Sagardoa Route, Euskal Sagardoaren Ibilbidea
Euskal Herriko Sagardotegien agentzia estrategikoa eta turistikoa.
Euskal Herriko bidaia agentzia hartzailea gara eta gure ardatz nagusia euskal kultura, lurraldea eta bertako jendea dira. Gure espezialitatea landa turismoa eta euskal sagardoaren kultura da, nahiz eta gure lurraldean zehar hainbat jarduera eskaintzen ditugun. Gure abiapuntua lehen sektorea da, lurra, sagastiak, abereak, lurra landu eta Euskal Herriko paisaia kulturala mantentzen duena. Natura gure etxea da eta, beraz, modu iraunkorrean antolatzen ditugu gure ibilbideak, bakarra egiten gaituen filosofia horri eutsiz: garena zer den irakastea. Zaindu eta mantentzea gustatzen zaigun xehetasunetako bat da ofizio horietan lan egiten duten pertsonak aurrez aurre ezagutzea, haiekin egotea eta haien bizimoduaz, historiaz eta filosofiaz gehiago jakitea. Gurte esperientziak eta bisitak hortan oinarritzen dira, ekoizleen etxeak ezagutzean.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
1977az geroztik, euskal sagardoaren sektorearentzat lan egiten dugu eta momentuan Gipuzkoan dagoen sagardogileen elkarte bakarra da.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 50 sagardotegik osatzen dute gaur egun. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoaren sustapena eta elkartekideen interesak defendatzea. Azken urteetan urrats sendoak eman dira sektorea profesionalizatu eta produktuaren kalitatea hobetzeko eta aurrera ere horretan jarraitzea izango da helburua, lehengo bideak sendotu eta berriak arakatuta.
Elkartearen egoitza Astigarragan dago, bere bulego, formazio, dastatze eta mintegietarako gela eta abarrekin. Sagardogile Elkarteak ekimen ugari gauzatzen ditu urtean zehar eta bi helburu garrantzitsuekin dihardu lanean: bata produktuaren irudia hobetzea ohiko kontsumitzailearen aurrean, eta bestea sagardoa Euskal Herriko mugetatik kanpo ezagutzera ematea, estatuan egiten diren zenbait feria baliatuta.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen helburu nagusia sektorearen etorkizuna bermatzea da. Elkarteko funtzioak dira; sagardotegien arteko lankidetza sendotzea, kalitatezko ekoizpen jasangarriak sustatzea eta sagardoaren kultura zabaltzea, gure ondarearen funtsezko atal gisa. Hainbat ekimenen bidez, elkarteak belaunaldien ondorengotza bermatzeko lan egiten du.

Lan taldea
Euskal Herriko sagardo sektorea ordezkatzen dugu!
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea sektoreko sagardotegi profesionalek osatzen dute. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu baina guztiek gauza bat dute komunean: sagardo ekoizle naturalak direla. Gaur egun, 50 ekoizle ditugu gure Elkartearen barruan. Elkarteak 4 urtero izendatzen du zuzendaritza batzordea, sei kide eta lehendakariaz osatuta.
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura osatzen dute; Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoko sagar eta sagardo ekoizleen elkarteek, lurralde horietako hiru Foru Aldundiek eta Gobernuak. Elkarte ezberdinetako ordezkariek osatutako Zuzendaritza Batzordea du, eta koordinatzaile nagusia Unai Agirre Goia da.
Sagardo sektoreak lan egiten duten teknikariak ondorengoak dira:
- Unai Agirre (Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako Zuzendaria)
- Olatz Mitxelena (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Koordinatzailea eta Euskal Sagardoako Kidea)
- Ana Larred (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Administraria eta Erosketen Arduraduna)
- Amaia Zubeldia (Sagardoa Route, Euskal Sagardoaren Ibilbideko Sortzailea eta Arduraduna)
- Maddalen Olmedo (Sagardoa Route, Euskal Sagardoaren Ibilbideko Zuzendari Komertziala eta Gida Turistikoa)

Unai Agirre

Olatz Mitxelena

Ana Larred

Amaia Zubeldia

Maddalen Olmedo
Zerbitzuak elkartekideei
Sagardotegien alde eta sagardotegietarako lan egiten dugu, etorkizuna eraikiz eta egun segurtasuna emanez, bidean apustua eginez.
Gure bazkide guztiekin lankidetza estua eta etengabea dugu, beren negozioak behar dituen alderdi guztietan laguntzeko, zerbitzu-sorta zabala eta banakako aholkularitza eskainiz. Gainera, elkarte gisa harreman zuzena dugu erakunde ofizialekin eta Gipuzkoako beste elkarte sektorial batzuekin. Egiten ditugun jarduerek sektorea biziberritu eta eraldatu nahi dute beti, elkartekideentzako onura sozial eta ekonomiko handiagoetan eragina izan dezan.

Sagardogilearekiko arreta zuzena

Aholkularitza orokorra

Kudeaketa orokorra

Erosketa zentrala

Ekitaldien antolakuntza

Hedabideetan presentzia

Komunikazio-estrategiak

Komunikazio-euskarriak

Turismo-zerbitzuak

Produktuen komertzializazioa

Zerbitzu turistikoak

Promozio turistikoa
Proiektu estrategikoak sagardogileentzat
Gure helburua produktua balioan jartzea eta etorkizunerako prestatzea da.

Sagardoa Route
Euskal sagardo sektorearen agentzia estrategiko eta turistikoa

Euskal Sagardoa D.O.
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, 100% bertako sagarra.
Proiektu estrategikoak sagardogileentzat.
Sagardoa Route-n, Gipuzkoako Sagardotegien Elkartean eta Euskal Sagardoa, Euskadiko Sagardoaren Jatorri Deituraren barruan, egunero lan egiten dugu euskal sagardoaren sektorearen etorkizuna eraikitzeko, tradizioa eta berrikuntza uztartuz. Gure ikuspegia hiru oinarri nagusitan dago sustraituta: sagarra, gure lurraren esentzia; sagardoa, gure pasioaren eta jakintzaren fruitua; eta sagardotegia, historia eta modernitatea elkartzen diren tokia, kalitate bikaineko produktua eskaintzeko.