Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

GAZTANDEGIA ETA SAGARDOTEGI MENUA

Helduak: 39€ 
Umeak eta taldeak kontsultatu

Benetako euskal sagardotegia bisitatu eta bere familia, baserria, landa-ingurunea ezagutu! Gainera, euskal sagardo naturala dastatuko duzu!

BARNE

  • Bisita gidatua Sagardotegian
  • Sagardo dastatzea eta pintxoa
  • Sagardotegiko menu tradizionala

IRAUPENA: 4 ordu inguru

ZERBITZU OSAGARRIAK

  • Bisita gidatua Donostian
  • Garraio zerbitzua
  • Gida laguntzailea

ESPERIENTZIA

EXTRAS

BALDINTZAK

Euskal lurraldeari lotutako milaka urteko edari honen sekretuak ezagutuko dituzu, bertako kultura eta gastronomiarekin batera. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak bisitatuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! Deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean.

Sagardotegiko menu tradizionala ondoko hau da: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrillan errea, gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin. Sagardoa kupeletik zuzenean eta ogia. Menu tradizionalaz gain, bestelako menuak eskaintzen dira, hala nola, haurrentzako, begetarianoentzako, e.a.

EKINTZAREN INFORMAZIOA

Elkargunea: erreserbaturiko Sagardotegiaren aurrean. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da. Zerbitzu osagarriak eskatuz gero, elkargunea kontsultatu.

Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

Ordutegia: urtarriletik abendura. Astelehenetik igandera. Bezeroa eta Sagardoa Routek jarritako ordutegia.

Iraupena: bisita gidatuaren iraupena ordu 1ekoa da. Eta sagardotegiko otordua 3 ordukoa.

Prezioa: helduen oinarrizko prezioa 45€koa da, baina aldatu daiteke pertsonen eta ordutegiaren arabera.

Ondorengo zerbitzuak aukeratu daitezke eta "Sagardotegi bisita eta sagardo menu tradizionala" proposamenera gehitu:

  • Bisita gidatua Donostian
  • Garraio zerbitzua
  • Gida laguntzailea

Zerbitzu osagarri hauek oinarrizko proposamenaren gain kostu gehigarri bat dute. Egutegian adierazten diren pausuak jarraituz aurrekontua eskatu daiteke.

Erreserba eskaria egiteko, jardueraren ataleko eskuin aldean agertzen den egutegiko 4 urratsak bete behar dira.

  • 1 urratsa - Jarduera egin nahi den eguna aukeratu.
  • 2 urratsa - Ekintza egingo duten pertsonen kopurua esan.
  • 3 urratsa - Eskatu nahi diren zerbitzu osagarriak aukeratu.
  • 4 urratsa - Bezeroaren datuekin inprimakia bete eta aurrekontu eskaria bidali botoiari egin klik.

Behin 4 urratsak egin ostean, erreserba eskaria bidaliko da. Erreserba eskariaren bidalketak ez du suposatzen jardueraren erosketa egina dagoenik, ezta erreserba egina dagoenik. Hurrengo 24 ordutan eskaria prozesatuko da eta bezeroak eskatutako zerbitzuen aurrekontua jasoko du.

Erreserba berretsiko da, behin bezeroak Sagardoa Route-tik aurrekontua eta baieztapena jasotzen duenean eta dagokion kopurua ordaintzean (banku transferentzia bidez).

  • Aurrekontuak ez du plazarik blokeatuko. Erreserba ziurra den momentuan dauden plazen erabilgarritasunari lotua dago.
  • Erreserba baieztatzeko zenbateko guztiaren %50 ordaindu beharko da. Gainerako ordainketa, irteera baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Erreserba eguna baino aste bat lehenago ezeztatzen bada, ordaindutako kopuruaren 100% itzuliko da.
  • Sei eta hiru egun lehenago ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
  • 48 ordu lehenago ezeztatzen bada, ez da dirurik itzuliko.

Specific References

Irteera Erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
Garraio zerbitzua
Gida laguntzaile zerbitzua
Sagardotegian bisita gidatua
HURRENGOA

Eguna

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Bebes (<2)

Oharrak

Zerbitzuak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea