Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagar zuku naturala

14/10/2024

Muztio Naturalak geroz eta sagardotegi gehiagok egiten dituzte eta beraz, geroz eta gehiago ditugu merkatuan. Zenbait herrialdetan oso txertatua dagoen produktua da, gustagarria eta atsegina izateaz gain, oso osasungarria delako. 

Sagar zuku naturala

Alkoholik gabeko produktua da, sagardo sagarrak dituen onura eta ezaugarriak berekin dituena. Sagar gazi (garratz) eta gezen nahasketak, sagastiaren ubikazio eta orientazioak eta sagarraren heldutasun puntuak emango dizkio muztioari bere ezaugarriak: kolorean, usainean eta ahoan. Sagar muztio naturala da osagarri bakarra eta pasteurizatu egiten da luzez iraun ahal izateko. 

Oiharte sagar zuku naturala

Errezil sagarrez egiten da, ondo gozatu ondoren bilduta, gozoagoa izan dadin.Errezila gazi-gozoa izanik, bietatik du muztioak. Ekologikoa. 

Ekain sagar zuku naturala 

Beranduko sagarrekin egina Errezil sagarra eta Haritza nagusiki. Sagar gusto handikoa da. Ekologikoa. 

Petritegi zuku naturala

Sagar gazi eta gozoak nahastuta egiten da. Lehen estutualdian lortutako muztioarekin egiten da eta zapore handikoa da. Ekologikoa. 

Etxeberria zuku naturala

Goizeko sagarrez egina, gazia eta gozoa aldi berean, gazitasuna eta gozotasuna ematen duten sagar nahasketaz egina. Ekologikoa. 

Mizpiradi zuku naturala

Urtebi handi sagar mota du gehienbat, eta Frantzes Sagarra, Txalaka eta Moko zerbait ere bai. Sagar gazia aukeratzen da gehien, eta goiz biltzen dugu horretarako. 

Iparragirre zuku naturala

Sagarrak ondo helduta biltzen ditugu, muztio gozoa izan dadin. Gaziaz gain, mikatz puntu bat izatea gustatzen zaigu eta ondo heldutako sagarra izanik konpota gustu bat ere bai. Urtebi Haundia, Moko eta Goikotxea sagar motak erabiltzen ditugu gehienbat. Ekologikoa. 

Itxas-buru zuku naturala

Sagar mota gaziak erabilita egiten da muztioa. Sagardotarako baina beranduago biltzen dira, gazitasunaz gain, azukre gehixeago izateko. 

Izeta zuku naturala

Sagarrik gazienak bilduta egiten dugu: txalaka, Urtebi Txikia, errezila nagusiki. Sagarra goiz biltzen dugu, azukre gehiegi izan ez dezan. Ekologikoa.

Ola zuku naturala

Sagar gazi eta gezak bilduta egiten da muztioa eta gazia eta gozoaz gain, mamitsua da ahoan eta konpota usaina duena. Ekologikoa.

SAGAR ZUKU NATURALA EROSI

Comentarios

Deje su comentario