Andoaingo gaztañaga sagardotegiak irabazi du euskal herriko III. sagardo txapelketa herrikoia
Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoia Azpeitian ospatu da eta Adunako Aburuza eta Astigarragako Irigoien-Herrero sagardotegiak gelditu dira bi eta hirugarren.
Euskal Herriko 41 sagardotegik hartu dute parte guztira hirugarren urtez egin den txapelketa honetan eta 210 pertsonek osatu dute epaimahai herrikoia afari bikainak eta giro paregabeak lagunduta.
Guztira Euskal Herriko 41 sagardotegitako sagardoek hartu dute parte txapelketaren hirugarren edizio honetan. Final handiaren aurretik 4 finalaurreko egin dira Ordizian, Andoainen, Zarautzen eta Oiartzunen. Finalaurreko bakoitzeko lehen biak automatikoki sailkatu dira Finalera eta gainontzeko bederatziak puntuazioz.
SAILKAPENA
- Gaztañaga Sagardotegia
- Aburuza Sagardotegia
- Irigoien – Herrero Sagardotegia
GAINONTZEKO FINALISTAK (ordena alfabetikoan)
- Akarregi Sagardotegia
- Larregain Sagardotegia
- Lizeaga Sagardotegia
- Oiarbide Sagardotegia
- Ola Sagardotegia
- Rezola Sagardotegia
- Rufino Sagardotegia
- Setien Sagardotegia
- Urdaira Sagardotegia
Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:
Ordizia – irailak 8
- Oiarbide (Astigarraga)
- Rezola (Astigarraga)
Andoain – irailak 15
- Irigoien (Astigarraga)
- Aburuza (Aduna)
Zarautz – irailak 22
- Gaztañaga (Andoain)
- Larre Gain (Hernani)
Oiartzun – irailak 23
- Akarregi (Hernani)
- Lizeaga (Astigarraga)
Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik jaso dituzte Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana, baita Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Azpeitiko Udalak ekitaldi honetarako bereziki landu dituen hiru oroigarriak, Mikel San Juan artisauak eta eskultoreak eginak.
PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA:
1. ALBERRO 2. ABURUZA 3. AKARREGI 4. ALORRENEA 5. AÑOTA 6. ARAETA 7. ASTARBE 8. ASTIAZARAN 9. BELTZENIA 10. BEREZIARTUA 11. CALONGE 12. EGUZKITZA 13. ELUTXETA 14. ETXEBERRIA 15. EULA 16. GAZTAÑAGA 17. GOIKOETXEA 18. IPARRAGIRRE 19. IRIGOIEN 20. ITXASBURU 21. IZETA 22. LARRARTE 23. LARREGAIN 24. LIZEAGA 25. OIANUME 26. OIARBIDE 27. OIHARTE 28. OLA 29. OLAGI 30. ORDOZELAI 31. OTATZA 32. OTSUENEA 33. PETRITEGI 34. REZOLA 35. RUFINO 36. SATXOTA 37. SETIEN 38. TXIMISTA 39. URDAIRA 40. UXARTE 41. ZABALA
Herritarren neurrira egindako txapelketa
Euskal Herriko 41 Sagardotegitako sagardoak afaltzera inguratu diren guztien artean dastatu eta puntuatu dira. Herritarrak parte hartu dute txapelketa herrikoi honetan, sagardoaz gozatzea baita baldintza bakarra. Orain arte, ohituta egon gara herri askotan egiten diren Sagardo Egun eta txapelketekin, baina txapelketa herrikoia desberdina da: afaltzera eseri eta ateratzen dituzten sagardo desberdinak dastatu eta nork bere gustu eta iritziaren arabera nahi duen puntuazioa ematen dio, bostetik hamarrera. Beraz, epaile izatea, afaltzera eseri eta sagardoak dastatzea da, lagunarteko giroan. Aukera ematen du herritar askoren iritzia jakiteko eta hori oso interesgarria da sagardogileentzat.
Final handia irailaren 30ean izan da arratsaldeko 8etan hasita Azpeitiko Berdura plazan eta menua euskal produktuetan oinarritu da Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta:
- Baserriko Txerriaren Urdetxe lontxeatuak – Urdaiazpikoa eta txorizoa
- Eusko Label barazkiekin egindako entsalada
- Bakailao ajoarrieroa tenperatua baxuan egositako Euskaber arrautzarekin
- Eusko Label duen Ekain behi txuleta
- Idiazabal gazta sagar dultzearekin
Jendea afaltzen hasi orduko, hasi dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu du. Inork ez du jakin zein sagardotegitako sagardoa dastatu duen sari banaketaren garaira arte. Bertan puntuazioz eta hurrenez hurren jakinarazi dira lehen hiru sagardo gustukoenak eta gainontzeko bederatzi finalistenak ordena alfabetikoan.
Hirugarren edizioa finalaurreko gehiagorekin
Hirugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu eta bidea egin nahi du sagardoaren irrika eta dastatzeak bere lekua har dezan berriro ere euskal kulturan. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko Sagardogileen Elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. Hirugarren edizio honekin Euskal Herriko txapelketa herrikoiak herri desberdinetan izan du bere lekua eta datorren urteari begira jarrita dago dagoeneko, finalaurreko eta finalak non egin herritarrekin batera landuz. Herriz herri egiten diren eta sare horretan sartzeko interesa duten txapelketa eta Sagardo Egunekin elkarlanean antolatu du txapelketa herrikoia Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin, HAZI fundazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Ordizia, Andoain, Zarautz eta aurten final handia egin den Azpeitiako Udalarekin batera.
Informazio gehiagorako edo elkarrizketaren bat lotzeko:
688 856 294 / 622 618 476
Comentarios
Deje su comentario