Sagar Kultur 2020 - Astarbe
SagarArtek 2020. urteko bigarren lau hilabetekoan Covid-19-ak hain kaltetuta utzi duen arte eszenikoen sektoreari laguntza bat bota nahi dio. Horretarako, kulturarentzako gune seguru bat sortu dugu elkartearen kolaboratzaile den Astarbe Sagardotegian.
SagarArte 2017. urtean kontzeptu gisa jaiotzen den elkartea dugu. Astigarragan kokaturik, sagarra eta sagardoaren kultura babesteaz gain, sagardotegiak berriro, garaian garaiko kultura adierazpide ezberdinen babesleku izatea bilatzen du. Gaurko egunean, Astarbe Sagardotegia, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU-UPV), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Astigarragako Udala babesle, 27 sorkuntza garaikide sortu ditu, 7 sortzaile gazteei laguntza eskaini die eta 15 ekitaldi baina gehiago antolatu ditu gure lurralde guztian zehar.
Sagardotegiko mahaien inguruan bilduko dira unitate familiarrak eta distantzia fisikoa mantenduz, zuzeneko musika, monologo, bertso zein bestelako adierazpide kulturalekin gozatzeko aukera egongo da. Aforoa gehienez 90 pertsonakoa izango da eta eguraldi ona zein txarra egin mantenduko dira. Eguraldi onarekin “terrazan” egingo dira eta eguraldi txarra egin ezkero, sagardotegi barruan egingo ditugu dinamikak.
Kulturgune seguru honen erabilera irekia izango da eta herriko beste elkarteek erabiltzeko aukera izango dute.
AGENDA
Uztailak 18
- Izaki Gardenak
- 22:30
Uztailak 19
- ERREBAL
- 15:30
Uztailak 24
- Bertso-afari/merienda SagardoRoute, Bertsozale eta musika gelen elkartearekin batera
- 18:30
Uztailak 25
- Kilimak
- 22:30
Uztailak 26
- Bakean dagoena bakean utzi
- 15:30
Abuztuak 1
- Anai
- 22:30
Abuztuak 2
- Marsel Magoa-Xixka elkartea
- 15:30
Abuztuak 8
- Apalatxe
- 22:30
Abuztuak 9
- Ameli eta Xirrikituen jostunek
- 15:30
ERRESERBAK
Sagardogile elkartearekin batera antolaturiko “afari merienda bertsolariekin” ekitaldia izan ezik, erreserbak egiteko era ezberdin egongo dira. Kasu honetan bertsozale elkarteko web gunetik edo sagardoroute-ren web gunetik erosiko dira tiketak. Gainontzeko ekitaldietarako:
- Tiket soltea. 5€-tan Astigarragako Udaletxeak ahalbideratuko duen plataforman erosi ahal izango da.
- Tiketa Astarbe Sagardotegiko sahieski menuarekin. Astarbe Sagardotegira deituz erreserbatuko da aukera hau eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, tortilla, sahieskiak, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute. Kasu honetan 33€-koa izango da prezioa. Erreserbak 943 55 15 27.
- Tiketa Astarbe Sagardotegiko hegaluze menuarekin. Astarbe Sagardotegira deituz erreserbatuko da aukera hau eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, hegaluzea parrrilan, txuleta, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute. Kasu honetan 45€-koa izango da prezioa. Erreserbak 943 55 15 27.
Comentarios
Deje su comentario