Iraila Sagardoarentzat
Donosti eta Ordiziko Sagardo Egunak eta Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia izango dira Irailean herritarren gozagarri
Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta irailaren 1ean Donostiko Sagardo Eguna, 8an Ordiziko Sagardo Eguna eta Euskal Herriko Sagardo Txapelketa lau finalaurreko eta finalarekin Gipuzkoa eta Nafarroako 5 herritan

Sagardogintza urte osoko ofizioa da eta Sagardoa bera urte osoan edaten den gure edaria. Irailean, 2018 uztarekin sagardo berria egiten hasten garen honetan, botilaratutako sagardoa edateko une aparta da. Hori dela eta, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak iraila bete sagardo egitaraua aurkeztu nahi du:
1. DONOSTIKO XXXIII. SAGARDO EGUNA
· Eguna: irailak 1, larunbata
· Ordua: 11:00-14:00
· Lekua: Donostiko Konstituzio Enparantzan
Egitaraua:
11:00-14:00
- SAGARDO DASTATZEA PLAZAN: Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatu ahal izango dira bertan, baita txertaketak egiten ikasteko tailerrak edota sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea.
- SAGARDOGINTZA, GURE OFIZIOA erakusketa. Plazan bertan sagarrak Bildu, jo eta tolare zaharrarekin lehen muztioa atera eta dastatzeko aukera izango da. Txalapartaren hotsak jakinaraziko digu lehen muztioa noiz dagoen prest, eta gerturatzen den orok dastatu ahal izango du.
12:30
- SAGARDOGILEEN TOPA eta OMENALDIA
Aurten Juan Ignacio Astiazaran eta Isabel Díaz izango dira omenduak. Sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi diogu egun berezi honetan.
13:00 EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAren dastatze gidatua.
Liburutegi zaharraren azpian dagoen Kriptan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Euskal Sagardoa zigilua duten sagardoak dastatu ahal izango dira. Txartelak plazan egongo den informazio puntuan (basoen salmentaren ondoan) erosi ahal izango dira (5 €, 3 sagardo).
Aurtengo berrikuntza nagusiak: Sagardo sektorearen inguruko informazio puntua (turismo eskaintza, ibilbide, otordu, ekitaldi…) eta produktuen denda. Txalapartaren eta triki-panderoaren doinuek alaituko digute eguna.
2. ORDIZIKO SAGARDO EGUNA
Urteroko legez, Ordiziko Euskal Jaiek txoko berezia gordetzen diote sagardoari. Hori dela eta, Ordizian Sagardo Eguna izango dugu
· Eguna: irailak 8, larunbata
· Ordua: 19:00-21:00
· Lekua: Ordizian, arboledan.
Bertan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatzeaz gain Sagardogileek herritarrekin topa eginez 20:00etan argazkia aterako da. Sagardotegiko garai bateko giroa gogoraraziz, Bolatokia jarriko dugu Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren laguntzarekin.
3. EUSKAL HERRIKO IV. SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIA
1. Zer da txapelketa herrikoia?
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da aurten laugarren urtez eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu. Izen ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 26€ eta finala 32€), afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da.
Finalaurrekoak Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan izango dira; eta finala Usurbilen. Afari kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa azken orrialdean).
2. Zer da epaile izatea?
Afaltzera eseri eta mahaira ateratzen duten sagardoari zure gustuen arabera 5-10 tarteko puntuazioa ematea, ez beste! Beraz, sagardoak dastatzea eta ongi jatea gustuko baduzu, HAU DA ZURE TXAPELKETA!
3. Ohitura zaharrak gure eginez...
Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Ellkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.
4. Finalaurreko eta finalen kokapenak eta txartelen salmenta puntuak
Irailean izango dira finalaurrekoak eta finala. Afari txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean batetik (943 33 68 11) edo info@sagardoa.eus helbidera idatzita; eta herriz herriko hainbat lekutan bestetik.
HERRIA |
EGUNA |
KOKAPENA |
BEASAIN |
Irailak 8 LARUNBATA 14:00 |
Gernika pasealekuko Frontoi estalian |
GOIZUETA |
Irailak 15 LARUNBATA 21:00 |
UMORE ONA ELKARTEAN
|
OÑATI |
Irailak 21 OSTIRALA 20:00 |
LARRINGAIN ELKARTEA |
URNIETA |
Irailak 22 LARUNBATA 20:00 |
BATZOKIA
|
5. Otordua
Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.
FINALAURREKOA - 26 € - |
FINALA - 32 € - |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Xolomoburua Basatxerri xolomoburu errea pikillo piperrekin Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Txuleta Txuleta parrillan erreta Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
6. Puntuazio sistema
Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera. Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa dastatzen ari diren mahaikideak. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren eta zein puntuazio lortu dituzten.
SAGARDOTEGIAK |
HERRIA |
|
1 |
ABURUZA |
Aduna |
2 |
AGINAGA |
Usurbil |
3 |
AKARREGI |
Hernani |
4 |
ALBERRO |
Hernani |
5 |
ALORRENEA |
Astigarraga |
6 |
AÑOTA |
Azpeitia |
7 |
ARAETA |
Zubieta |
8 |
ASTARBE |
Astigarraga |
9 |
ASTIAZARAN |
Zubieta |
10 |
BELTZENIA |
Urruña |
11 |
BEREZIARTUA |
Astigarraga |
12 |
CALONGE |
Igeldo |
13 |
EGUZKITZA |
Tolosa |
14 |
ELUTXETA |
Urnieta |
15 |
ETXEBERRIA |
Astigarraga |
16 |
EULA |
Urnieta |
17 |
GAZTAÑAGA |
Andoain |
18 |
GOIKOETXEA |
Lizartza |
19 |
IPARRAGIRRE |
Hernani |
20 |
IRIGOIEN-HERRERO |
Astigarraga |
21 |
ITXAS BURU |
Hernani |
22 |
IZETA |
Aia |
23 |
LARRARTE |
Astigarraga |
24 |
LARRE GAIN |
Hernani |
25 |
LIZEAGA |
Astigarraga |
26 |
OIANUME |
Urnieta |
27 |
OIARBIDE |
Astigarraga |
28 |
OIHARTE |
Zerain |
29 |
OLA |
Irun |
30 |
OLAGI |
Altzaga |
31 |
ORDO-ZELAI |
Oiartzun |
32 |
OTSUA-ENEA |
Hernani |
33 |
PETRITEGI |
Astigarraga |
34 |
REZOLA |
Astigarraga |
35 |
RUFINO |
Hernani |
36 |
SATXOTA |
Aia |
37 |
SETIEN |
Urnieta |
38 |
TXIMISTA |
Ordizia |
39 |
URDAIRA |
Usurbil |
40 |
UXARTE |
Zornotza |
41 |
ZABALA |
Aduna |
Comentarios
Deje su comentario