Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagardotegira joan 2024ko txotx garaian

18/12/2023

Ba al dakizu noiz hasten den 2024ko txotx denboraldia? 

ERRESERBATU SAGARDOTEGIA

Sagardotegira joan 2024ko txotx garaian

Gertu dugu 2024ko Txotx Berriaren Eguna. Datorren hilean, urtarrilak 16, goizeko 12etan, Txotx Irekiera ofiziala ospatuko da Astigarragako Erribera Kulturgunean. Ondoren, Alorrenea Sagardotegian emango zaio jarraipena ekitaldiari. 

Prest al zaude sagardo berriak dastatzera joateko euskal kupeltegietan barrena? Erreserbatu al duzu dagoeneko lekua sagardotegian? Ez galdu aukera eta erabili gure webguneak duen erreserba motorra.  Bertan, klik batzuetan zure sagardotegi gogokoenean erreserbatu dezakezu mahaia. 

Gure sagardotegi bilatzaileak zure ordenagailu edo mugikorraren bidez aukeratzen duzun sagardotegian erreserba zuzena egiteko aukera ematen dizu.

Nola egin?

1. Sartu www.sagardoa.eus helbidean

2. Hautatu: Zein data? Bazkaria edo afaria? Zenbat pertsona? Zein probintziatan?

3. Aukeratutako irizpideen arabera, sagardotegi eskuragai guztiak aterako zaizkizu

4. Gustukoen duzun sagardotegia aukeratzea eta erreserba berrestea besterik ez zaizu geratzen

5. Baieztapen bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan

Eta kitto! Orain, aukeratutako data iritsi eta sagardotegiko menu gozoaz gozatzea besterik ez da geratzen:  tradizionala, begetariano, beganoa, zeliakoentzat... Hori guztia Euskal Sagardoa J.D.  upeletatik dastatzen duzun bitartean, edo guk esaten diogun bezala “txotx” egiten duzun bitartean.  Errepikatzeko irrikitan egongo zara! 

Ondoren, euskal sagardotegi bakoitzak ateak irekitzen dituen eguna: 

Aburuza (Aduna): 17/01/2024

Aginaga (Usurbil): 05/01/2024

Akarregi (Hernani): 13/01/2024

Alberro (Hernani): 19/01/2024

Alorrenea (Astigarraga): 19/01/2024

Altuna (Urnieta): 24/01/2024

Altzueta (Hernani): 27/01/2024

Añota (Azpeitia): 13/01/2024

Araeta (Zubieta-Donostia): 25/01/2024

Astarbe (Astigarraga): 19/01/2024

Astiazaran (Donostia): 13/01/2024

Barkaiztegi (Donostia): 01/02/2024

Begiristain (Legorreta): 13/12/2024 

Bereziartua (Astigarraga): 19/01/2024 

Calonge (Igeldo-Donostia): 12/01/2024 

Ekain (Zestoa): 27/01/2024 

Elorrabi (Hernani): 20/01/2024 

Elutxeta (Urnieta): 20/01/2024 

Etxeberria (Astigarraga): 26/01/2024 

Eula (Urnieta): 26/01/2024 

Gartziategi (Donostia): 19/01/2024 

Gaztañaga (Andoain): 19/01/2024 

Gurutzeta (Astigarraga): 19/01/2024 

Iparragirre (Hernani): 27/01/2024 

Irigoien-Herrero (Astigarraga): 04/01/2024 

Itxasburu (Hernani): 17/01/2024 

Izeta (Aia): 19/01/2024 

Larrarte (Astigarraga): 19/01/2024 

Lizeaga (Astigarraga): 19/01/2024 

Mizpiradi (Andoain): 19/01/2024 

Oialume Zar (Astigarraga): 18/01/2024

Oianume (Urnieta): 07/01/2024

Oiarbide (Astigarraga): 19/01/2024 

Oiharte (Zerain): 19/01/2024

Ola (Irun): 21/01/2024 

Olagi (Altzaga): 19/01/2024

Olaizola (Hernani): 27/01/2024 

Ordo-zelai (Oiartzun): 01/01/2024

Otegi (Lasarte-Oria): 27/01/2024

Otsua-enea (Hernani): 19/01/2024 

Petritegi (Astigarraga): 17/01/2024

Rezola (Astigarraga): 02/01/2024 

Rufino (Hernani): 30/01/2024 

Saizar (Usurbil): 

Sarasola (Asteasu): 13/01/2024

Satxota (Aia): 12/01/2024

Tximista (Ordizia): 02/01/2024

Urbitarte (Ataun): 12/01/2024 

Urdaira (Usurbil): 13/01/2024

Zabala (Aduna): 04/01/2024 

Zelaia (Hernani): 20/01/2024 

ERRESERBATU SAGARDOTEGIA

Comentarios

Deje su comentario