Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

VI. Sagardo Apurua inauguratu da gaur Donostian

05/12/2019

V. Sagardo Apurua inauguratu da gaur Donostiako Boulevardean Sagardoa Route, Gipuzkoako sagardogileen eskutik, hainbat ordezkari eta eragileen elkarlanarekin batera

EGITARAUA JEITSI

VI. Sagardo Apurua inauguratu da gaur Donostian

Gaur eguerdiko 12:30ean egin da VI. Sagardo Apuruaren irekiera ekitaldia eta bihar aurkeztuko da 2019ko uzta berria.

“Sagar Haragiz” obraren estreinaldiarekin batera HIKA tetroak ireki du 2019ko sagardo apurua Donostiako Boulevardean Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko ordezkariekin; baita ekitaldian parte hartzen duten hainbat eragile eta sektoreko ordezkariekin ere.

Euskal sagardoa: batzen gaituen produktua             

Sagardoa Route, ekitaldiaren antolatzailea eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen ordezkariak antolatu du aurtengo Sagardo Apurua herritarrentzat. Sagardoaren maitale direnentzat eta ezagutzen ez dutenentzat, bere balioa ikusi eta zabaltzen dutenentzat eta oraindik dastatu ez dutenentzat. Sagardogileek egun antolatzen duten produktu sorta ezagututa, Sagardo Apurua topagune izango da uzta berria dastatu nahi duten guztientzat, bere baitan antolatutako ekintzak publiko oso anitzarentzat izango baitira.

 

Abenduaren 6tik 9ra bisitariek tragoxka bakoitza Gure Elikagai eta Txomin Parrillaren 0 km pintxoekin, bertsoekin, Miren Narbaiza zein Sergio Nguemaren kontzertuekin eta Gastromuseumsen tailerrekin

 

Sagardoa Urumean barrena, garai batean bezala

Aurtengo sagardo berria, 2019ko uztan egindakoa, Astigarragatik jaitsi da Donostiara Urumea ibaian zehar. Horretarako, "ala" bat erabili da, garai batean sagardoa eta material ezberdinak garraiatzeko erabiltzen zen ontzi bat.  Ekintza hau, Urumea, sagardoaren ibaia izenarekin ezaguna dugu. Lizeaga, Petritegi eta Albaola Itsas Faktoriak bere garaian sortutakoa. Behin sagardoak Donostiara iritsita, Albaolako lagun taldearekin deskarga egin, kupelak gurdira igo dira,  idi pare batek triki eta panderoaren kalejira doinuekin Boulevardeko baserrira garraiatzeko. Bidea kalejirak lagunduta egin dute sagar muztio berria jendeari dastatzera emanez.

Apurua, sagardo berria dastatzeko gonbidapena

Garai bateko sagardotegi bat egin da Boulevardean, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa biltzen dituena. Donostia sagardoaren hiriburua izan da mende askotan zehar: Donostiako Alde Zaharrean 100 sagardotegitik gora omen ziren aspaldian. Garai haietan, kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion Apurua.Hori jakinda, orain ere uzta berriko sagardoak aurkeztuko ditu Sagardoa Routek Sagardo Apuruan.

Hori dela eta, Boulevardean egindako baserri tolarearen berreraikuntza egiazko berreraikuntza izango da. Behin baserriaren hormak zeharkatzen ditugunean espazio zabal eta irekiarekin egingo dugu bat, garaien arteko uztartzea eta nahasketa, gure produktuaren baitan ibilbide historikoa eginez. Bertan egingo dute bat sagardoaren bizipen eta milurteek eta tragoxka bakoitzen dastatu ahal izango ditugu. Horretarako, hainbat eragileren laguntza eta parte hartzea izango dugu

Bihar, abenduaren 7an, uzta berriaren aurkezpena 7 lurraldeen izenean

Ekintza ezberdinen artean azpimarratzekoa da abenduaren 7an goizeko  10:30ean egingo den Euskal Herriko 7 lurraldeen izenean UZTA BERRIAREN AURKEZPENA. Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparraldea eta Gipuzkoako Sagardo Berria nola datorren aurkeztuko da eta baita SAGARDOA ROUTE, proiektuaren 2020rako azken berrikuntzak ere: sagardotegian mahaia zein sagardo munduko esperientzia guztiak erreserbatzeko tresna automatikoa sagardotegientzat www.sagardoa.eus webgunearen bitartez.    

Ahosabaiarentzat gozamena 70 sagardo eta deribatuei esker

 

Sagardo Apuruan 42 sagardogileren produktu onenak dastatzeko aukera izango da: sagardo naturalak, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, apardunak, kriantzak, ekologikoak, sagar muztioa… besteak beste.

 

Horretaz gain, momento aparta izango da bertako jakiak ere dastatzeko, egunean eguneko jakiarekin: basatxerri txorizo egosia, Idiazabal gazta, zurrukutuna, xolomoburua…

Hiru dastatze ere izango ditugu, bertan hiru sagardo eta hiru pintxo uztartuko ditugu. Bertan parte hartzeko aldez aurretik egin behar da erreserba www.sagardoa.eus webgunean edo Donostiako Turismo Bulegoan.

Informazio puntua eta museoa

Abenduko zubia jende mugimendu handia duen oporraldia da gure lurraldean. Ondorioz, bertaratu daitezkeen turistak edota hiriburura egun-pasa datozen bisitariak behar bezala hartzeko hobekuntzak bideratu ditugu aurtengo edizioan. Donostiak hiriburu gisara produktuekin (sagardoa kasu) historikoki izan duen harremana azaldu eta sektoreak eskaintzen dituen plan, pakete, otordu eta beste hainbaten erakusleiho izango da batetik Apuruan bertan egongo den informazio puntua, eta bestetik, Apuruan Kultura eta Historia azalduz jarriko dugun museo-erakusketa. Informazio puntu honetan,sagardo munduaren informazioaz gain, gure lurraldeko informazioa ere egongo da, Gipuzkoa (Explore San Sebastian Region) eta Euskal Herriko (Visit Euskadi-Basque Country) baliabide turistiko ezberdinak eskainiz; baita Gastromuseumsen eskaintza ere.

Larunbata iluntzean emanaldi berezia egingo du Miren Narbaizak MICE aurkeztuz,  20:00etan. Honen aurretik izango da Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolarien eta Imanol Kamio musikariaren eskutik bertso kata musikatua.

Bertatik igaroko dira Donosti Turismoren bulegoak egun horietan Alde Zaharrean egingo dituen bisitak Donostiak eta sagardoak duten historia lotuz.

Haurrentzat ere badugu txoko eta egun berezia: igandea. Euskal Museo Enogastronomikoen Sareak "Gastromuseums" izenpean ere bertan lekua izango du euren tailerrak egin eta ekitaldia aberasteko eta Sergio Nguema artistak egingo duen street dance masterclassa eta kontzertuaz gozatzeko aukera izango du itxiera ekitaldi moduan.

Dastatzeetarako sarrerak erosteko edota egitaraua deskargatzeko sartu www.sagardoa.eus webgunean, eta bertan izango duzu behar adina informazio ekitaldi honen inguruko xehetasun guztiak ezagutzeko.  

    

Comentarios

Deje su comentario