Sagardo Fest - Barakaldo
Maiatzaren 25etik 29ra egingo da SagardoFest Barakaldoren lehen edizioa.
Bertan Jatorri Deiturako Euskal Sagardoa eta kalitatezko bertako produktuak dastatu eta ezagutzeko aukera izango da, egitarau zabal baten bidez. Udaletxeko plazan 15x25 metroko karpa bat jarriko da, eta bertan sukaldea eta jatekoa eta barra eta edatekoa izango da. Produktu nagusiak Euskal Sagardoa eta Basatxerri izango badira ere, bertako beste hainbat produktu aukeran izango dira: txakolina, Idiazabal gazta eta abar.
Bienala Barakaldon izango dela aprobetxatuta hainbat ekitaldi izango dira hilabete osoan zehar eta SagardoFest Barakaldo izango da garrantzitsuenetako bat. Horrez gain, karpa kanpokaldean 10 postu izango dira bertako produktua saltzen, bertako produktore eta baserritarrenak.
Ekitaldia HAZIk antolatuko du, baina Barakaldoko Udalaren laguntzarekin eta Euskal Sagardoa jatorri deituraren parte hartze zuzenarekin.
HAZIk jarriko lituzkeenak honakoak dira: 15x25 metroko karpa, produktoreentzat karpa txikiak, barruan barra eta sukaldeko lekua, mahai altuak, eserita egoteko mahaiak eta aulkiak, karparen seguridadea eta zenbait ekitaldiren kostua.
Bestalde, Udalak beregain hartzen ditu hainbat gastu, horien artean, promozioa eta zabalkundea egitea, oholtza eta soinu ekipoa, Bienaleko arduradunen pintxo bidezko afaria edo argia eta ura.
EGITARAUA
Ostirala, maiatzak 25
17.30 - Irekiera
18.00 - Inaugurazioa
18.15 - Umeentzako Tailerrak NIREA
18.00 - 20.30 - Bertsolariak: Jone Uria y Aitor Mendiluze
21.30 - Kontzertua: DEIEDRA
Larunbata, maiatzak 26
10.00 - 14.30 - Bertako Produktuen Azoka
12.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA
17.30 - Umeentzako Tailerrak NIREA
18.00 - Keljira Karreto-Barrika trikitilariekin eta muztio dastatzea
19.30 - Erromeria: LAGUNTASUNA
21.30 - Kontzertua: HUTS
Igandea, maiatzak 27
10.00 - 14.30 - Bertako Produktuen Azoka
12.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA
12.30 - Herri Kirolak - Julen Larrea, Nerea Sorondo eta Jon Gisasola
13.30 / 14.00 - Dastatze Maridatua Euskal Sagardoa eta Bertako Produktuekin
17.30 - Umeentzako Tailerrak NIREA
18.00 - Kontzertu Korala
19.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA
19.30 - Kontzertu Korala
Astelehena, maiatzak 28
12.30 - Exposición Robótica Nicolas Larburu
14.00 - Bazkari dastatze maridatua Hosteleritza / Distribuzioa
18.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu
19.30 - Kontzertua: TRIKI HALA DZIPO
Asteartea, maiatzak 29
11.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu
11.30 - Dastatze maridatua Hosteleritza / Distribuzioa
18.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu
19.30 - Kontzertua: TRIKI HALA DZIPO
Comentarios
Deje su comentario