Euskal Sagardo Araba
Arabako hiru eta Gipuzkoako bost sagardotegi I. Euskal Sagardo Araban, Gasteizen, uztailaren 20an.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, lehenengo Euskal Sagardo Araba antolatuko du, uztailaren 20an, Gasteizen, Aihotz plazan, goiz eta arratsalde. Inguratzen diren sagardozaleek bertako sagar hutsez egindako sagardoak dastatu ahal izango dituzte bertan, 8 sagardotegi desberdinetakoak.
- Kuartango (Kuartango). Bizkaia eta Arabako sagarrekin egiten du Euskal Sagardoa. Lan handia ari da egiten Arabakosagarrak bereizi eta Arabako sagarrez egindako Euskal Sagardoa ekoizteko. Sagardo freskoak eta edan errezak dira Kuartangoko 2018ko uztakoak.
- Iturrieta (Aramaio). Aramaiko bere sagastiko sagarrez egiten du ia sagardo guztia. 2017ko uztan Euskal Sagardoa egin zuen arren, 2018an uzta txikia izan zenez, ez du Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardorik egin, baina Gasteizen izango da bere sagardoak aurkezten.
- Trebiñu (Trebiño). Bere sagastietako sagarrez egiten du sagardorik gehiena. Administratiboki Euskadin ez egonda, zailtasunak daude jatorri deituran sartzeko, baina bertako sagarraren aldeko apustu garbia egiten du. Jatorri Deiturarik gabeko sagardoak aurkeztuko ditu.
- Akarregi (Hernani). Hernaniko sagardotegi honek, Astigarragako sagastietako sagarrez egiten du Euskal Sagardoa. Estruktura eta lurrin handiko sagardoak da 2018ko uztakoa.
- Altzueta (Hernani). Altzuetak Hernaniko bere sagastietatik egiten du Euskal Sagardoa. Sagardo orekatuaketa lurrin handikoak dira 2018ko uztakoak. Gipuzkoako Foru Aldundiko txapelketan Urrezko domina lortu du bere Euskal Sagardoak.
- Itxasburu (Hernani). Itxasburuak bere sagastietatik egiten du Euskal Sagardoa, sagasti asko baitu Hernanin bertan. Sagardo freskoak eta edan errazak dira 2018ko uztakoak, Itxasburuko sagardoen izaera ederki betetzen dutenak.
- Lizeaga (Astigarraga). Astigarragako eta Goierri aldeko sagastietako sagarrez egiten du Euskal Sagardoa Lizeagak. Sagardo usaintsuak eta edan errazak dira 2018ko uztakoak, edan eta edaten jarraitzeko gogoa pizten dutenak.
- Zelaia (Hernani). Goierriko Olabarriko eta Hernaniko sagarrez egiten du Euskal Sagardoa Zelaia sagardotegiak. Sagardo orekatuak, izaera handikoak eta usaintsuak dira. 2018an Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehiaketa irabazi zuen bere Euskal Sagardoak eta 2019an Urrezko domina lortu du.
Horrez gain, Arabako sagardotegiek Sagar muztioedo zukuaere izango dute aukeran; alkoholik gabeko kalitatezko produktua da, geroz eta gehiago kontsumitzen dena eta publiko guztientzat egokia.
Gipuzkoako 5 sagardotegi eta Arabako 3 sagardotegietako sagardoa izango da aukeranberaz, I. Euskal Sagardo Araban. Ekitaldiaren asmoa da Gasteiztarrei eta bertara inguratzen diren guztiei Euskal Sagardoa zer den azaltzea,sagardotegi bakoitzak egiten duen lana balorean jartzea,Jatorri Deiturak onartutako Euskal sagar motek sagardoari ematen dizkioten ukituak azaltzea, uzta desberdinek sagardoan duten eragina azaltzea eta nola ez, sagardozaleek guzti horrekin gozatzea.
Izan ere, sagardoa kalitatezko produktu bat dela eman nahi da aditzeraetaedozein momentutan eta produktu desberdinekin oso egoki ezkontzen dena.
Sagardoa botilatik eta kopan dastatu ahal izango dute inguratzen direnek, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren zigilua botilan bakarrik izango baitu sagardo batek. Kupelean dagoen bitartean kontrolpean dagoen produktua da, baina botilaratu aurretik kalitate kontrol zorrotzak pasa beharko ditu Euskal Sagardoak, jatorri deituraren zigilua izan ahal izateko: Euskal Sagardoa jartzen duen kapsula edo lepoko gorria.
Eta Kopan egingo da dastatzea lehen aldiz Araban, “sagastietan eta sagardotegietan azken urteetan egiten ari den lana ondoena baloratzeko herreminta baita kopa”.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagar eta sagardogileak biltzen ditu Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, eta uztailaren 20an Gasteizen dastatuko den 2018ko uzta izan du hirugarrena.
Guztira 50 sagardotegik egin duteEuskal Sagardoa eta horretarako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 234 sagarzaleren sagarra erabili da. Helburua da, kopuru hau handituz joatea eta kopuruan eta kalitatean pausoak ematen jarraitzea, bertakoa eta kalitatezko den produktu baten alde.
Egitaraua:
Uztailaren 20an, Aihotz plazan.
Ordutegia: goizetik, 12:00-14:30 eta arratsaldez, 19:00-21:30.
- Sagardo dastatzea: Kopa eta 5 tiket (5 tragorako) = 5€
- Dastatze azkarrak Mikel Garaizabal eta Unai Agirreren eskutik.
- Basatxerri pintxoak eta Idiazabal gazta aukeran.
- Musika eta bestelako ekitaldiek girotuko dute ekitaldia.
2018ko uzta dastatzeko aukera2018ko uztako sagardoak dastatuko dira Gasteizan, I. Euskal Sagardo Araban. Kopuruz aurrekoa baino txikiagoa izan zen uzta, baina izaera handikoa. Horrek gorputz eta izaera handiko sagardoak eman ditu, koloretsuak eta usain handikoak. Euskal Sagardoa herrialde desberdinetan egiten dela kontuan izanda, zonalde bakoitzak ukitu berezia izaten du eta baita sagardotegi bakoitzak ere. Uztaren ezaugarriei zonaldeko eta sagardotegiko ezaugarriak gehitu behar zaizkie. Hori guztia dastatu eta ikasi ahal izango du uztailaren 20an Gasteiza inguratzen denak.
Comentarios
Deje su comentario