Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Oiharteko Euskal Sagardoa latan

18/10/2019

Oiharteko Euskal Sagardoa latan:
Bezeroarentzat erraztasuna helburu duen formatu berritzailea

Zeraingo Oiharte Sagardotegiak Euskal Sagardoa 44clko latan aurkeztu du gaur Igartubeiti Baserri Museoan.

Oiharteko Euskal Sagardoa latan

Haritz Eguren eta Maite Retolaza dira Oiharte Sagardotegiko jabeak. Sektoreak dituen tendentzia eta berrikuntza bideak aintzat hartuta ekarri dute aurtengoan produktua aurkezteko formatu berria. Lehen aldia da historian Euskal Sagardoa latan kontsumitzeko bidea irekiko dena. Beraz, latako lehen sagardoa Euskal Sagardoa izango da, %100 bertako sagarrez egina eta Jatorri Deituraren kalitate berme zorrotzak betetzen dituena. Pozik dago bikotea emandako pausuarekin: “Sektoreak aukera berriak behar ditu, eta kontsumitzaileak erraztasunak” dio Maite Retolazak, Oiharte Sagardotegiko jabeetako batek.

Latak aukera emango dio bezeroari kalitatezko sagardoa modu erraz batean dastatzeko, kortxorik atera beharrik gabe, klik batekin lata irekita, adibidez, aisialdi momentuetan. Horrez gain, botila baino formato txikiagoa denez, kopuru txikiagoa nahi duen bezeroarentzat ere egokia da, tabernarako, etxerako edo edozein momentutarako.

Latan gainera, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura kontsumitzeko aukera izatea ezinbestekotzat jo du bikoteak: “Kalitatea ere kontsumo bide errazekin lotzea interesgarri jotzen genuen, eta gure etxearen apustua argia da: Euskal Sagardoa Jatorri Deitura”.

Proiektu pilotua da Oiharte Sagardotegiak aurrera eramango duena, eta denborak erakutsiko dio formatu honek zenbaterainoko aukerak ematen dizkion etxeari. Igartubeiti aukeratu du Oiharte Sagardotegiak aurkezpena egiteko, XVI. Mendeko Sagardogintzaren gailurra eta XXI. Mendeko berrikuntzak bat eginda. Igartubeitin, XVI. mendeko baserri paregabean barneratzea, sagardoaren kultura, ohitura eta giza balioa deskubritzea da. Bertan bizi izandako familiaren eta multimedia baliabideen eskutik, bisitariak garai hartako bizimodua ezagutzeko aukera du. Aldi baterako erakusketen eskutik, Igartubeitik arte garaikidearen eta naturaren arteko loturei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du.

Eta latatik, nola kontsumitu behar da?

Bezeroak nahi duen moduan. Zuzenean bertatik edan liteke, eta noski kopan zein edalontzian ere dastatu daiteke. Latatik zerbitzatzea erraza da eta aukera desberdinak eskaintzen ditu.

Lata: ohiko formatua edarietan baina berritzailea Sagardogintzan

“Mendi txangoa irudikatzen genuen guk, lagunartean edo familian, kristalezko botila, kortxo-kentzekoa… pisutsuak dira azkenean. Halako formatuek aukera berriak emango dizkigute, eta nahi dugun lekuan kontsumitu ahal izango dugu produktua”.

Salmenta oraingoz zuzenekoa izango da baina distribuzio antolatuan zein distribuidoreekin komertzializazio plana garatzen ari dira.

Comentarios

Deje su comentario