Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Dastatze gidatuak Sagardotegietan

06/02/2024

30 minutuko bisita motzak bazkaldu baino lehen, taldeentzako egokiak

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK

Dastatze gidatuak Sagardotegietan

Urtero iristen da txotx denboraldia, Euskal Herrian sagardotegira joateko sasoi tradizionalena. Ez zarete gutxi urtero urtarriletik maiatzera eta udan ere, bertako sagardotegietara hurbiltzen zaretenak, sagardo onenez eta upategiek eskaintzen duten gastronomia bikainaz gozatzeko.

dastatze gidatua

Gaur sagardotegiko zure egonaldia biribiltzeko plan bat proposatzera natorkizu. Galdera asko sortzen dira sagardoaren eta bere kontsumo moduaren inguruan: zer sagar mota erabiltzen da?, zenbat denbora behar du sagardoak hartzitzeko?, zergatik kontsumitzen da zuzenean upeletatik?, zergatik oihukatzen da "txotx" hori egitean?, zenbat sagardo mota daude Euskal Herrian?, nondik dator txotxaren tradizioa?... eta erantzunik gabeko askoz galdera gehiago!

dastatze gidatuak

Gure sagardotegi batean dastatze gidatu txiki bat egitea proposatzen dizut. Lagunekin, bikotekidearekin edo familiarekin egin dezakezun 30 minutuko bisita eta dastaketa da. Bazkaltzen hasi aurretik, euskal sagardogintzaren kulturan murgiltzeko aukera izango duzu, sagardoaren alderdi ezberdinei buruz ikasteko. Batez ere, sagardotegiaren jabe den familia sakon ezagutzeko aukera izango duzu, baita honen eta baserriaren historia ere, eta sagardogintzaren sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango duzu.

dastatze gidatuak

Gainera, hau guztia sagardo onenak dastatzen dituzun bitartean egingo duzu. Familiari, sagardotegiari eta sagardoari buruzko sarrera laburra da, baina beharrezkoa. Mendez mende egin den urre likido honen aditu bihurtuko zara. Zeren zain zaude zure dastatze gidatua erreserbatzeko?

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK

Comentarios

Deje su comentario