Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal Sagardoa eta Eskorbutoa

05/03/2024

Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz!

Euskal Sagardoa eta Eskorbutoa

XVI. mendean ontzigintzak izugarrizko aurrerapena egin zuen Europan. Tona askotako karabela, nao eta galeoiak itsasoak eta ozeanoak gurutzatzeko kapaz ziren. Baina aurrerapen horrek bazuen txanponaren beste aldea: nola iraun hainbeste hilabetez itsasoa zabalean? Ontzi barruko elikadura erabat aldatu zen bidaia luze horietan eta nekezago usteltzen ziren jakiak eramaten hasi ziren: gatzatutako arrain eta haragia, zekaleak … Baina bidaiak aurrera egin ahala arazoak sortzen ziren, janaria eta edaria usteldu egiten zirelako. Gaitzak eta gaixotasunak segituan sortzen ziren marinelen artean, eta horietatik guztietatik batek ematen zuen ikara gehien: eskorbutoak.

Albaola eta Sagardotegia

Marinelak ahul agertzen ziren, giharretako minekin eta hotz hobietatik odoletan, askotan hortzik gabe geratzeraino. Heriotza ugari eragiten zuen eskorbutoak: Vasco de Gamak 1498an bidaia famatua egin zuenean esan zuen “gaixotasun arraro batek” bere tripulazioaren erdia akabatu zuela. Eskoadra osoak erori “itsasoko izurria” deitu zioten gaixotasun horren menpe. Inork ez zekien zergatik sortzen zen, eta noski, sineskerak laster zabaldu ziren: kutsagarria zelan, ipurtargiak janez sendatzen zela, kafea edateak on egiten zuela … Kontua da bi mendez eskorbutoa izan zela itsaso zabalera irteten ziren guztien etsairik beldurgarriena. Guztiena? Euskaldunena ez. Herri tradizioak dio euskaldunen artean eskorbuto kasuak askoz ere gutxiago omen zirela; beraiek ez zekiten zergatik, baina “izurriak” ez zien gainerakoei bezainbeste eragiten. 

Albaola eta Sagardotegia

Urteek aurrera egin ahala, nabarmenagoa zen eskorbutoaren atzean bitamina faltaren bat zegoela – Vicente Lardizabal Euskalerriko Adiskideen Elkarteko medikuak teoria hori aipatu zuen 1720 Consuelo de Navegantes izeneko liburuan -. 1747an, itsas armada ingeleseko mediku batek, James Lind-ek, froga klinikoak egin zituen eskorbutoa tratatzeko eta deskubritu zuen marinelei limoi zukua emanez gero sendatu egiten zirela.

Albaola eta Sagardotegia

Gaur badakigu eskorbutoa desnutrizio bat dela, C bitamina faltagatik sortua eta marinelak ez zirela hiltzen izurrite misteriotsu batengatik, baizik eta janari fresko faltagatik. Hain zuzen, askoren ustez euskaldunen “hilezkortasunaren” atzean edari bat zegoen: sagardoa. Sagardoa ez da destilatzen, eta horren ondorioz C bitamina mantentzen du. Beraz, sagardoz horniturik joaten ziren marinelei mesede egiten omen zien edari horren ezaugarriek. 

albaola eta sagardotegia

Guzti hau eta askoz gehiago ere deskubritu dezakezue gure “Albaola + sagardotegia” esperientziaren bitartez. Murgildu zaitez euskal baleontzien kulturan Albaola Itsas Faktoria non lehen eskutik, ikusi ahalko duzun nola eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zehatz bat. Bertan, ezagutu ahalko duzu ere euskal baleontziek eta tolare baserriak duten lotura zuzena. Euskal itsas tradizioan murgildu ostean, Sagardo Upeltegi batera joango zara. Sagardotegian, sagastia, elaborazio gunea eta upeltegiak ezagutuko dituzu eta ondoren, menu tradizional bat jango duzu sagardoa dastatzen duzun bitartean. Zatoz gurekin eta gozatu! Zeren zain zaude? 

albaola eta sagardotegia

INFORMAZIO GEHIAGO

Comentarios

Deje su comentario