Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

ONLINE sagardo dastatzeak

27/04/2020

EUSKAL SAGARDOAREKIN DASTATZE GIDATUAK ONLINE Sagardoa Routen eskutik ostegunero 19:00etan apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 28ra arte

ONLINE sagardo dastatzeak

Egoeraren berezitasuna ikusirik eta Sagardogintza sektorearen beharrak aintzat hartuta,  proposamen berri batekin dator Sagardoa Route: Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren dastatzeak online.

Mikel Garaizabalen eskutik

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, izango da lehena iluntzeko 19:00etan. Dastatze gidatu hauek MIKEL GARAIZABAL sumiller eta enologo ezagunak emango ditu. Dastatzeak link honetan erosi ahal izango dira:

https://www.sagardoa.eus/categorias/168-cuando-sidra-y-tecnologia-se-dan-la-mano.

Salgai jarriko ditugu maiatzeko dastatze guztiak gaurtik aurrera. Apirilaren 30eko dastatzea beteta dago dagoeneko.  Dastatzeak egiteko produktuak etxean garaiz eduki ahal izateko, lau egun lehenago amaituko da izen emateko epea (dastatzearen aurreko igandean) eta astelehenean bidaliko da produktua, bezeroek ostegunerako etxean jaso dezaten.

Iraupena eta kostua

Dastatzeak 45 minutuko iraupena izango du eta 15 €-tan ondorengoa jasoko du bezeroak: dastatze gidatua, hiru sagardo botila eta hiru kopa.

Ostegunero iluntzeko 19:00etan

Dastatzeak maiatzean zehar izango dira, ostegunetan, iluntzeko 19:00etan. Dastatzea erosten dutenei etxera bidaliko zaizkie hiru euskal sagardo botila eta hiru kopa, sagardoaz modu berezian gozatzeko. Bezeroari helbide elektronikora bidaliko zaio batzeko esteka. Prozesua sagardoa.eus webgunean daukagun Sagardoen online dendari esker bideratu ahal izango dugu.

Online dastatze gidatu hau izango da egoera berezi honetatik eratorritako lehen berrikuntza produktuen eskaintzari dagokionean. Alarma egoeraren amaiera eta deseskalatzea aintzat hartuta azalduko ditugu pixkanaka aurtengo proposamen eta berrikuntza nagusiak, bertako jendeak eta Estatukoak sagardoaren kulturaz goza dezan aurtengo urtean ere.  

Comentarios

Deje su comentario