Euskal Sagardoa 2021eko uztako aurkezpena
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2021eko uztako sagardoak aurkeztu ditu Guggenheim Bilbao Museoan
- Euskal Sagardoa osatzen duten 49 sagardogileen Euskal Sagardo desberdinak aurkeztu dira, guztira 75 erreferentzia, denak %100 bertako sagarraz eginak eta kalitate-bermea dutenak.
- “Sagardo orekatuak eta alkohol graduazio txikiagokoak” dira Kontseilu Arautzailearen arabera.
- Datozen urteetarako helburu nagusietako bat izango da Euskadiko ostalaritza sektorean Euskal Sagardoa indartzea eta linealetan eta beste salmenta bideetan ere zabaltzen jarraitzea.
- Iluntzean afari maridatua izango da, Guggenheimeko atrioan, Uzta berriko Euskal Sagardo desberdinak eta Nerua jatetxeak bertako produktuz prestatutako menua uztartuko dituena.
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2021eko uztako sagardoa aurkeztu du gaur, ekainak13, Bilboko Guggenheim museoan.Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako49 sagardotegiek 75produktudesberdin aurkeztu dituzte. Izan ereuzta handia izan da 2021ekoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eta sagardogileek sagardo desberdinak egin ahal izateko baliatu dute. Orokorrean sagardo orekatuak eta alkohol graduazio txikixeagokoak dira.
Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batean, prentsaurrekoan jatorri-deitura sustatzen duten erakunde publikoetako ordezkariek parte hartu dute: Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordea) Amaia Antxustegi (Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzeko Foru Diputatua); Xabier Arruti (Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko Zuzendaria), Hector Sanchez (Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko Gerentea), Oihana Gancerain, Euskal Sagardoa jatorri-deiturako presidentea; Jose Antonio Zamalloa, Ibon Aburuza eta Juanan Aretxaga, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako sagardogileak eta Euskal Sagardoa Jatorri-deiturako kideak; Felix San Sebastian sagargilea eta Euskal Sagardoa jatorri-deiturako zuzendaritzako kidea eta Amaia Zubeldia, Sagardoa Routeko koordinatzailea eta Euskal Sagardoa Jatorri-deiturako kidea. Halaber, bertan izan diraBizkaiko Ostalaritza Elkarteko ordezkariak,distribuzio kanaleko ordezkariak eta sagargile zein sagardogileak.
Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 49 sagardogileen 75 sagardo aurkeztu dira, 250 sagargileren sagarrekin eginak. Uzta handia izan da kopuruz 2021ekoa, guztira, 3,5 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 6 milioi kilo sagarrekin, iaz baino hiru aldiz gehiago.Sagardo lurrintsuak dira, freskoak eta iazkoak baino alkohol graduazio txikiagoa dutenak.
Baina sagardotegi eta sagardo bakoitzak ditu bere berezitasunak.Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileak: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, kriantzakoak, egurrean paseak eta abar. Aurtengo uztak horrelako proposamen berriak egiteko aukera handia eskaini die sagardogileei, sagar aukera handia eta kalitatezkoa jaso baitute eta produktu guzti horiek merkaturatzeko aukera handia eman du aurtengo urteak.
Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela nabarmendu dute sustatzaileek. Erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dute Kontseilu Arautzailea eta etorkizunerako apostua.Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute. Baina hirugarren ezaugarri bat ere badute, dibertsifikaziorako aukera zabaltzen ari direla.
Azken bi urtetako ez ohiko egoeraren ondoren, sagardo sektorea etorkizunerako pausoak ematen ari da. Linealetan sagardoaren presentzia eta posizionamendua hobetzeko lanean jarraitzen du, eta horrez gain ostalaritzarekin ere lanean hasi da kontseilu Arautzailea buru belarri. Taberna, jatetxe, elkarte eta abarretan Euskal Sagardoak presentzia handitzea izango da helburua eta horretarako Euskal Sagardo kartak egiteko aukera, materiala izateko aukera eta formazioa eskainiko ditu Kontseilu Arautzaileak, egingo dituen ekitaldiekin batean.
Guggenheim museoan afari maridatua
Euskal Sagardoa eta Nerua jatetxeak prestatutako menuarekin afari maridatua eskainiko du gaur gauean Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak Guggenheim museoan, eta bertan 2021 uztako sagardo desberdinak dastatu ahal izango dira. Horrez gain, sektorearen apustuaren eta etorkizuneko erronken berri izateko aukera izango dute bertaratuek. Ostalaritza munduko ordezkari, banatzaile eta elkarteez gain, instituzioetako ordezkariak, komunikabideetakoak eta nola ez, sagar eta sagardo mundukoak izango dira bertan. Mikel Garaizabal enologo sumillerrak gidatuko du afaria, jatorri deiturako ordezkariekin batean.
Sagardotegi Denboraldi berezia
Sagardogile guztiekin argazkia aterata ekin zitzaion 2022ko sagardotegi denboraldiari “sagardotegi denboraldia, merezi dugulako” lemarekin. Izan ere, azken bi urte zailen ondoren, normaltasunera bueltatzeko beharra zuten, bai bezeroek eta baita sagardogileek ere. 2022ko denboraldia ere ezohikoa izan da, ezin izan baitzen otsaila erdialdera arte txotxik egin. Aurtengo denboraldia ere, sagardo berria botila garden eta pitxarretan dastatuz hasi zuten bezeroek eta otsaila erditik aurrera, izan da zutitu eta txotxetik dastatzeko aukera.
2021arekin alderatuta, sagardogileek lanerako aukera gehiago izan dute eta bataz beste % 25 handitu dira sagardotegien erreserbak iaztik aurtengora. Irteera, dastatze eta bisita gidatuen inguruan, iazko urte osoko erreserba datuak gainditu ditugu dagoeneko Sagardotegi Denboraldian. Nabarmentzekoa da garai honetan dastatze gidatuek izan duten eskari kopurua. Lehenengoz sektoreak halakoak eskaini ditu eta hurrengo urteetan ere bide hori indartzen joango dela.
Bezeroen kontsumo ohiturei dagokienean, azpimarratzekoa da joera aldaketa: eguerdiko zerbitzuak igo dira, eta gauetako zerbitzuak jaitsi.
Datu hauekin sektoreak positiboki baloratzen du 2022ko denboraldia eta hurrengo urteetarako ere eskaintza egokitzen joango dira bezeroek urtero - urtero sagardo berria dasta dezaten eta sagardoak eskaintzen duen aukera guztia gozatu eta baliatu dezaten, sagardoak eskatzen duenbegirunearekinbeti ere.
Udako esperientziak, ostalaritzan eta sagardotegietan
Sagardoa Route - Euskal Sagardoaren Ibilbidea da, sagardoaren eta sagardotegiaren inguruko eskaintza garatu eta promozionatzen dituena. Euskal Sagardoaren dastatze gidatuak, Sagardotegietan bisitak, kirol eta kultur ekintzak… antolatzen ditu Sagardoa Routek eta udarari begira agenda betea du. Aurtendik aurrera ostalaritzako taberna eta jatetxeak ere eskaintza horretan sartzeko lanean ari da Sagardoa Route, Euskal Sagardoa jatorri deituraren eskutik beti ere. Euskal Sagardoaren aldeko apostua egin nahi duten establezimenduetan ekintzak eta jarduerak sortzea da helburua, Euskal Sagardoaren kultura zabaldu eta jendeari Euskal Sagardoarekin gozatzeko aukerak eskaintzeko. Informazio eta eskaintza osoa sagardoa.eus webgunean ikus liteke.
Informazio osagarria
Euskal Sardoa jatorri-deitura
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura gaur egungo eta etorkizunerako proiektu bat da, Euskadiko Sagargile eta Sagardogile sektoreek gidatua eta erakunde desberdinek babestua. Sagar eta sagardo sektoreari oinarri sendoak jartzea du lehen helburu, baina horrez gain, kontsumitzaileari bertakoa eta kalitatekoa den produktuaren gaineko bermeak eskaintzea ere bai. Izan ere bi oinarriren gainean eraiki da Jatorri Deitura: bertako sagarra eta kalitatea.
● Bertako sagarra: Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 106 sagar mota ditu onartuak, nagusiak hauetako 24 badira ere. Euskal Herriko sagardogintzak duen altxorretako bat dira gure sagar motak, menderik mende gure baserri eta sagastietan hobetzen joan direnak, ahalik eta sagardorik onena egiteko helburuz. Euskal Herrian sortu eta garatutako sagar motak dira, hemengo baldintzetara oso ondo egokituak eta gure Euskal Sagardoak eskatzen dituen baldintzak biltzeko egokiak.
● Kalitatea: kalitate berme guztiak eskaintzen ditu Euskal Sagardoak, sagastitik botilaraino kontrol zorrotzak ezarrita. Euskal Sagardoek botilaratu aurretik analisi fisiko kimiko eta organoleptikoak pasa beharko dituzte Fraisoro laborategian. Prozesu guztiaren kontrola HAZI Fundazioak egiten du.-deitura
Euskal Sagardoaren katalogoa
Urte luzetako lanaren emaitza da jatorri-deitura eta lan guzti horren erakusleiho izan nahi du Euskal Sagardoaren katalogoak. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 49 sagardotegiren informazioa ikus liteke bertan eta gaur egun merkaturatzen ari diren Euskal Sagardo guztiak ere biltzen dira: erabiltzen dituzten sagarrak, sagastiei buruzko informazioa eta produktuei buruzko hainbat datu. Horrez gain, sagardotegi bakoitzarekin kontaktuan jartzeko informazioa eskaintzen da bertan, eta baita zerbitzurako eta dastaketarako oinarrizko azalpenak ere.
Katalogoa osatzen duten sagardotegiak:
● Araba: Iturrieta / Kuartango.
● Bizkaia: Axpe / Etxebarria/ Laneko / Uxarte.
● Gipuzkoa: Aburuza/ Ageri / Akarregi / Alorrenea/Altzueta / Añota/Araeta/ Astarbe / Barkaiztegi / Begiristain / Bereziartua/ Egi-Luze/ Eguzkitza / Ekain/ Etxebarria / Eula / Gartziategi /Gaztañaga /Gurutzeta / Iparragirre / Ipintza/ Irigoien /Iruheki / Isastegi/ Itxasburu / Izeta /Larrarte /Lizeaga / Oianume / Oiharte / Ola / Olagi / Petritegi / Saizar / Sarasola / Satxota / Tximista / Txindurri-Iturri/ Urbitarte / Urdaira / Zabala / Zapiain / Zelaia.
Bizirik dagoen sektoreada sagardo sektorea eta katalogo honek ere bizia izateko helburua du, urtez urte aldatzen joango da, sagardo gama berriak, xehetasun berriak edo botila edo etiketa berriak izango baititu. Horrez gain, uzta bakoitzak ezaugarri bereziak emango dizkio Euskal Sagardoari eta hori ere biltzen du katalogoak, Euskal Sagardo bakoitzaren azalpenetan. Guzti hori bezeroarentzako tresna garrantzitsua izango da, eta sektorea bizirik eta mugimenduan dagoenaren seinale.
Katalogo hau euskalsagardoa.eus/katalogoa helbidean dago eskuragarri.
Euskal Sagardoaren historia eta bilakaera
Sagardoa Euskal Herriko edaria izan da ehundaka urteetan. Idatzi eta erreferentzia zaharrenek, bertako edari garrantzitsua izan dela adierazten dute urte luzetan ezinbestakoa elikaduran. Eta hala azaltzen dutebertako 1.800 sagar mota desberdinek ere.
XV-XVI. mendeetan izugarrizko gorakada izan zuen gainera sagardoaren kontsumoak, Euskal Herria herri industriala zelako eta jende multzo horrek sagardoa edaten zuelako. Hortik sortu ziren Tolare Baserriak, sagardoa egiteko industria erraldoiak zirenak garai hartarako. Zenbaitek diotenez, 1.000tik gora zeuden Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan. Gaur egun, lehenengo eraiki zituzten Tolare-baserri haien adibide bat geratzen da: Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserria.
Besteak beste, marinelen edaria ere izan da sagardoa itsasaldi luzeetan, eta sagardoa eramateko ohitura zutenez, eskorbutorik ez zuten izaten euskal marinelek.
Sagardoak beherakada izugarria izan zuen gerra ostean eta 50-60 hamarkadatan, jendea baserriak uzten joan zelako. Ondoren, zenbait sagardogilek berriz lanari heldu eta oraindik indarrean dagoen susperraldia eragin zuten.
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak badu helburu bat: garai batean gertatzen zen moduan, berriz ere bertako sagarra izatea euskal sagardogintzaren ardatza.
Sagardoaren Historia, bilakaera eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko Euskal Sagardoarekin lankidetzan ari da Sagardoa Route – Euskal Sagardoaren Ibilbidea. Hau da sektoreak duen Agentzia, eta eskaintza urte osoan zehar du eskuragarri, garaian garaiko ekintzak sustatuz eta lehen sektorea balorean jarriz. Hiru eskaintza mota ditu Sagardoa Routek: oporretarako eskaintza, enpresentzako eskaintza eta jaio berria den Eskolentzako eskaintza. Azken honek gorakada handia izan du urte honetan zehar, unitate didaktikoen bidez sagastiaren eta sagarraren mundua modu praktikoan ezagutzen baitute gure haurrek.
Comentarios
Deje su comentario