Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal Sagardo Gastronomikoak

18/11/2024

Euskal Sagardoen barruan geroz eta aukera zabalagoa dago.

Euskal Sagardo Gastronomikoak

Sagardo gastronomikoak deitzen diegu, izaera bereziko sagardoei, otordu jakin batean edo momento jakin batean dastatzeko egokiak direnei. Normalean izaera handiagoko Sagardoak dira, bai darabilten sagar nahasketagatik edo egiteko prozesuagatik. Sagar mota bat, bi edo hirukoak; egurrean ondutakoak, partzela jakin bateko sagarrez eginak, amaren gainean ondutakoak eta abar luze bat. Sagardo hauek kontsumitzaile berriei ateak irekitzen dizkie eta baita kontsumo bide eta garai   bereziei ere. Hemen aukera zabala:

MARKESAREN LURRA EUSKAL SAGARDOA – Oiharte Sagardotegia (Zerain)

Zerainen, lehengo Markesaren lurretan landaturiko sagasti ekologikoko uzta. Markesaren Lurra izeneko Euskal Sagardoa, Oiharte baserriko sagardo ekologikoa da, etxeondoko sagastiko bi sagar motaz egina: Gezamiña eta Urtebi Txikia. Aurreko uztako ama edo ligekin ondutako sagardoa da eta ezaugarriei dagokionean, kolorez eta zaporez ahaltsua da, gorputz eta izaera handiko sagardo mamitsua.

Markesaren Lurra izenez kaleratzearen arrazoia hau da: Oiharteko sagastiko lurrak, orain mende batzuk Segurako Markesaren lurrak ziren. Garai haietan baserritarrek Markesaren lurrak ustiatzen zituzten eta trukean bertan ekoitzitako produktuak ematen zizkieten.

OIHARTE HARITZ EGURREAN ONDURIKO EUSKAL SAGARDOA– OiharteSagardotegia (Zerain)

Goierrin ekoiztutako sagarrez  egina, Errezil Sagarranagusiki eta haritz egurrean ondua. Errezil sagarrak emango dizkio lurrin eta gazitasun markatuak eta egurrak borobildu eta leunduko ditu, sagardoari bainila ukituak emanda.  

Euskal Sagardoren barruan, Errezil sagarra eta bere ekoizpena balorean jartzen duen produktu berezia.

URTEBI MONOBARIETALA Euskal Sagardoz egina – Itxas-buru Sagardotegia (Hernani)

Urtebi Txiki sagar motaz egina eta filtratua. Kolorez argia, sudurrean freskoa eta ahoan arina eta atsegina. Sarrera gisa, eta barazki eta arrainekin hartzeko oso egokia. 

Euskal Sagardorako bideratutako sagarrez egina.

BIKOA EUSKAL SAGARDO BIBARIETALA – Itxas-buru Sagardotegia (Hernani)

Hernaniko Muntto sagastiko Urtebi Haundi eta Moko sagar motaz egina eta bere amarekin ondua. Moko sagarrak ematen dion izaera handia du eta aldi berean Urtebi Handiak ematen dizkion lurrinak eta freskura ditu. Ahaltsua eta lurrintsua. Arrain, haragieta gaztarekin kontsumitzeko oso egokia.

SAGEZTIA Euskal Sagardoz Egina – Iparragirre Sagardotegia (Hernani)

Sagar eta ezti edari hartzitua. Bertako sagar eta ezti ekologikoz egina. CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala. 

Sagardo berritzailea da, vaina garai batean egiten zen produktu bat berreskuratuta. Euskal Sagardoak eta eztiak ematen dizkion ezaugarriak berekin dituena.

SAGEZTIA TXIKIA Euskal Sagardoz Egina– Iparragirre Sagardotegia (Hernani)

Sagar eta ezti edari hartzitua. Bigarren hartzidura botilan egina. Karboniko burbuila fina eta ezti notak ditu, bai sudurrean eta bai ahoan. Bertako sagar eta ezti ekologikoz ekoiztua.

Sagardo berritzailea da, baina garai batean egiten zen produktu bat berreskuratuta. Euskal Sagardoak eta eztiak ematen dizkion ezaugarriak berekin dituena.

SAGEZTIA APARDUNA Euskal Sagardoz Egina–Iparragirre Sagardotegia (Hernani)

Sagar eta ezti edari hartzitua. Bigarren artzidura botilan egina 8-10 hilabetean. Edari gardena, burbuila ugari eta finekoa. Kopan edatea gomendatzen da, 3-4ºC-ra. Bertako sagar eta ezti ekologikoaz ekoiztua.

Sagardo berritzailea da, baina garai batean egiten zen produktu bat berreskuratuta. Euskal Sagardoak eta eztiak ematen dizkion ezaugarriak berekin dituena.

SAGARDO GASTRONOMIKOAK EROSI

Comentarios

Deje su comentario