Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

ARRAUN TXIKI ETA SAGARDOTEGI MENUA

Helduak: 49€ 
Umeak:26€

Urumea ibaia eta sagardoaren kultura familian ezagutu!

BARNE

  • Kanoen alokairua Urumea ibaian
  • Sagardotegiko menu tradizionala (helduak eta umeak)

IRAUPENA: 4 ordu inguru

ZERBITZU OSAGARRIAK

  • Sagardotegian bisita gidatua
  • Garraio zerbitzua

ESPERIENTZIA

EXTRAS

BALDINTZAK

Donostiak historia asko duen ibai bat du: Urumea, hamarkadetan Sagardoaren ibaia bezala ezagutua. Uretako kiroletan espezializatutako Arrauning enpresak, familientzako proposamen honen bitartez, kanoak alokatzeko aukera eskaintzen du. Kirola, gastronomia eta euskal kultura lotzen dituen benetako proposamena.

Bukaeran, "txotx" erritualaz gozatuko dugu, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa eta sagar zukua dastatuz.

EKINTZAREN INFORMAZIOA

Elkargunea: Kanoa ekintzarako: Arrauning: Aralar mendilerroa 44. Loiolako auzoa, Donostia, Gipuzkoa. Bazkarirako: Petritegi Sagardotegia: Petritegi Bidea, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.

Garraio zerbitzua eskatuz gero, elkargunea kontsultatu. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da.

Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

Ordutegia: Urtarriletik abendura, ondorengo egunak izan ezik: urtarrilak 1 eta abenduak 25. Astelehenetik igandera. 10:00 eta 17:00. Beste ordutegi baterako galdetu.

Iraupena: Kanoaren ekintzaren iraupena 2 ordukoa izango da. Eta sagardotegiko otordua 2 ordu ingurukoa.

Taldea: Gutxieneko taldea 4 pertsonetakoa da. Gehienezko taldea 35 pertsonetakoa.

Adina: Arraun ekintza egiteko gutxieneko adina 7 urtekoa da.

Ondorengo zerbitzuak aukeratu daitezke eta "Arraun txiki eta Sagardotegi menua" proposamenera gehitu:

  • Sagardotegian bisita gidatua
  • Garraio zerbitzua

Zerbitzu osagarri hauek oinarrizko proposamenaren gain kostu gehigarri bat dute. Egutegian adierazten diren pausuak jarraituz aurrekontua eskatu daiteke.

Erreserba eskaria egiteko, jardueraren ataleko eskuin aldean agertzen den egutegiko 4 urratsak bete behar dira.

  • 1 urratsa - Jarduera egin nahi den eguna aukeratu.
  • 2 urratsa - Ekintza egingo duten pertsonen kopurua esan.
  • 3 urratsa - Eskatu nahi diren zerbitzu osagarriak aukeratu.
  • 4 urratsa - Bezeroaren datuekin inprimakia bete eta aurrekontu eskaria bidali botoiari egin klik.

Behin 4 urratsak egin ostean, erreserba eskaria bidaliko da. Erreserba eskariaren bidalketak ez du suposatzen jardueraren erosketa egina dagoenik, ezta erreserba egina dagoenik. Hurrengo 24 ordutan eskaria prozesatuko da eta bezeroak eskatutako zerbitzuen aurrekontua jasoko du.

Erreserba berretsiko da, behin bezeroak Sagardoa Routetik aurrekontua eta baieztapena jasotzen duenean eta dagokion kopurua ordaintzean (banku transferentzia bidez).

  • Aurrekontuak ez du plazarik blokeatuko. Erreserba ziurra den momentuan dauden plazen erabilgarritasunari lotua dago.
  • Erreserba baieztatzeko zenbateko guztiaren %50 ordaindu beharko da. Gainerako ordainketa, irteera baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Erreserba eguna baino aste bat lehenago ezeztatzen bada, ordaindutako kopuruaren 100% itzuliko da.
  • Sei eta hiru egun lehenago ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
  • 48 ordu lehenago ezeztatzen bada, ez da dirurik itzuliko. Salbuespenak:
    - Meteorologia baldintza txarrengatik. Itsasoak baimentzen ez duenean, segurtasun arrazoiengatik, ekintza bertan behera utziko da eta ordaindutakoa itzuliko da.
    - Ekintza egin aurreko 24 orduetan, euria egiteko aukera %80 bada, ekintzaren diru kopuru osoa itzuliko da, bezeroak egoera horretan ekintza egin nahiko balu izan ezik.
  • Bezeroa, ekintza egiteko egoera onean ez baldin badago (alkohola edo drogen menpean dagoelako), segurtasun arrazoiengatik, enpresa antolatzaileak ekintza bertan behera utzi dezake eta ez da ordaindutako kopurua itzuliko.

Specific References

Irteera Erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
Garraio zerbitzua
Sagardotegian bisita gidatua
HURRENGOA

Eguna

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Bebes (<2)

Oharrak

Zerbitzuak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea