Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

Afari maridatua eta bisita Chillida Lekun, Euskal Sagardoarekin

16/09/2021

Irailaren 24an izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Txartelak salgai daude Hernaniko Biteri kultur etxean, 40 €-an.

ONLINE SARRERA EROSTEKO

Afari maridatua eta bisita Chillida Lekun, Euskal Sagardoarekin

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Lurra Kafek antolatuta ekitaldia izango da Chillida Lekun irailaren 24an. Helburua da, Euskal Sagardoaren barruan sagargile eta sagardogileak egiten ari diren lana ezagutzera ematea eta sagar eta sagardo desberdinak dastatzera ematea, Lurra Kafek bertako produktuan oinarrituta egiten duen lanarekin uztartuta.

Egitaraua

  • 19:30etan, Bisita Chillida Lekun eta Sagastian. Sagar eta muztio dastatzea.
  • 20:30etan, Afari maridatua Lurra Kafen, Euskal Sagardo Desberdinekin. Hernaniko Euskal Sagardo desberdinak ez ezik, hainbat Euskal Sagardo eta produktu desberdin ezagutu eta dastzeko aukera izango da:

Menua

Sarrera:

  • Euskal Herriko gazta taula Errezil sagar-dultze ekologikoarekin, Basatxerri enbutidoa, Kuskurro (Lezo) orantzaz egindako artisau ogia.
  • Bertako gildak.

Lehen platera:

  • Karabelekoko (Hernani) barazki ekologiko tenpura, romesku saltsarekin.

Plater nagusia:

  • Bakailaoa saltsa berdean garaiko onddoekin.

Postrea:

  • Rafa Gorrotxategiren postre taula.
  • Kafea edo infusioa

Ektialdiak Eusko Jaurlaritzaren eta Hernaniko Udalaren laguntza du.

Comentarios

Deje su comentario