Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Gipuzkoako gazte talentua protagonista izango da uda honetan Sagardoak Elkartzen Gaitu egitarauaren barruan

29/06/2021

Bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen dituen egitaraua aurkeztu dute Bertsozale Elkarteak, Musika Bulegoak eta Sagardogileen Elkarteak.

Sagardotegiek uda honetarako duten eskaintza zabala ere aurkeztu da: sagardo mundua hobeto ezagutzeko kirol planak, familia planak eta ibilbideak.

EGUTEGIA IKUSI

SARRERAK EROSI

Gipuzkoako gazte talentua protagonista izango da uda honetan Sagardoak Elkartzen Gaitu egitarauaren barruan

Uztaila eta abuztua sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzeko izango dugu aurtengoan. Horretarako agertoki apartak ditugu sagardotegiak: terrazak eta sagastiak. Hau da oraingoz landutako egitaraua:

UZTAILA

  • Uztailak 9, 19:00h. Aburuza Sagardotegia. Aburuza Sagardotegiko terrazan bertsotan ariko dira Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Ane Beloki eta Andoni Mujika.
  • Uztailak 16, 19:00h. Iparragirre Sagardotegia. Iparragirre Sagardotegiko terrazan Aner Euzkitze eta Ane Labaka ariko dira librean.
  • Uztailak 17, 19:00h. Astiazaran Sagardotegia. Astiazaran Sagardotegiko terrazan Eneritz Furyaken kontzertua izango dugu
  • Uztailak 23, 19:00h. Astarbe Sagardotegia. Astarbe Sagardotegiko terrazan bertso jaialdia izango dugu Eli Pagola, Maide Garmendia, Iker Ormazabal eta Asier Azpirozen eskutik.
  • Uztailak 24, 19:00h. Ola Sagardotegia. Ola Sagardotegiko terrazan Sara Azurzaren kontzertua izango dugu.

ABUZTUA

  • Abuztuak 6, 19:00h. Petritegi Sagardotegia. Petritegi Sagardotegiko terrazan Bi Zaldi kontzertua izango dugu.

Ekimen hau Musika Bulegoak, Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak osatu dute. Ikusirik azken urte honetan, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko zailtasun handiak izan dituztela ikusgarritasuna eman nahi izan zaie bertsolari eta musikari gazteei.

Ekitaldietarako sarrerak: bi aukera

Hiru elkarteen arteko elkarlan honen bigarren fruitua da aurtengoa, eta aurrera begira sendotuko den ekimena izango da. 

Ekitaldi guztiak iluntzeko 19:00etan izango dira, eta kanpoaldean (eguraldiak laguntzen badu). Bi aukera dituzte bertaratuko direnek:

1) 15 €ko bonua: kontzertua edo bertso saiorako sarrera, sagardo tragoa eta pintxoa.

2) 39 €ko bonua: kontzertua edo bertso saiorako sarrera, sagardo tragoa, pintxoa eta afaria.

Saioek ordu eta laurden / ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta nahi duenak afaltzen gelditzeko aukera ere izango du uda giroa aprobetxatuz. 

Non eta nola egin ekintza hauetarako erreserba?

Bi webgunetan izango duzue erreserbak egiteko aukera: www.bertsosarrerak.eus eta www.sagardoa.eus webguneetan. 

Sagardo mundua denon eskura

Sagardoa Routek hainbat aukera eta eskaintza ematen dizkio mundu hau ezagutu edo gehiago jakin nahi duen edonori. Aurtengoan Euskal Herriko sagardotegien % 61ak egin du uda sasoian ateak irekitzeko hautua. Natur gune apartak, espazio zabalak, terrazak, menu bereziak (entsalada, arrainak eta oilaskoa parrillan) eta sagardoa botilan eta txotxetik eskaintzen dituzte gure sagardotegiek. Dena, noski, protokolo zorrotz eta zehatza jarraituz, denon osasunaren mesedetan. 

Eta aurtengo udan zein ekintza ditugu eskuragarri?

Aurten ongi ikasi dugu gure leku hurbilenez gozatzen, eta inguruan genituen txoko ezezagunek eskaini dezaketenaz asko ikasi dugu gainera. Sagardotegiak, noski, ez dira salbuespena izan. Duela gutxi arte sagardotegiko menuagatik eta bertako giroagatik soilik ziren ezagunak. Joan den urteotan, ordea, sektoreak lan handia egin du eskaintza zabaldu eta beste hainbat eremutan erakargarri egiteko: bai bertakoontzat, eta baita kanpotik datozen bisitarientzat ere. 

Egun osoko planak, otorduak edota txangoak proposatzen dizkizuegu. Lagunartean, familian eta bakarka gozatzeko modukoak denak.  Helburua, landa eremuaz gozatzea eta bizirik mantentzen duten euskal ofizio eta familiak ezagutzea.

Euskal sagardotegietan sagardoa dastatu eta menuaz gozatzeaz gain beste hainbat ekintza proposatzen ditu sektoreak Sagardoa Route agentziaren bitartez. Eskaintza 3 ataletan zatitzen da: AISIALDI edo OPORRETAKO ekintzak, ENPRESENTZAKO aukerak eta ESKOLENTZAKO proposamenak.

1) Aisialdiari dagokionean:

EGUNEKO IRTEERAK

Euskal Sagardoa eta sagardotegiak barrendik ezagutzeko bisita eta dastatzeak dira eskaera gehien duten ekintzak. Baina geroz eta gehiago dira ere sagardoa edota gazta egiteko tailerra eskatzen duten bezeroak. Gastronomia eta bertako produktua maite dutenentzat gaztandegi eta txakolindegietako bisita zein dastatzeekin ere baditugu pakete bereziak.  Kirola gustuko dutenentzat arraun edo kanoan ibiltzeko aukera dago, baita mendi ibilaldiak ondorengo hamaiketakoarekin. Kultura maite dutenentzat, berriz, elkarlanean proposamenak ditugu Gipuzkoako hainbat museoekin. 

Bertako bezeroentzat bezala, eskaintza turistikoa ere badugu bisitan dagozkigun guztientzat. Horien artean aipagarriena Donostiatik zuzenean garraioa barne duten irteera erregularrak  da. Esperientzia hauetan oinarria Sagardo munduaren ezagutza da: Sagardotegian bisita, dastatzea eta otordua. Egoeraren berezitasuna ikusita, Gipuzkoako edozein ostatutan dauden bisitariei ere eskainiko diegu garraiodun zerbitzua Sagardoa Routek eskaintzen dituen plan guztiez gozatzeko. 

EGONALDIAK

Asteburu pasak landa eremuan dira gure espezialitatea. Hiriburuetatik haratago natura maite dutenentzat aproposak. Landa ostatuak dituzten sagardotegiak ere badira eta aukera polita izaten da sagardotegira etorri nahi dutenentzat.

BIDAIAK

Bidaiei dagokienean eskaintza zabala daukagu. Landa ostatuaz gain eguneko irteerak eskaintzen ditugu Gipuzkoa barnealdera, kostaldera, Errioxar Arabako upategiak ezagutzera eta baita Iparraldera ere.

2) Enpresentzako eskaintzari dagokionean sagardotegietako instalazioen alokairuak, langileentzako ekintza bereziak eta zerbitzu gastronomikoak ditugu. 

3) Eskoletako proposamenak, berriz, sagarraren kultura hezkuntza arloan zabaltzea du helburu. Horretarako urte sasoiaren araberako unitate didaktiko bat planteatzen da ingurumen hezitzaile baten eskutik Gipuzkoako sagastietan.

Informazio gehiago eta erreserbak non?

www.sagardoa.eus webgunean aurkituko duzue planak eta otorduak erreserbatzeko tresna. Zuzenean, klik batean, doako zerbitzua eta erantzunaren zain egon gabe. Aukeratu eguna, ordua, pertsona kopurua eta kito, udara antolatuko duzu hala! Gainera, bilaketa errazteko, hainbat filtro ditugu bertan: menuaren arabera (begetarianoa, zeliakoa, arrainak parrillan, garaiko produktuak…), familian joateko (parkeekin, haurrentzako menuekin) edota herriaren arabera ere egin daiteke bilaketa. Sektorearen online erreserbatzeko gunea dugu sagardoa.eus, eta bezeroari erraztasuna emateaz gain, kudeaketa digitalaren bidea irekitzen dio sagardogileari, etorkizuna eraikiz. 

Eta sagardoa erosi nahi badut?

www.sagardoa.eus webgunean dugu euskal sagardo sektorearen erreferentziazko denda. 95 sagardo desberdin topatuko dituzu bertan.  Joan den urtetik hona, lehen seihilekoan % 55 igo da salmenta. Eskaria egin eta etxeraino eramango dizugu. Euskal Sagardoa, sagardo ekologikoa, aparduna, muztioa… aukera zabala eskaintzen du sektoreak momentu honetan, eta horren erakusleiho dugu Sagardoa Routen webgunea. Itxialdi garaian oso tresna erabilia izan da eta momentu honetan ere tresna oso egokia bihurtu da sagardo mota desberdinak klik batean etxean jaso ahal izateko. Etorkizunera begira jarrita dagoen tresna dugu sektoreak duen Sagardoa Route online sagardo denda.

Comentarios

Deje su comentario