Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

BAPOREZKO TRENA ETA SAGARDOTEGI MENUA

Helduak: 44€ 
Umeak:26€

Ezagutu antzinako baporezko trenak nola ibiltzen ziren!

BARNE

  • Burdinbidearen euskal museoan bisita librea
  • Baporezko trenean ibilaldia
  • Sagardotegiko menu tradizionala (helduak eta umeak)

IRAUPENA: 4 ordu inguru

ZERBITZU OSAGARRIAK

  • Sagardotegian bisita gidatua
  • Garraio zerbitzua

ESPERIENTZIA

EXTRAS

BALDINTZAK

Ba al dakizu zein den gure lurraldeko trenaren historia eta antzinako baporezko trenak nola ibiltzen ziren? Ibilaldi ikusgarri hau hasteko, antzinako baporezko tren bat zain izango duzue. Burdinbidearen euskal museoan, Europako burdinbide-bilduma hoberenetako bat ezagutzeko aukera izango duzu: baporezko lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota eta makina-erreminta bilduma desberdinak.

Bukaeran, "txotx" erritualaz gozatuko dugu, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa eta sagar zukua dastatuz.

EKINTZAREN INFORMAZIOA

Elkargunea: Burdinbidearen euskal Museoa: Julian Elortza Hiribidea, 8, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa. Sagardotegiaren izena eta helbidea, irteera baino 15 egun lehenago zehaztuko dira.

Garraio zerbitzua eskatuz gero, elkargunea kontsultatu. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da.

Hizkuntza: Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Ordutegia:
MUSEOAREN ORDUTEGIA: asteartetik larunbatera: 10:30tik 14:00ra eta 16:00tik 19:30tara. Igandeak eta jaiegunak (astelehenak ezik): 10:30etatik 14:00ra.
BAPOREZKO TRENAREN IRTEERAK: Aste Santutik azaroak 3 bitarte. Larunbatak: 12:30tan eta 18:00tan. Igandeak eta jaiegunak (astelehenak ezik): 12:30tan.

Iraupena: esperientzia osoaren iraupena 4 ordu ingurukoa da.

Ondorengo zerbitzuak aukeratu daitezke eta "Baporezko trena eta Sagardotegi menua" proposamenera gehitu:

  • Sagardotegian bisita gidatua
  • Garraio zerbitzua

Zerbitzu osagarri hauek oinarrizko proposamenaren gain kostu gehigarri bat dute. Egutegian adierazten diren pausuak jarraituz aurrekontua eskatu daiteke.

Erreserba eskaria egiteko, jardueraren ataleko eskuin aldean agertzen den egutegiko 4 urratsak bete behar dira.

  • 1 urratsa - Jarduera egin nahi den eguna aukeratu.
  • 2 urratsa - Ekintza egingo duten pertsonen kopurua esan.
  • 3 urratsa - Eskatu nahi diren zerbitzu osagarriak aukeratu.
  • 4 urratsa - Bezeroaren datuekin inprimakia bete eta aurrekontu eskaria bidali botoiari egin klik.

Behin 4 urratsak egin ostean, erreserba eskaria bidaliko da. Erreserba eskariaren bidalketak ez du suposatzen jardueraren erosketa egina dagoenik, ezta erreserba egina dagoenik. Hurrengo 24 ordutan eskaria prozesatuko da eta bezeroak eskatutako zerbitzuen aurrekontua jasoko du.

Erreserba berretsiko da, behin bezeroak Sagardoa Route-tik aurrekontua eta baieztapena jasotzen duenean eta dagokion kopurua ordaintzean (banku transferentzia bidez).

  • Aurrekontuak ez du plazarik blokeatuko. Erreserba ziurra den momentuan dauden plazen erabilgarritasunari lotua dago.
  • Erreserba baieztatzeko zenbateko guztiaren %50 ordaindu beharko da. Gainerako ordainketa, irteera baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Erreserba eguna baino aste bat lehenago ezeztatzen bada, ordaindutako kopuruaren 100% itzuliko da.
  • Sei eta hiru egun lehenago ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
  • 48 ordu lehenago ezeztatzen bada, ez da dirurik itzuliko.

Specific References

Irteera Erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
Garraio zerbitzua
Sagardotegian bisita gidatua
HURRENGOA

Eguna

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Bebes (<2)

Oharrak

Zerbitzuak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea