Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Txotx garaia 2019 balorazioa

07/06/2019

Txotx garaiak erakutsi digu sagardoak mantentzen duela bezeroen fideltasuna eta atea ireki dio botilako sagardoari udako denboraldia hastear den honetan.

Sagardotegien % 45 irekita dago urtean zehar eta botilako sagardoa dastagai dago dagoeneko gure jatetxe, taberna eta terrazetan.

Sagardoa Route: gure jatorrira bidaia euskal sagardoaren bidez: 4 irteera ziurtatu Donostiatik eta gure lurraldeari lotutako beste hainbat produktu aukera dira gure udarako eskaintza.

Txotx  garaia 2019 balorazioa

2019ko Txotx garaia

Aurtengo Txotx garaia gure 59  Sagardoa Route sagardotegitan 600.000 lagun ibili dira aurtengo denboraldian, urtarriletik maiatzera.

Bezeroen jatorria bertakoa da, hein handi batean: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea. Turista nazionala da bigarren bisitaria, Katalunia eta Madril batez ere.  Sagardotegiak baliabide turistiko gisara geroz eta ezagunagoak diren une honetan, bisitari internazionalak ohiko bihurtu dira sagardotegietan. Dena den, bezero mota honen kopurua udarako garaian handiagoa izaten da txotx garaiarekin alderatuta.

Adinari dagokionean, publikoaren gehiengoa 40-70 urte ingurukoa da astean zehar. Asteburutan adin tartea asko handitzen da, 18-70 bitartean. Asteburutan, patroi zehatzik ez dago baina joera ondokoa da: larunbata eguerdi zein gauetan koadrilak (adin desberdinekoak) eta igande eguerdietan familiak.

Erreserba motorra

Aurtengo txotx garaian aurkeztu da sagardotegiak online erreserbatzeko motorra. Klik batean bezeroak sagardotegian mahaia gorde dezake. Erreserba motorra hobekuntza lehiakorra izan da sagardotegientzat, eta balio erantsia eman die sagardogileei. Sagardoa Routek gestionatu dituen % 95a webgunearen bidezkoa izan da, datu oso esanguratsua eta gizartearen joera berriekin bat egiten duena. Erreserba motorrak martxan jarraitzen du urte osoan zehar ere.

Produktu turistikoen eskaera ere gorantz doa, joan den hiru urteotan. Iaztik hona %3an hazi da, joan den urtean %25eko hazkuntza izan ondoren. Bezero segmentatua eta beraz: produktuaren dibertsifikazioa eta produktu eta zerbitzu turistikoen eskaintzaren eta salmentaren igoera. 

Sagardotegiek ere enpleguaren sorreran laguntzen duten txotx garaian, eta aurten 450 lanpostu inguru sortu dira.

Tendentziak: produktuaren zein zerbitzuen dibertsifikazioak publiko anitza erakartzen du sagardotegietara. Emakumeak, gazteak, helduak, gizonak, bertako biztanleak zein kanpokoak… Egun aniztasun handia aurki dezakegu sagardotegietan.

Txotx garaiaren ondoren, sagardotegien % 45ak udako denboraldiari heltzen dio sagardotegietan eta sagardo botila merkatuan ikus dezakegu. 

Turismo jasangarria, gure helburua

Euskal Lurralde guztietan ditugu sagardotegiak eta gure lurretik mendeetan zehar jaio den produktua da sagardoa. Sagardogintza eta lurraldea. Gure jatorria eta historia. Horixe kontatzera gatoz aurtengo udaran Donostia bisitatzen duen, edota bertara gerturatzen den publikoari.

Gure jatorrira itzulia egiten dugu esperientzia hauen bidez, jatorrira itzulia egungo euskal mundua eta baliabideak ezagutuz. Benetakoa dena erakutsi eta azalduko dugu.

Esperientzia erreala izango da, bertako biztanle eta langileak ezagutuz, baserritarra, gaztagilea, arotza, besteak beste eta noski Sagardogile familiak, historian zehar produktua ekoiztu duten etxeak ezagutuko ditu.

Irteera ziurtatuen eta eskaintza pertsonalizatuaren helburuak

-          Sagardogintzaren balioa eta lurraldearekin duen lotura azaltzea. Horretarako sagardotegian bisita eta etxeko produktuen dastatzea botilan zein txotxetik egingo dira.

 -          Turismo jasangarria, barrualdea indartu eta gutxi ezagutzen diren zonaldeak ezagutaraztea, edota perspektiba berriak eskaintzea.

 -          Natura eta jatorriari dagokion turismoa lantzea.

 -          Gastronomia kulturalki lantzea.

 -          Lankidetza tokian tokiko eragileekin.

Sagardotegiak, baliabideak, udalerriak eta eskualdeak: uztartze ezin hobea

Sagardoa Routek 4 irtenaldi proposatzen ditu gure lurraldeko bazterrak hobeto ezagutu eta euskaldunon ohiturak gertutik ezagutzeko aukera ematen dutenak. Irteerak ziurtatuak astelehenetik larunbatera, Donostiatik, bertako gida baten eskutik eta garraioa barne.

Abiapuntua, ordutegiak, prezioak eta irtenaldien informazio gehiago: https://www.sagardoa.eus/eu/103-esperientzia-zihurtatuak

Egutegia, ordutegia, geltokia eta salmenta

 –        Esperientziak lau hizkutzetan eskainiko dira: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.

 –        Esperientziak astelehenetik larunbatera eskainiko dira, bakoitza bere ordutegi eta egunean.

 –        Ibilbideak 4 edo 6 ordukoak izango dira.

 –        Geltokia Donostiako erdialdean izango da.

 –        Salmenta eta erreserbak: Sagardoa Route www.sagardoa.eus / info@sagardoa.eus / Turismo bulegoetan eta bidai agentzietan.

Comentarios

Deje su comentario