Sagardo Eguna - Donostia - Ordizia
Donostiako eta Ordiziako "Euskal Jaien" barruan, iraileko lehen larunbatean Donostiako 34. Sagardo Eguna ospatuko da eta bigarren larunbatean, Ordiziako Sagardo Eguna.
DONOSTIKO XXXIV. SAGARDO EGUNA
- Eguna: irailak 7, larunbata
- Ordua: 11:00-13:45
- Lekua: Donostiko Konstituzio Enparantzan
Egitaraua:
11:00-14:00
- SAGARDO DASTATZEA PLAZAN: Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatu ahal izango dira bertan
- SAGARDOGINTZA, GURE OFIZIOA erakusketa. Plazan bertan sagarrak Bildu, jo eta tolare zaharrarekin lehen muztioa atera eta dastatzeko aukera izango da. Txalapartaren hotsak jakinaraziko digu lehen muztioa noiz dagoen prest, eta gerturatzen den orok dastatu ahal izango du.
- EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAren txokoa: Goizean zehar bi dastatze gidatu izango dira plazan dauden Euskal Sagardoen inguruan. Produktuaren aurkezpena eta ezaugarriak jakinaraziko dira. Edalontzia salmenta puntuan erosi beharko da eta plaza erdian izango den puntura gerturatu beharko da. Bertan, txertaketak egiten ikasteko tailerrak edota sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea izango dira.
12:30
- SAGARDOGILEEN TOPA eta OMENALDIA: Aurten Lizeaga Sagardotegiko Gabriel eta Joxe Mari Lizeaga izango dira omenduak. Sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi diogu egun berezi honetan. Aurtengo eskaintzaren eta sektorearen informazio puntua izango dira plazan: Sagardo sektorearen inguruko informazio puntua (turismo eskaintza, ibilbide, otordu, ekitaldi…) eta produktuen denda. Txalapartaren eta triki-panderoaren doinuek alaituko digute eguna.
ORDIZIKO SAGARDO EGUNA
Urteroko legez, Ordiziko Euskal Jaiek txoko berezia gordetzen diote sagardoari. Hori dela eta, Ordizian Sagardo Eguna izango dugu
- Eguna: irailak 14, larunbata
- Ordua: 19:00-21:00
- Lekua: Ordizian, arboledan.
Bertan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatzeaz gain Sagardogileek herritarrekin topa eginez 20:00etan argazkia aterako da. Sagardotegiko garai bateko giroa gogoraraziz, Bolatokia jarriko dugu Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren laguntzarekin.
Comentarios
Deje su comentario