Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Esperientzia gastronomiko berriak 2024 urterako

18/12/2023

Urtea hasteko, 3 esperientzia berri eskainiko dizkizugu, Euskal Herriko enogastronomia paregabeaz goza dezazun

ERRESERBAK

Esperientzia gastronomiko berriak 2024 urterako

Jarduera berri hauen bidez, gure lurraren sustraietan murgilduko zara eta esperientzia originalenez gozatuko duzu. Prestatu zaitez euskal kulturaren jatorrian murgiltzeko bertako enogastronomiaren bidez!

Hauek dira 2024ko nobedadeak:

1. ARDO ETA SAGARDO UPELTEGIA

Esperientzia honek Euskal Herrian gehien errotutako bi edari batzen ditu: ardoa eta sagardo naturala.

Valdemar Upategia Martinez Bujandatarren laugarren belaunaldiak, Jesus eta Anak, kudeatzen dute pasio handiz. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dute lurrarekiko duten maitasuna, ardo handiekiko grina eta beraien izaera aitzindaria. Gaur egun, nazioartean ospe handia dute, inoiz ikasteari eta berritzeari utzi gabe, ardoa egiteko artea beren mugetatik haratago eramaten ari dira. Upeltegiko hainbat gunetan sartuko gara, eta haien ardoak nola egiten diren ezagutzeko aukera izango dugu. Upategiaren gune eta sekretu guztiak ezagutu ondoren, haien ardo berezienak dastatuko ditugu.

Valdemar Upategiko bisita amaitutakoan, euskal sagardotegi batera joango gara, eta bertako sagardogile familia ezagutuko duzu. Horrez gain, sagastian eta sagardoa egiteko guneetan barrena ibiliko gara. Familiak hainbeste mimoz egiten duen Euskal Sagardoa dastatuko duzu, kupeletatik zuzenean eta botilan. Bisita biribiltzeko, sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko aukera izango duzu: etxeko aperitiboa, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta, intxaur eta irasagarrekin.

2. AÑANAKO GATZ HARANA ETA SAGARDO UPATEGIA

Bat egin gurekin sukaldaritza- eta kultura-bidaia batean, non gatza eta sagardoa protagonista bihurtzen diren.

Zure odisea Añanako Gatz Haranean hasiko da, non gatzaren laborantzak 7.000 urte baino gehiagoko historia duen. Hemen, gatza ekoizteko prozesu liluragarria ezagutzeaz gain, urre zuri hau ere dastatu ahal izango duzu, funtsezkoa dena euskal sukaldaritza famatuan. Sentitu ezazu historia zure oinen azpian, eta ezagutu milaka urteko gatzaga horiek inguratzen duen biodibertsitate paregabea.

Abenturak euskal sagardotegi tradizional batean jarraituko du, non sagardo egin berriaren usaina bilduko zaituen. Esperientzia osoa bizi bisita gidatu baten bidez, sagardoa egiteko arteari buruz ikasiz. Dastatu sagardo ezberdinak etxeko pintxo batekin batera.

Esperientzia borobiltzeko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatu: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrillan, eta Idiazabal gazta, intxaurrak eta irasagarra. Guzti hau Euskal Sagardo onenarekin batera, kupeletatik zuzenean edo botilan gozatu ahal izango duzuna.

Ez galdu euskal gastronomiaren esentzian murgiltzeko aukera paregabe hau, non Añanako gatza eta sagardoa zapore sinfonia batean batzen diren.

3. SAGARDO BONBOI TAILERRA

Ba al zenekien sagardoa txokolatearekin zuzenean lotuta dagoela? Nola eta zergatik erlazionatuta dauden jakin nahi duzu? Gorde esperientzia hau eta aurkituko duzu!

Donostiako bonbonerian hasiko dugu bisita, bertako Lorena eta Mirian izango ditugu zain etxeko tradizioaren jatorria ezagutzeko eta txokolateak nola egiten dituzten irakasteko. Bonbonaren eta kakaoaren historiari buruzko sarrera txiki bat egin ondoren, lantegira joango gara, eta bertan sagardo-bonboien tailer dinamiko batekin hasiko gara.

Sagar zuku edo sagardo bonboiak egingo ditugun bertako familiaren laguntzaz. Elaborazioan zehar, kakaoaren sekretu guztiak eta honek euskal sagardoarekin duen harremana ezagutzeko aukera izango dugu.

Tailerra amaitutakoan, sagardotegi batera joango gara, eta bertako familia, elaborazio-gunea, sagardoa eta, azkenik, upategia ezagutuko ditugu. Bertan, familiak hainbeste mimoz egiten duen sagardo naturala dastatuko dugu. Esperientzia biribiltzeko sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko aukera izango duzu: etxeko aperitiboa, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta, intxaur eta irasagarra.

Erreserbatu ezazu zure esperientzia eta murgildu zaitez Euskal Herriaren bihotzean!

Comentarios

Deje su comentario