Oiharte sagardotegiak 2017-ko uztarekin Izotzezko Sagardoa ekoitzi du lehenengo aldiz.
Euskal Herriko Sagardotegiak pixkanaka ari dira produktu berriekin ikerketa eta froga berriak egiten.
Hauxe da, Euskadiko bihotzean, Goierriko Zerain herri txikian kokaturik dagoen Oiharte Sagardotegiaren kasua, hain zuzen ere. Euskal Herriko baserri askotan bezala, Eguren familia jenerazioz-jenerazio sagardoa eginez joan da etxeko kontsumorako. 2010ean, pausu bat gehiago emanez, Oiharte izenpean merkatura atera zuten Oiharten bertan eginiko sagardo naturala. Orduz geroztik, produktuen gama handituz joan dira: Oiharte Sagardo Natural Ekologikoa, AMA Oiharte Sagardo Natural aparduna, Oiharte Muztio Ekologikoa eta ihazko urtean Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kalitatezko Sagardo Naturala.
Oraingoan, familiaren izaerari jarraiki, produktu berritzaile batekin datozkigu: OIHARTE izeanarekin merkaturatutako IZOTZEZKO SAGARDOA. Sagardo hau, tentuz aukeraturiko Errezil sagarra prentsatuz sortzen den muztiotik abiatuz lortzen da: muztio hau, bi aldiz izoztu eta desizoztuz muztio kontzentratu bat lortzen da ura kenduz, ondoren fermentatzen uzten da eta sagardo horrek 9-10 gradu inguru dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Emaitza urre koloreko sagardo disdiratsu bat da, ahoan gozoa, sagar zapore handikoa eta gusto iraunkorra uzten duena.
Urrian lehenengo aldiz ospatu zen “Sagardo Forum” Nazioarteko lehiaketan brontzezko domina lortu zuen, bere kalitatearen adierazgarri dena. Oso lote txikian ekoiztu den arren oraindik badago aukera Oiharten bertan bazkal-afal ondoan kopatxo txiki batean dastatzeko!!!
Haritz Eguren Urrestarazu
Irukarate-gain auzoa
20214 ZERAIN (GIPUZKOA)
Telf.: 686299158
www.oiharte.com
https://www.facebook.com/CasaRuralSidreriaOiharte
Comentarios
Deje su comentario