Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Txotx Irekiera 2025

20/12/2024

Gertu dugu 2025eko Sagardotegi Denboraldia! 

SAGARDOTEGIEN BILATZAILEA

Txotx Irekiera 2025

Sagardo sektoreak urtarrilaren 9an 2025eko Txotx Denboraldiari hasiera emango dio prentsa ekitaldi batekin. Aurkezpen ekitaldian Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroako sagardogile eta ordezkariek hartuko dute parte. Bertan Sagardo uzta honen ezaugarriak eta sektorearen egitasmoak azalduko dira, sagardo berria dastatzearekin batera. 

Prest al zaude sagardo berriak dastatzera joateko euskal kupeltegietan barrena? Erreserbatu al duzu dagoeneko lekua sagardotegian? Ez galdu aukera eta erabili gure webguneak duen erreserba motorra.  Bertan, klik batzuetan zure sagardotegi gogokoenean erreserbatu dezakezu mahaia. 

Gure SAGARDOTEGIEN BILATZAILEAK zure ordenagailu edo mugikorraren bidez aukeratzen duzun sagardotegian erreserba zuzena egiteko aukera ematen dizu.

Nola egin?

  1. Sartu www.sagardoa.eus helbidean.
  2. Hautatu: Zein data? Bazkaria edo afaria? Zenbat pertsona? Zein probintziatan?
  3. Aukeratutako irizpideen arabera, sagardotegi eskuragai guztiak aterako zaizkizu.
  4. Gustukoen duzun sagardotegia aukeratzea eta erreserba berrestea besterik ez zaizu geratzen.
  5. Baieztapen bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan.

Eta kitto! Orain, aukeratutako data iritsi eta sagardotegiko menu gozoaz gozatzea besterik ez da geratzen:  tradizionala, begetariano, beganoa, zeliakoentzat... Hori guztia Euskal Sagardoa J.D.  upeletatik dastatzen duzun bitartean, edo guk esaten diogun bezala “txotx” egiten duzun bitartean.  Errepikatzeko irrikitan egongo zara! 

Ondoren, euskal sagardotegi bakoitzak ateak irekitzen dituen eguna: 

  • Aburuza (Aduna): 15/01/2025
  • Aginaga (Usurbil): 07/01/2025
  • Akarregi (Hernani): 17/01/2025
  • Alorrenea (Astigarraga): 17/01/2025
  • Altuna (Urnieta): 22/01/2025
  • Altzueta (Hernani): 24/01/2025
  • Añota (Azpeitia): 11/01/2025
  • Araeta (Zubieta-Donostia): 24/01/2025
  • Astarbe (Astigarraga): 17/01/2025
  • Astiazaran (Donostia): 11/01/2025
  • Barkaiztegi (Donostia): 01/02/2025
  • Begiristain (Legorreta): 12/12/2025
  • Bereziartua (Astigarraga): 17/01/2025
  • Calonge (Igeldo-Donostia): 17/01/2025
  • Ekain (Zestoa): 01/02/2025
  • Elorrabi (Hernani): 18/01/2025
  • Etxeberria (Astigarraga): 24/01/2025
  • Eula (Urnieta): 24/01/2025
  • Gartziategi (Donostia): 17/01/2025
  • Gaztañaga (Andoain): 17/01/2025
  • Gurutzeta (Astigarraga): 17/01/2025
  • Iparragirre (Hernani): 01/02/2025
  • Irigoien-Herrero (Astigarraga): 02/01/2025
  • Itxasburu (Hernani): 17/01/2025
  • Izeta (Aia): 24/01/2025
  • Larrarte (Astigarraga): 24/01/2025
  • Lizeaga (Astigarraga): 17/01/2025
  • Mizpiradi (Andoain): 17/01/2025
  • Oialume Zar (Astigarraga): 17/01/2025
  • Oianume (Urnieta): 06/01/2025
  • Oiarbide (Astigarraga): 17/01/2025
  • Oiharte (Zerain): 17/01/2025
  • Ola (Irun): 19/01/2025
  • Olaizola (Hernani): 17/01/2025
  • Ordo-zelai (Oiartzun): 02/01/2025
  • Petritegi (Astigarraga): 16/01/2025
  • Rezola (Astigarraga): 17/01/2025
  • Rufino (Hernani): 02/02/2025
  • Saizar (Usurbil): 17/01/2025
  • Sarasola (Asteasu): 18/01/2025
  • Satxota (Aia): 11/01/2025
  • Tximista (Ordizia): 17/01/2025
  • Urbitarte (Ataun): 10/01/2025
  • Urdaira (Usurbil): 11/01/2025
  • Zabala (Aduna): 03/01/2025
  • Zelaia (Hernani): 18/01/2025

Comentarios

Deje su comentario