Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

“Markesa” Euskal Sagardo Ekologikoa aurkeztu du Zeraingo Oiharte sagardotegiak

15/07/2021

Markesarena zen lursaileko lau sagar motez egindako Euskal Sagardoa

“Markesa” Euskal Sagardo Ekologikoa aurkeztu du Zeraingo Oiharte sagardotegiak

Zeraingo Oiharte sagardotegiak Euskal Sagardo berria aurkeztu du gaur, sagardotegian bertan. Markesa Euskal Sagardoa aurkeztu du, ekologikoa. Zerainen, garai batean Markesarenak ziren lursailetan dauden sagarrondoetako sagarrez egina da, izaera handikoa eta oso orekatua. Urtebi Haundi eta Txikia, Txalaka eta Gezamina dira lau sagar motak eta iazko amaren gainean ondua izan da gainera sagardoa kupelean, botilaratu aurretik. Horrek izaera eta konplexutasuna ematen dizkio Markasa Euskal Sagardoari, eta lurrintsua izateaz gain, mamitsua da ahoan.

Sagardo ekologikoa da, Oihartek bere sagasti guztiak ekologikoan ekoizten baititu, kalitatezko produktu osasuntsu baten alde. Produktu berri hau oso egokia da, edozein jatetxeetako kartatarako, haragi eta arrainekin uztartzeko, edo gazta eta beste zenbait postrerekin uztartzeko, besteak beste. Trago luzeko sagardoa da, txinparta ondo barneratua duena, 10-12ºC kontsumitzeko egokia, ahal dela kopan edo gainerakoan edalontzi zabalean.

Aurkezpena Oiharteko Haritz Eguren eta Maite Retolazak gidatu dute, Mikel Garaizabal sumellerrarekin batean eta sektoreko eta administrazioetako ordezkariak izan dira bertan, ostalari, banatzaile eta hainbat eragilerekin batean. JAVIER PLASENCIA (Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria), MIKEL ARRILLAGA ( Hazi fundazioko marka eta merkatuak arloko arduraduna), IÑAKI LABAKA (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusiaren gabineko aholkularia), JON UBIDE (Goitur Goierriko Turismo Agentziaren Turismo teknikaria), UNAI AGIRRE (Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzailea), AMAIA ZUBELDIA (Sagardoa Route/Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko teknikaria), OLATZ MITXELENA - Sagardoa Route/Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko teknikaria.

Ekitaldia Arantzazu Mujika biolin joleak eta Aitor Mendiluze bertsolariak girotu dute. Sagardo Sektorea etengabeko bilakaeran ari da azken urteetan, eta aldaketa guztiaren oinarria bertako sagarra eta prozesuan hobekuntza ari dira izaten. Markesa Euskal Sagardoarekin bere sagardo eskaintza zabaltzea lortu du Oihartek. Izan ere, geroz eta aukera zabalagoa eskaintzen duen etxea da Oiharte, produkzio mugatua duena, baina kalitateari eta berrikuntzari ateak zabaldu dizkiona. Euskal Sagardoa Latan komertzializatzen lehena izan zen, Euskal Sagardo ekologiko eta premiuma dute, Euskal Sagardoaz gain, sagardo aparduna eta izotzezeko sagardoa ere bai eta orain, gama altuko MARKESA Euskal Sagardoa merkaturatu dute, gustuko lau sagar motekin egina.

Non erosi Markesa: zuzenean Oiharte sagardotegian bertan edo on-line www.sagardoa.eus eta www.euskalsagardoa.eus plataformetan.

Comentarios

Deje su comentario