Theme Settings
.
BAZKALDU SAGARDOGILEAREKIN OIHARTEN
Umeak (14-17): 40€
Umeak (4-13): 25€
Maite eta Haritz sagardogileekin otorduaz gozatu!
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian
- Euskal sagardoen dastatzea botilan eta txotxean
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Dastatze gidatua eta bazkaria sagardogilearekin
IRAUPENA:
- 4 ordu inguru
- 1 ordu bisita gidatua
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Bidaiatzen duzunean tokian tokiko biztanleak ezagutzea gustatzen zaizu? Horrela hobeto ulertu eta ezagutzen duzu? Guri hori gustatzen zaigu, esperientzia bakarra izatea, naturala eta errepika ezina. Horixe da plan proposamen honetan eskaintzen dizuguna: sagardoen dastatzea eta bisitaz gain, Maite eta Haritz sagardogileekin otorduaz gozatzea! Animatuko zara? Oiharte Sagardotegia da gure aukera, txikia, goxoa eta paraje zoragarrian kokatua.
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.