Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

EUSKAL SAGARDOA IBILBIDEA

Helduak: 149€ 
Umeak eta taldeak kontsultatu

Euskal Herriko sagardoaren mundua ezagutu, sagardotegi batzuk bisitatuz eta bertako sagardo ekoizleak ezagutuz!

BARNE

  • Euskal Sagardoa Jatorri Deituradun 3 sagardotegietara bisita
  • Sagarra, sagar zukua eta sagardoa dastatzea
  • Sagardotegiko menu tradizionala
  • Garraio zerbitzua
  • Gida laguntzailea

IRAUPENA: 5 ordu inguru

ESPERIENTZIA

EXTRAS

BALDINTZAK

Euskal Herriko sagardo naturala 100% bertako sagarrekin egina da. Sagarrek, zaintza berezia jasotzen dute eta hauek, botilatik edo zuzenean kupeletatik dastatu dezakegun sagardoari pertsonalitatea ematen diote. Sagastitik botilaraino gozatuko duzun ibilbide honetan gure Historia dastatuko duzu.

IBILBIDEA

10:00h: ELKARGUNEA - Hitzartutako elkargunean egingo dugu topo, Donostian edo inguruko toki batean.

10:30h: 1 SAGARDOTEGIA - Sagastia eta elaborazio gunea. Sagasti bat ezagutuko dugu garai bateko eta gaur egungo landaketa sistemak ezagutuz eta Euskal Sagardorako lehengaien produkzioak eskatzen dituen zaintzak aztertuz. Sagar barietate desberdinak dastatuko dituzu eta inguru honetan sagarra jasotzeko erabiltzen dugun tresnarekin, kizkiarekin, eta sakiarekin sagarrak biltzeko aukera izango duzu Sagarra jaso ondoren, garbitu eta hautatu egiten da. Ondoren, matxakatik eta prentsatik pasako dugu. Prozesu guzti honetaz gozatzen duzun bitartean, momentuan bertan egindako sagar muztioa dastatuko duzu. Muztio hau irakinaldi prozesuekin Euskal Sagardoan bihurtuko da. Sagardoaren elaborazioren Historiako kapituluak ezagutuko dituzu, gune modernoa eta antzinako makinekin atondutako elaborazio tradizionaleko guneak bisitatuz.

12:00h: 2 SAGARDOTEGIA - Upategia eta dastatzea. Egindako muztioak kupelean bukatzen du bere ibilbidea, euskal upategietan. Bertan irakingo dira muztioak, Euskal Sagardoan bilakatuz. Prozesuko fase hau azalduko da, botilaratzearekin batera. Bukatzeko, Jatorri Deituradun sagardoa zure ahosabaian dastatuko duzu.

13:30h: 3 SAGARDOTEGIA - Bazkaria, Sagardotegiko menu tradizionala eta Sagardo dastatzea. Eguna borobiltzeko eta euskal lurraldeko ohiturari jarraiki, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera sagardoa zuzenean kupeletatik dastatuko dugu.

EKINTZAREN INFORMAZIOA

Elkargunea: Bengoetxea kalea, 2 Donostian. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da. Beste elkargune baterako kontsultatu.

Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

Ordutegia: irailetik urrira, sagardoa ekoizten den garaian. Astelehenetik igandera. 10:00tatik 16:00ra.

"Euskal Sagardoa Ibilaldia" proposamenak ez du zerbitzu osagarririk.

Zerbitzu zehatz bat nahi izanez gero, Sagardoa Routekin harremanetan jarri.

Erreserba eskaria egiteko, jardueraren ataleko eskuin aldean agertzen den egutegiko 4 urratsak bete behar dira.

  • 1 urratsa - Jarduera egin nahi den eguna aukeratu.
  • 2 urratsa - Ekintza egingo duten pertsonen kopurua esan.
  • 3 urratsa - Eskatu nahi diren zerbitzu osagarriak aukeratu.
  • 4 urratsa - Bezeroaren datuekin inprimakia bete eta aurrekontu eskaria bidali botoiari egin klik.

Behin 4 urratsak egin ostean, erreserba eskaria bidaliko da. Erreserba eskariaren bidalketak ez du suposatzen jardueraren erosketa egina dagoenik, ezta erreserba egina dagoenik. Hurrengo 24 ordutan eskaria prozesatuko da eta bezeroak eskatutako zerbitzuen aurrekontua jasoko du.

Erreserba berretsiko da, behin bezeroak Sagardoa Route-tik aurrekontua eta baieztapena jasotzen duenean eta dagokion kopurua ordaintzean (banku transferentzia bidez).

  • Aurrekontuak ez du plazarik blokeatuko. Erreserba ziurra den momentuan dauden plazen erabilgarritasunari lotua dago.
  • Erreserba baieztatzeko zenbateko guztiaren %50 ordaindu beharko da. Gainerako ordainketa, irteera baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Erreserba eguna baino aste bat lehenago ezeztatzen bada, ordaindutako kopuruaren 100% itzuliko da.
  • Sei eta hiru egun lehenago ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
  • 48 ordu lehenago ezeztatzen bada, ez da dirurik itzuliko.

Specific References

Irteera Erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.

Eguna

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Bebes (<2)

Oharrak

Zerbitzuak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea