Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Donostiako IV sagardo apurua

05/04/2018

GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEAK IV. SAGARDO APURUA antolatu du hainbat eragilerekin elkarlanean.

Donostiako IV sagardo apurua

Sagardotegi zahar bat berreraikiko da Donostiako Boulevarden eta bertan garai bateko sagardotegi-baserri bat irudikatuko dugu eta uzta berriko sagardoak aurkeztuko ditugu. Horretarako, sagar eta sagardoaren kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango ditugu, Boulevarden egongo den tolare-baserrian.

Sagardoaren jaitsiera eta Sagardo berriaren dastatzea eta aurkezpena Donostiaren bihotzean abenduko zubian.

Sagardo Apurua hitza garai bateko hitza da. Sagardotegi bakoitzak egiten zuen gonbidapenari dagokio, sagardo denboraldia hasi aurretik uzta berria dastatzera emateko deiari.

Bost eguneko ekitaldia antolatu du GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEAK Boulevardean eraikiko duen BASERRI-SAGARDOTEGI zaharrean, abenduaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean. Sagardo desberdinak dastatu, inguruko tabernetako pintxoak dastatu, bertso, trikitixa edo musikaz gozatu, sagardo dastatze maridatuetan parte hartu, herri kiroletan parte hartu, bolan parte hartu eta abar luze bat egiteko aukera izango du inguratzen denak.

Festaren helburua da, sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2017ko uzta berria aurkeztea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Donostian, Sagardoaren hiriburuan.

Urteroko moduan, ekitaldia antolatzeko hainbat babesle eta laguntzaile ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Babesle nagusiak dira: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Laguntzaileak berriz: Donostia Festak, Fundación HAZI, Explore San Sebastian Region, Basquetour, Donostia Turismo, Asociación de Hosteleros de Gipuzkoa, Txerrizaleok Elkartea, Lurlan, Urumea: Sagardoaren Ibaia, Albaola Itsas Faktoria, Gastromuseums, Erain Dezagun Fundazioa, Urki ur Kirolak, Donostiarra Arraun Elkartea, Federación de Toka y Bola de Gipuzkoa, Escuela de Hostelería Irizar, Zerain Herri Museoa, Diámetro 200 eta Asociación de Barmans de Gipuzkoa; baita Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Iparraldeko Sagar eta Sagardogile Elkarteak ere.

Sagardoa eta deribatuak, gure edari

Baserri tolarearen bereizgarri izango da Sagardoaren dastatzea. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko produktu guztiak izango dira jendearen gozagarri: Sagardo Naturala, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Sagardo Apardunak, Sagar Zukuak, Kriantzak eta Sagardo Ekologikoak, besteak beste.

Bertako jakiak gure sukaldean

Gure produktuen dastatze aktiboa Baserri Tolareko sukaldean, bertako produktuetan oinarrituta: xolomoburua, gazta irasagarrarekin, sagardotan egositako txorizoa, bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin, besteak beste. Gure sukaldearen ondoan egongo da egunero bertako produktuen azoka.

Zubiaren mugimendurako prest: informazio puntua eta museoa

Abenduko zubia jende mugimendu handia duen oporraldia da gure lurraldean. Ondorioz, bertaratu daitezkeen turistak edota hiriburura egun-pasa datozen bisitariak behar bezala hartzeko hobekuntzak bideratu ditugu aurtengo edizioan. Donostiak hiriburu gisara produktuekin (sagardoa kasu) historikoki izan duen harremana azaldu eta sektoreak eskaintzen dituen plan, pakete, otordu eta beste hainbaten erakusleiho izango da batetik Apuruan bertan egongo den informazio puntua, eta bestetik, Apuruan Kultura eta Historia azalduz jarriko dugun museo-erakusketa. Informazio puntu honetan,sagardo munduaren informazioaz gain, gure lurraldeko informazioa ere egongo da, Gipuzkoa (Explore San Sebastian Region) eta Euskal Herriko (Visit Euskadi-Basque Country) baliabide turistiko ezberdinak eskainiz.

Bertatik igaroko dira Donosti Turismoren bulegoak egun horietan Alde Zaharrean egingo dituen bisitak, eta zenbait eragile turistiko zein kulturalek gune berezi bat izango dute aurtengoan: Albaola Itsas Faktoriak urteroko ohitura mantenduz EuskaI tsasgitzaren inguruko erakusketa berezi bat eskainiko du. Zeraingo Museo Etnografikoak eta Beasaingo Igartza JauregiakBurdinaren inguruko erakusketa bat eta Euskal Museo Etnografikoen Sareak “Gastromuseums” izenpean ere bertan lekua izango du euren tailerrak egin eta ekitaldia aberasteko.

Baserria bera garai bateko Sagardotegi moduan apainduko dugu, baina zati modernoa ere izango du, egungo kontsumoa eta ohiturak bertan agertuz.

Beraz, Donostiako Boulevardean bost egunetan zehar izango ditugun ekitaldiak hementxe, hurrenez hurren:

EGITARAUA

Egun berezia, ABENDUAK 5, 17:00etan

Donostian ekitaldiak abenduaren 6an, asteazkenez, hasiko badira ere, aurten ala (Ibaiko enbarkazioa), astearte arratsaldean kargatuko dugu. Hittzordua: 17:00etan Astigarragako Joseba Barandiaran Plazan, eta bertatik kalejiran guraso, heldu, ume eta gazte Lizeaga Sagardotegiaren parera joango gara. Bertan, otarrak sasoiko produktuekin prestatu, barrika txikiak hartu eta ala prest utziko dugu hurrengo goizean goiz Donostiara jaitsi dezaten, Apurua inauguratu ahal izateko. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen, Urumea, Sagardoaren Ibaiaren eta Albaolaren eskutik joango da eguna, Astigarragako herritarrekin batera.

 Abenduak 6, asteazkena

 

11.00 – 14.00
URUMEA, SAGARDOAREN IBAIA

9.00 (Astigarragan)

 

10.30 (Donostian)

 

Sagardo berria jetsiko da garai batean bezala, Alan, Astigarragatik Donostiara, Urumea Ibaian barrena. Santa Katalina eta Maria Cristina artean, Norteko estazioaren parean, igoko dira barrikak ibaitik lehorrera, Albaolako egurrezko garabiaren laguntzarekin, idi parearekin Boulebardera eramateko.
INAUGURAZIO EKITALDIA

Sagartu

12.30

 

Sagardotegiaren irekiera: pregoia eta sagardo dastatzea Boulebardeko baserrian.  Oinkari Dantza Taldearen “Sagartu” emanaldia, zuhaitzetik botilara sagardoaren istorioa kontatzen duen emanaldia izango da inaugurazio ekitaldiaren arduradun.
17.00 – 20.00
TXERRIA BURDUNTZIAN

17.00

 

Basatxerri txerria erreko da Txerriboda&SagardoFest estilora.
EUSKAL SAGARDOA

KATA-MARIDAJEA

18:30

 

Bertako sagarrarekin egindako Euskal Sagardoa, Jatorri Deitura duten sagardo ezberdinen dastatze gidatua izango da, herritarrentzat gozagarri!

 

 Abenduak 7, osteguna

 

11.00 – 14.00
SAGARDO APURUA II. PINTXO TXAPELKETA OFIZIALA

11:30

 

Donostiako ostalariek beren pintxorik onenak aurkeztuko dituzte eta jakitun epaile batek dastatu eta epaituko ditu.
PINTXO TXAPELKETA eta DASTAKETA HERRIKOIA

12.00-14:00

 

Herritarrek, txapelketan parte hartu duten pintxoak, dastatu eta euren iritzia emateko aukera izango dute. Parte hartzen duten herritarren artean Sagardotegian otordua zozketatuko da.
17.00 – 20.00
SAGARDO-KATA MARIDATUA

18:30

 

Sagardo eta pintxo desberdinen dastatze maridatua izango da enologoaren eskutik.

 

 Abenduak 8, ostirala

 

11.00 – 14.00
SAN JUAN BALEONTZIA – ONTZIGINTZA ERAKUSTETA

11.00

 

Sagardoa eta itsasoaren kulturari eskainitako eguna izango da, Albaola Itsas faktoriaren laguntzarekin. San Juan Baleontziaren pieza bat zuzenean landuko dugu.
GASTROMUSEUMS, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Gunea

11.00

 

Museo enogastronomiekoen sareak tailer ezberdinak antolatuko ditu.
BURDINAZ MINTZO GARA

Burdingintzaren inguruko tailerrak eta Historia

11.00

 

Zerain Paisaia Kulturalaren eta Igartza Monumentu multzoaren eskutik burdingintzaren inguruko xehetasun guztiak jakingo ditugu heldu zein haurrek: txikienentzat tailer eta eskulanak; eta helduentzat mineralen erakusketa eta burdingintzaren inguruko azalpen audiobisualak.
17.00 – 20.00
SAGARDOZ EGINDAKO KOKTAIL TXAPELKETA  17.00

 

Sagardoz egindako Koktail txapelketa izango da, Gipuzkoako Barman Elkarteak antolatuta.
SAGARDO COCKTAIL MASTERCLASS herritarrontzat

19.00

 

Cocktailak egitea erraza ez bada ere, Gipuzkoako Barman Elkarteak denok etxean, lagunartean edota bazkari batean sagardoarekin egin dezakegun cocktail bat aurkeztuko digute eta bertan egin eta dastatzeko aukera izango da!

 

 Abenduak 9, larunbata

 

11.00 – 14.00
EUSKAL HERRIKO SAGARDOEN TOPAKETA eta 2017 UZTAREN AURKEZPENA

11.00

 

Euskal Herriko sagar eta sagardoaren munduko eragile ezberdinek uzta berriaren informazioa emango dute.
SAGARDO ROUTE PROIEKTUAREN AURKEZPENA

11.00

 

Sagardogintza  esperientzien topalekua da, Euskal lurraldeetako esperientziena. Xehetasunak abenduan!
EUSKAL LURRALDEETAKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO BAZKARI MARIDAJEA

14.00

 

Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko sagardoak dastatzeko aukera izango da eta menua 7 lurraldeetako produktuekin osatua izango da. Espazioa mugatua izango da baina herritarrei irekia. Prezioa 35,00€
17.00 – 20.00
BERTSO KATA MUSIKATUA

18.30

 

Sagardoa gai hartuta, sagardoa dastatzeko modu berri bat izango dugu Apuruan! Hitzarekin jolastuz gerturatzen direnek sagardoa bertsotan gozatzek oaukera izango dute!

 

 Abenduak 10, igandea

 

11.00 – 14.00
HERRI KIROLAK

12.00

 

Aitzol Atutxa aizkoran eta Idoia Etxeberria harri jasotzen! Ikuskizun bikaina prestatu digute biek ala biek igande goizerako.
HERRI KIROL DESAFIOA

12.00

 

 

Familiei eta herritarrei zuzendutako herri kirol desafioa izango da kioskoan. Bertan haurrek jolasak egin ahal izango dituzte eta herri kirolen mundua gehiago ezagutu.
HERNANIKO DULTZAINEROAK

12.00

 

Euskal Kultura eta Gastronomian oinarrituko den goiza Hernaniko dultzaineroek girotuko dute.
17.00 – 20.00
ERROMERIA

18.00

 

2017ko Sagardo Apurua itxiko da festa giroan, Estanga anai-arrebek girotutako erromeriarekin.

Comentarios

Deje su comentario