Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Bertsolaritza eta sagardoa

13/12/2024

Bertsolaritza eta sagardoa, euskal ohitura zaharrak

Bertsolaritza eta sagardoa

Bertsoa eta sagardoa oso lotuta egon direla esan izan da beti eta uste horrek ez du arrazoi faltik. Izan ere, garai bateko tabernak sagardotegiak ziren Euskal Herriko txoko guztietan eta bertsolariek bertan egiten zioten bertsotan elkarri sarri askotan. Horrez gain, baserriro egiten zen sagardoa eta bertako lanetan ari zirela ere bertsotan aritzen ziren askotan neska mutilak eta gizon emakumeak eta sagardoa bertso askotako gai izaten zen eta nola ez, baita sagardotegia eta sagardotegiko giroa ere. Horren adibide da, Antonio Zabalak gidatuta Auspoa sailak argitaratutako bertso liburu oparoen lehen alea bera: Sagardoaren Graziya izena duena.

Ramon Artola (1831-1906) bertsolari tolosarraren bertsoak biltzen ditu liburuak. Lehen bertsoak berak horrela dio:

Bedeinkatua izan dedilla

Sagardoaren graziya

Bai eta ere kupira gabe

Eraten duben guziya;

Erari honek lagun askori

Ematen dio biziya

Hau eran gabe egotia da

Neretzat penitentziya

Gaur egun ere, sagardotegietan entzun litezke bertsoak, baina zerbait galdua dago bai sagardotegi eta bai tabernetan kantatzeko ohitura hori. Baina egia da, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zenbait ospakizun sagardotegian izango direla eta aurrera ere kupela ondoan onak irudituko diren bertso asko kantatuko dela. Izan ere, Udarregi handiak ederki laburbiltzen du Pello Errotarekin bertso saio baten hasieran botatako bertsoak:

Pello Errotak:

Berez kupi gaitzala

guziyon jabiak,

ta eman ditzaigula

abillidadiak;

orain astera guaz

predikadoriak,

beñe kolejiyuan

ibilli gabiak

Udarregik:

Asiera eman du

Pello Errotariyak,

batek ainbat einkizun

badaukagu biyak;

aitortuko ditugu

publiko egiyak:

gure kolejiyuak

sagardotegiyak.

Bertsolaritza eta sagardoa, euskal ohitura zaharrak

Comentarios

Deje su comentario