Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar análisis de uso y de medición de nuestra web para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí. J'accepte

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Réinitialiser

Sagarra biltzeko makina martxan da Gipuzkoako sagastietan

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 7 sagardotegik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Belarmendiren laguntzarekin, sagarra biltzeko makina bat ekarri dute.

Sagarra biltzeko makina martxan da Gipuzkoako sagastietan

Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuko Zuzendaria, Gipuzkoako sagardotegiak eta Belarmendik aurkeztu dute gaur makina Adunako sagastietan barrena martxan jarrita.

Sagar biltzea eskuz egiten da hein handi batean, baina geroz eta zailtasun handiagoak daude sagar hori biltzeko jendea bilatzeko eta hilabete, hilabete eta erdian Gipuzkoako sagardo sagar guztia bildu ahal izateko. Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Belarmendik lagunduta, sagar biltzeko makina berri bat ekarri eta Proiektu piloto bat martxan jarri dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 7 sagardogilek. Makina martxan ikusi eta proiektu zertan den jakiteko aukera izan da gaurko prentsaurrekoan. Bertan Sagardogileek, Foru Aldundiko ordezkariek eta Belarmendiko ordezkariek hartu dute parte.

Proiektu piloto hau Gipuzkoan gauzatuko da. Makina honek, guztira, Gipuzkoako zonalde ezberdinetako 18 lursail 40.8 hektareatan zatitutako lurretan bilduko du sagarra. Aurtengo 2017ko uzta oparoan bilduko diren sagar batzuk makina honek bilduak izango dira.

commentaires

laisse ton commentaire