Bisita gidatua Oiharten

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

BALDINTZAK

BESTE ZERBITZUAK

Txikia, goxoa eta paraje zoragarrian kokatua. Mendi lurretan dagoen harrizko baserriaren pareta sendoek tinko eusten diote sagardogintzaren oinarriari, eta mendiaren azpian goxo gordeta aurki dezakegu egungo sagardotegi eraberritua. Sagardo munduan berritzaileena den Sagardotegian hainbat produktu dastatzeko aukera izango da, sagastian hasi eta kupela arteraino. Ondoren, amaitzeko, merezitako ordua eskainiko digute etxeko Maite eta Haritzek.

Zeraingo Oiharte sagardotegian bertan elkartuko gara bisita gidatu bat egiteko otordua egin baino lehen. Eguraldiak laguntzen badu sagastian hasiko da bisita. Etxeko txokoak bisitatuko ditugu eta ekoizpenaren inguruan hitz egingo da etxeko jabeen eskutik. Sagardo bakoitzaren berezitasunak eta familia zein etxeko kontuak aipatuko dira. Azkenik, sagardotegi menu tradizional batekin bukatzeko aukera ere izango da.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao tomate eta piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Ogia / Sagardo / Kafea 
  • Sagardotegi menuak ez dauka prezio itxirik, jandakoaren arabera ordaintzen da, 35-40€ inguru pertsonako helduak eta 20€ inguru umeak.
  • Ordutegia: Urtarriletik abuztu bukaerara. Larunbatetan eta igandeetan. Bisita 12:30 (Bazkaria 13:30).
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Frantsesez egin kontsulta.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak: sagardotegia@oiharte.com

Erreserba egiteko momentuan BISITAREN 100% ordaindu beharko da. Bazkaria sagardotegian bertan ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
  • Bazkaria bakarrik ezeztatu nahi bada, deitu mesedez 943501013 edo 690793507 telefonora.
PRIBATUAN

  • Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
  • Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
  • Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
  • Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.

Heldu: 18 €

Haurrak (14-17): 12 €

Haurrak (4-13): 5 €

Loading...