Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Iparragirreko terraza udari begira!

01/06/2021

BAZKARI MUSIKATUA Iparragirre Sagardotegian ekainaren 12an

KARTELA IKUSI

Iparragirreko terraza udari begira!

Eli eta Manex Pagola anai-arreben eskutik uda garaiari etorrera egin nahi dio Iparragirre Sagardotegiak bazkari musikatua antolatuz. Sagardotegiko menua eta menu begetarianoa (aldez aurretik enkargatuta) izango dira aukeran kontzertuarekin batera, 35 €tan. Covid19a dela eta, aforo mugatua izango du ekitaldiak. Erreserbak Iparragirre Sagardotegira deituta egin beharra dago (943 55 03 28).

Bertakoa, Kalitatezkoa eta Ekologikoa: Iparragirre Sagardotegia

0 km Sagardotegia dugu Iparragirre, hasi sagastitik eta haragiraino. Bertakoa, tokian tokiko baserritar eta ekoizleekin duen konpromisoagatik; kalitatezkoa, eskaintzen duen produktuek duten zigilu eta konfidantzagatik; eta ekologikoa, etxearen apustu finkoa delako hori. Horren adibide da, besteak beste, Sagardotegiko Beobide produktu kuttuna, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta ekologikoa duena. Otorduan zehar, Iparragirreko sagardo desberdinak dastatu ahal izango dira, noski, eta etxeak beti ditu ateak zabalik bezeroen harrera egin eta sagardo salmentarako. Arantza, Ana eta Andonik erantzungo dituzte sagardoaren inguruan dituzuen zalantza eta aukerak, eta beraiek aholkatuko dizuete etxeko zein produktu eraman!

Ekitaldiaren xehetasunak:

  • Eguna: ekainak 12, larunbata
  • Ordua: 14:00etan hasiko da
  • Lekua: Iparragirre Sagardotegia (Osinaga auzoa, 10. 20120, Hernani)
  • Prezioa: 35 € (Sagardotegiko menua/aukera bejetarianoa-beganoa eta kontzertua)
  • Erreserbak: 943 55 03 28 telefono zenbakira deituta.

Comentarios

Deje su comentario