Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 6tik 15era
Irteera bereziak eskainiko dira Donostiatik Igartubeitira eta ondoren Sagardotegira.
Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipiniko dugu. Asteburuan eta jai egunean, urriak 9, 10 eta 12an, Kirikoketa, antzezpenak Amaia Ruiz de Galarreta eta Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan. Astean zehar, berriz, talde ezberdinentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan.
Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipiniko dugu, urriak 6an hasi eta urriak 15era bitartean.
Asteburu eta jai egunean, Kortaberria familiak XVI. Mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsi dituzte antzespenetan, Amaia Ruiz de Galarreta eta Karmakros taldearen eskutik. Ondoren, dolareko askan, Kirikoketaz eta sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu ahal izan dute bisitariek.
Astean zehar, berriz, inguruko talde ezberdinak sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera ere izango dute. Igartubeiti baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarraz gozatzeko izena eman daiteke 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan baita emailez ere, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
Egun pasa egin nahi dutenentzat irteera berezi batzuk antolatu dituzte Sagardoa Route eta Igartubeiti Baserri Museoak elkarlanean. Irteera hauek garraioa dute barne eta Donostia edo inguruetan dute hasiera. Igartubeitiko sagar prentsaketa ikusi eta muztio egin berria dastatu ondoren, inguruko sagardotegi batean egingo da bisita, gaur egungo eta antzinako sagardoa egiteko teknikak uztartuz. Ondoren, nola ez, euskal sagardo ezberdinak dastatuko dira menu tradizional batekin.
Comentarios
Deje su comentario