Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

SAGARDOTEGIAN ESPERIENTZIA

45,00 €
BEZ barne
Helduak - 45.00€
Umeak (2-10 urte) - 18€
Haurrak (<2 urte) - 0€

Bisita ezazu Euskal Herriko tolare sagardotegia! Euskal sagardoa dastatuko duzu bertako familia, ohiturak, baserria, paisaia eta bizimodua ezagutuz!

BARNE:

  • Bisita Gidatua Sagardotegian
  • Sagardo Dastatzea
  • Sagardotegi Menu Tradizionala

IRAUPENA:

  • 4 ordu inguru

Kopurua

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

BALDINTZAK

Bisita ezazu Euskal Herriko tolare sagardotegia! Euskal sagardoa dastatuko duzu bertako familia, ohiturak, baserria, paisaia eta bizimodua ezagutuz!

Sagardotegiaren sarreran elkartuko gara gure lurretik jaio den euskal Sagardo Naturalaren inguruko sekretuak ezagutzeko ibilbidea hasteko. Gure kultura, gastronomia eta lurraldea aurkeztuko dizkizugu; sagastiak, baserri tolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutzen dituzun bitartean. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik.

¡Txoootx! Deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Hala, Txotx erritu honen bidez esperientzia osoa bizitzeko aukera izango duzu gure sagardotegietan, familia giroan etxeko produktu kuttunaz eta otordu paregabeaz gozatuz.

Astigarragako sagardotegi baten sarreran. Sagardotegiaren izena eta helbidea ekintza eguna baino 15 egun lehenago jakinaraziko da. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa

Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa (ordutegiaren arabera).

Euskara / Gaztelera

  • Goizez: asteartetik igandera: 12:30
  • Arratsaldez:
    • Asteazkena eta ostirala: 18:30
    • Larunbata: 19:30

Frantsesa

  • Goizez: asteartetik larunbatera:12.00

Ingelesa

  • Goizez: asteartetik igandera:11:30
  • Arratsaldez: asteartea, osteguna eta larunbata: 18.30

Astigarragako sagardotegi baten sarreran. Sagardotegiaren izena eta helbidea ekintza eguna baino 15 egun lehenago jakinaraziko da. Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ordaindutakoaren %100 itzuliko da ekintzaren eguna baino 7 egun lehenago egiten diren ezeztapenetan (eguerdiko 12:00ak baino lehen egiten bada, beti ere).
  • Ordaindutakoaren %50 itzuliko da ekintzaren eguna baino 6 eta 3 egun bitarte egiten bada ezeztapena (eguerdiko 12:00ak baino lehen egiten bada beti ere).
  • Ez da ordaindutako dirurik itzuliko ekintzaren eguna baino lehenagoko 48 orduetan egiten bada ezeztapena.

Esperientzia erosi

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
12:30 EU/ES
18:30 EU/ES
19:30 EU/ES
12:00 FR
11:30 EN
18:30 EN

Erreserba doan ezezta daiteke, aste bat lehenagora arte.

Eguna

Ordua

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Haurrak (< 2)

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea

Guztira

0€

Erreserba doan ezezta daiteke, 4 egun lehenagora arte.

Irakurri eta onartzen ditut erabilera baldintzak, ezeztatze eta aldaketa baldintzak eta pribatutasun politika.

Erreserba ezeztatu nahi duzu, seguru? Ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu zure kontura.