Sagastitik Kupelera
Udazkena, sagarra bildu eta sagardoa egiteko urtaroa!
Gure sagardotegiak sagarra bildu eta sagardoa egiteko garaian daude. Udazkenaren garrantzia bistara atera eta sagardotegiek egiten duten lana ezagutzera emateko “Sagastitik Kupelera” ekimenaren barruan Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea - Sagardoa Routek, Gipuzkoako zenbait Sagardotegirekin batera hainbat ekintza antolatu ditu.
Horrela, oraingoan, “Ate Irekien” eta zenbait sagardo munduko eta inguruko baliabide turistiko zein kulturalen ekintzen txanda da. Gipuzkoako lau sagardotegik eta lau udalerrik, Irungo Olak, Aiako Satxotak, Astigarragako Petritegik eta Azpeitiko Añotak, sagarra eta sagardoaren inguruko planak proposatzen dizkigute iraila eta urriko asteburuetarako.
Sagardotegi hauetara bertaratzen denak sagardo naturala nola egiten den ikusteko aukera izango du, parte hartzearekin batera. Sagarra biltzen hasi eta elaborazio prozesuarekin jarraituz. Sagarra garbitu, aukeraketa eta ondorengo pausoak ikusteko aukera izango da: matxaka eta tolarea. Muztio egin berria tolaretik atera ahala, dastatu ahal izango da. Muztioa dekantazio upeletara eramango da 24 ordutan garbituz joan dadin eta bertatik kupeletara. Sagardoak bi irakinaldi egin behar ditu kupeletan, ahalik eta zorrotzen kontrolatuta. Irakinak bukatuta, uzta berriko sagardoa dastatzeko prest izango da 2019 urteko txotx garairako nahiz botilarako.
Heldu eta haurrentzako ekintzak proposatzen dituzte sagardotegiek. Jolasak, karaokeak, sagastietan bisitak eta musika izango dira familiak inguratzeko arrazoi nagusia. Hau guztia azalpenak entzun eta iritziak trukatuz egingo da eta ondoren, nahi duenak mokadutxo bat egin edo bazkaltzera ere gelditu daiteke eta bertan izena emateko aukera izango du sagardotegietara deituta.
Euskal lurraldeetan ohikoak diren paisai naturalak bere sagasti eta baserriekin izango dira protagonista ekimen guzti hauetan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak "Sagardoa Route" taldearen bitartez sagardoaren kultura sustatzeko helburua du, betiere euskal kultura eta lurraldearekin lotuta. Ezin ahaztuko gara Euskal herriko paisaia XVI. mendean sagastiez betea zela, sagardoa edari printzipala baitzen, bertako jendeak kontsumitua baina euskal dolare baserriek ekoizten zuten sagardo litro gehienak baleontzietako arrantzaleentzat izaten ziren. Izan ere, euskal ontzigintza industri indartsu bat izan da mendeetan zehar, guztiz lotuta egon dena sagardo sektorearekin.
OLA SAGARDOTEGIA - IRUN
Sagar Eguna Irungo Ola Sagardotegian
Ola Sagardotegiak urteroko legez bere Sagar Egun arrakastatsua antolatu du! Irailaren 30ean izango da, arratsaldeko 17:00etan Ola Sagardotegian. Sagar erakusketa, sagar dastatzea, sagar txertaketa, zizarra eta pitarraren probaketa, sagardo berezien dastatzea izango da besteak beste Olara gerturatzen direnak egingo dutena. Hori guztia erromeri giro batean trikitixa eta txalapartak lagunduta.
ü Noiz: Irailaren 30, igandea.
ü Ordua: Arratsaldeko 5etan.
ü Non: Irungo Ola Sagardotegian. Meaka Auzoa, 102.
ü Informazio gehiago eta erreserbak: 943 62 31 30 / www.olasagardotegia.eus
AÑOTA SAGARDOTEGIA - AZPEITIA
Ignaziotar Lurraldea, Bisita Gidatua San Inazio 1535 "Elosiagako Santa Luzia ermita eta Sagardoaren Lurra"
San Inazio azkenekoz Euskal Herrira itzuli zenean, Elosiaga Ermita bisitatu zuen, Santa Lucia Ermita, berak predikatzen zuen zuhaitza kontserbatzen den lekua. Ermitatik oso gertu, Añota Sagardotegia dago eta, sagardoa, bai garai hartan bai gaur egun garrantzi handiko edaria izanik, bisita honetan sagardoaren lurra eta ekoizpena ikusi ahal izango dira.
ü Noiz: Urriak 14, igandea.
ü Ordua: Eguardiko 12:00etan.
ü Non: Elosiagako Santa Lutzi ermitan (Añota Sagardotegiaren inguruan).
ü Informazio gehiago eta erreserbak: 943 151 878 / info@ignaziotarlurraldea.com
SATXOTA SAGARDOTEGIA - AIA
Goazen sagar biltzera!
Elaborazio garai bete-betean Satxota Sagardotegiko sagastietan sagar bilketa egingo da (Errota jatetxearen alboan). Ondoren, sagar ezberdinen, sagardoaren eta sagar muztioaren dastatzea egingo da, pintxo goxoaz lagunduta. Satxota Sagardotegiak gustu handiz gonbidatzen zaitu Sagarrondotik tolarera, tolaretik kupelera eta kupeletik botilara sagarra nola sagardo bihurtzen den ikustera gerturatzera. Txotx!
ü Eguna: Urriaren 14, igandea.
ü Ordua: 11:00 - 12:30.
ü Lekua: Satxota Sagardotegiaren sagastian (Errota Jatetxearen alboan).
ü Informazio gehiago eta erreserbak: 943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA - HERNANI
Artantxuriketan!
"Baserriko sukaldean arta zuriketan antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa". Antzezpen saioaren ondoren afaria km0 parrilada dastatzearekin.
ü Eguna: Urriak 27, larunbata.
ü Ordua: 20.00h.
ü Lekua: Hernaniko Iparragirre Sagardotegian (Osiñaga auzoa, 10).
ü Informazio gehiago eta erreserbak: 943 337 370 / info@iparragirre.com
PETRITEGI SAGARDOTEGIAN (ASTIGARRAGA)
Ate irekien eguna eta “Emakumea eta sagardogintza” bisita gidatua!
Aurten ere Petritegi sagardotegian ate irekiaren eguna ospatuko dute. Bertako sagastian sagarra bildu, sagardo sagar desberdinak dastatu, muztioa egin eta lortutako sagar zukua dastatu, prozesu guztia zuzenean ikusteko eta parte hartzeko aukera paregabea. Haur eta familientzako ekintza ezberdinak antolatuko dira: sagar bilketa, astoan bueltaxkak, haur jolasak, toka txapelketak besteak beste.
Aurtengoan ere, XV. mendeko tolare batean egingo da sagardoa eta "Egin zure sagardoa" esperientzia bizitzeko aukera emango da. Berrikuntza moduan eta Ondarearen Europako jardunaldien barruan, “Emakumea eta sagardogintza” bisita eskeiniko da.
Eguna alaitzeko Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak ariko dira bertsotan. Ondoren sagardotegian bazkaltzeko aukera paregabea txotx eginez. Haurrentzat menu desberdinak eta ondoren haurrentzat jokoak eta karaokea.
ü Noiz: Urriak 28, igandea.
ü Ordua: Ate irekiak 11:00-13:30. Haurrentzako tailerrak 15:30-17:00. Haurrentzat karaokea 17:00-19:00.
ü Non: Astigarragako PETRITEGI sagardotegian. Petritegi baserria 8, Petritegi bidea.
ü Informazio gehiago eta erreserbak: 943 45 71 88 / reservas@petritegi.com
Comentarios
Deje su comentario