Bisita gidatuak sagardotegian
Inoiz edan al duzu sagardoa txotxean?
Erantzuna ezezkoa bada, konponbidea dugu, eta erantzuna baiezkoa bada, ziur gaude errepikatu nahi duzula! Sagardoa upeletatik zuzenean edatea da kontua, garai batean tabernetako, jatetxeetako eta elkarte gastronomikoetako jabeek egiten zuten modura, sagardo ezberdinak dastatzearren, eta, ondoren, beren negozioetarako zein erosi erabakitzeko.
Egun erdiko plan bikain bat proposatzen dizugu, non bertako sagardotegi bat bisitatuko duzun, profesional baten eskutik. Bertan, sagardotegian hobekien gordetako sekretuak ezagutuko dituzu, eta, gainera, menu tradizional oparo batez gozatuko duzu betiere gure sagardoa txotxean edo botilatik dastatzen duzun bitartean.
Elkargunean geratuko gara edo zure hotelera joango gara gure Sagardoa Route-ko furgonetarekin, eta aukeratutako sagardotegirako bidea hartuko dugu.
Sagardotegira iristerakoan, 1h30eko bisita batekin hasiko gara. Bisitan zehar, sagardoaren bitxikeria guztiak ezagutuko dituzu, baita sagardoa egiteko xehetasunak ere. Eta, jakina, mota askotako sagardoak dastatuko ditugu, bai botilatik bai egurrezko kupeletatik zuzenean. Sagastia, elaborazio gunea eta sagardotegietako harribitxia bisitatuko ditugu: upategia.
Plan eder hau borobiltzeko, mahaian eseriko gara eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko dugu. Menuak honako hauek ditu: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, eta postre modun: intxaurrak, sagar dultzea eta Idiazabal gazta.
Guzti hau gure urre likidoarekin batera: euskal sagardo naturala. Bazkari atsegin honen ondoren, Sagardoa Routeko furgonetan elkargunera eramango zaitugu, eta, horrela, amaiera emango diogu abentura bikain honi.
Ahogozoa egin zaizu, ezta? Bada, ez izan zalantzarik esperientzia gastronomiko eta kultural hau Sagardoa Route-ko webgunetik erreserbatzeko eta Euskal Herriko tradiziorik sustraituenetako bat ezagutzera etortzeko. Zure zain gaude!
Comentarios
Deje su comentario