Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

Otatza Sagardotegia

Sagardoa Otatzakoa, bertako sagarrarekin egina, etorri eta edan nahikoa. Bide batez Aizkorri Parke Naturala eta Zeraingo Parke Kulturalaz goza ezazu!

  • Urtarrilaren erditik maiatzaren bukaerara irekita.
  • Afariak egunero. Bazkariak, larunbata eta igandean. Igande gaua, astelehen eta asteartea egun osoa itxita.
  • Txotx garaian irekita.
  • Asteburu eta jai egunetan otordu bereziak.
  • Sagardoa botilan salgai.
  • Kotxe eta autobusentzako aparkalekua.
  • Elbarrituentzako egokitua.
  • Kreditu txartelarekin ordaintzeko aukera.
  • Haurrentzako parkea.
  • Autobus zerbitzua.
  • Sagardo Naturala.

KONTAKTUA

  • (+34) 943 80 17 57 - 636028784

KOKAPENA

  • Otatza Baserria, Otatza auzoa, 5. 20214 Zerain.
  • Mapa Ikusi
    43.009414, -2.266964

ONLINE ERRESERBA

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.

Bazkaria

13:00
13:30
14:00
14:30

Afaria

20:00
20:30
21:00
21:30

Erreserba egin ahal izateko, 5 € ordaindu behar dira pertsonako aldez aurretik.

Erreserba doan ezezta daiteke, 4 egun lehenagora arte.

Eguna

Ordua

Pertsona kop.

Helduak > 18

Umeak < 18

Haur orgatxo kop.

Gurpil aulki kop.

Garraioaren kudeaketa

No

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea

Guztira

0€

Erreserba doan ezezta daiteke, 4 egun lehenagora arte.

Irakurri eta onartzen ditut erabilera baldintzak, ezeztatze eta aldaketa baldintzak eta pribatutasun politika.

Erreserba ezeztatu nahi duzu, seguru? Ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu zure kontura.

Produktu eta Esperientziak

Ezagutu Euskal Sagardoaren mundua, sagardotegi eta sagardogile ezberdinak egun batean bisitatuz!

%100 bertakoa eta kalitate bermea duen sagardoa da Euskal Sagardoa. Gure sagastietan mimoz zaindutako sagarrek izaera emango diote kupelan zein botilan dastatuko dugun sagardoari. Gure historiaren zatitxoak dastatuko dituzu sagastitik botilara egingo duzun ibilbide honetan.

IBILBIDEA

  • 10.00h: 1. SAGARDOTEGIA - Sagastia. Sagasti bat bisitatuko duzu, garai bateko eta egungo plantazio sistemak ikusi eta sagar barietate ezberdinak dastatuko dituzu. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura egiteko bertako sagarrondoek behar dituzten zaintzak ezagutuz. Sagarra eskuz biltzeko aukera ere izango duzu, kixki eta saskiarekin.
  • 11.00h: 2. SAGARDOTEGIA - Elaborazio Gunea. Sagarra bildu ondoren, garbitu eta aukeraketa egiten dute sagardogileek. Jarraian, sagarra jo eta tolarea martxan jartzen da sagar muztioa eskuratzeko. Prozesu hau guztia ikusteko aukera izango duzu sagardotegi bateko elaborazio gunean. Lehenik, garai bateko sistema ikusiko duzu herraminta zaharrekin, eta ondoren gaur egungo elaborazio sistema makinaria berriarekin. Euskal Sagardoa izango den lehen muztio hori dastatuko duzu.
  • 12.00h: 3. SAGARDOTEGIA - Upategiak eta Dastatzea. Upategia da muztioaren azken geltokia eta bertan egoten da irakinaldiekin sagardo bihurtzen den arte. Hau guztia azalduko da hirugarren sagardotegian upategian bisita eginez. Kupeleko sagardoa momenturik onenean dagoenean botilaratzen da. Beraz, sagardotegi honetan botilaratze sistema ezagutuko duzu. Etxe honetan egingo duzu botilaratutako sagardo dastatzea, sagardo berriaren eta botilaratutakoaren arteko aldeak ezagutuz. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dastatuko da botilatik zuzenean.
  • 13.00h: 4. SAGARDOTEGIA - Bazkaria, Sagardotegi Menu Tradizionala eta Sagardoa Txotxean. Ibilbidea borobiltzeko, sagardoa txotxean, kupeletatik zuzenean dastatuko da, sagardotegi menu tradizional batekin lagunduta.

159.00€-tik

Euskal Herriko txokoak ezagutu sagardoa gidari hartuta! Sagardoaren inguruko plan enogastronomiko eta kulturala Donostia inguruan!
Asteburu bateko plana, gure jatorrira itzulia egin eta euskal gastronomiaz gozatzeko. Hiru egunetan zehar gure mendi, itsaso eta landa eremuaz gozatuko duzu, zure neurrira egindako bidaian. Euskaldunon izaera sozial eta familiarra izango dituzu ibilbidean zehar, tokian tokiko ofizioak, biztanleak eta jakiak ezagutu eta dastatuz. Ibilbide honetan hiru egun eta bi gauz osatutako proposamena egiten dizugu. Aukera ezazu gure landa ostatuetako bat, gozatu gure euskal lurraldeaz, mendiz, itsasoz, oinez eta eukaldunok gustoko dugun bezala mahaiaren inguruan, euskal sagardoa dastatuz. Ezkutuko altxor guztiak ezagutzeko asteburu ezinhobea!

IBILBIDEA - 2 gau 3 egun

  • HOTELERA IRITSIERA

    Gelaren antolaketa.

    BISITA GIDATUA SAGARDOTEGIAN

    Sagardotegia, sagardoa, familia, baserria eta sagasti zein mendiz inguratutako paisaiak ezagutuko dituzu. Milaka urte dituen gure edari preziatuaren sekretuak kontatuko dizkizute Sagardotegian barrena egingo duzun bisita gidatuan. Sagastiak, baserri tolareak, elaborazio guneak eta upeltegia pausoz pauso zeharkatuko dituzu. Eta nola ez! Etxe bakoitzeko sagardo naturala dastatuko duzu euskaldunok egiten dugun moduan: botilatik eta "Txotx" errituaren bidez, kupeletik zuzenean.

    AFARIA - SAGARDOTEGI MENU TRADIZIONALA ETA SAGARDOA TXOTXEAN

    Txotx! Errituaz gozatzen duzun bitartean sagardotegi menu tradizionala dastatuko duzu: Bakailao Tortila, Bakailao Frijitua, Txuleta Parrillan eginda eta Idiazabal Gazta, Irasagar zein Intxaurrekin.

  • GOSARIA HOTELEAN
    ITSASONTZIAN IBILALDIA PASAIKO BADIATIK ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIRA

    Itsasontzian ibilaldia eginez hasiko duzu eguna, Pasaiko badia itsasotik ezagutuz, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane, itsasoak eskaintzen duen perspektiba paregabetik gozatuz. Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo duzu geldiunea. Bertan, XVI. mendeko San Juan baleontzia berreraikitzen ikusiko duzu. Ondoren, itsasontzira itzuli eta Pasaiko portuan edo Donibenen hartuko duzu lur.

    BAZKARIA - ARRAIA ETA TXULETA PARRILLAN ETA SAGARDOA TXOTXEAN

    Eguna borobiltzeko, inguruko sagardotegi batean arraina parrillan dastatuko duzu. Sagardogintzak eta itsas ondareak harreman zuzena izan dute mendeetan zehar. Izan ere, euskal arrantzaleak sagardozale peto petoak ziren, arrantzarako bidai luzeetan 3 litro sagardo eguneko edaten zuten.

  • GOSARIA HOTELEAN
    IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA - XVI. MENDEKO TOLARE BASERRIA

    Gure mendi, bailara eta larreetan zehar egur eta harriz eraikitako baserriak ikus ditzakegu. Ehundaka urte zutirik damakiten estruktura sendoak dira baserri tolareak, XVI. mendean eraikiak garai haietan zegoen sagardo kontsumoari ikeragarriari aurre egiteko. Sagastiz inguratutako baserri tolareak sagardoa ekoizteko lantegiak ziren, bertako kontsumorako zein arrantzaleen bidai luzeetako sagardoa egiten zutenak.

    IDIAZABAL D.O.P. GAZTANDEGIA

    Nekazaritzarekin batera, artzaintza ere Euskal Herriko lanbiderik garrantzitsuenetarikoa izan da. Egun, gaztandegiek etxeko ateak zabaltzen dizkiote Idiazabal gazta nola egiten den ezagutu nahi duen orori. Ukuiluko lanak, ardiak jetzi eta gazta nola egiten diren erakutsiko dizkigute etxe bakoitzeko artzainek. Horrez gain, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta onenak lortzeko sekretuak ere argituko dizkigute. Bisitan zehar, larre, arditegi eta jezteko sistema, kuba, gatzagia, molde eta prentsa, kamara eta abarrak ezagutu ahalko dira.