TXERRIBODA & SAGARDOFEST: Sagardoaren Kulturaren erakusleiho
Festibalaren lau egunetan izango dugu SAGARDOGINTZAREN INGURUKO ESPERIENTZIA bizitzeko aukera: bertan, ALA, ibaiko enbarkazioa, sagardo katak eta erakusketa izango dira, gerturatzen diren guztien jakin mina asetzeko. Horretaz gain, egun osoan zehar hainbat Sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu: Euskal Sagardoa, ekologikoa… Eta jakirik gozoenak ere bertan izango dira: Urdetxe txerriki pintxo zein bokatak (xolomoburua, txorizoa eta hanburgesak) eta antxoak parrillan. Aldez aurretik erreserba eginda BALEONTZI MENUA: Antxoak, ajoarrieroa, xolomoburua eta gazta irasagarrarekin (25 € - BEZ, sagardoa botila bat bi lagunentzat, ura eta ogia barne). Txartelak salgai 943336811 telefono zenbakira deituta edo erreserba info@sagardoa.eus helbidera bidalita
EGITARAUA
Sagardo kata gidatuak egunero 13:00ean eta 18:00etan izango dira. Bertan hiru sagardo desberdin eguneko hiru pintxorekin batera dastatu ahal izango dira. 30 minutuko iraupena izango du. Prezioa: 8 €. Salgai 943336811 telefono zenbakira deituta edo erreserba info@sagardoa.eus helbidera bidalita.
Erakusketa eta bisita: egunean zehar bertan izango da ALA, garai bateko ibaiko ontzi zaharra, baita Euskal Herriaren, sagardogintzaren eta tsasoaren arteko loturaren inguruko erakusketa eta informazioa ere.
Euskal Sagardoa eta bertako produktuak dastagai: Sagardogintzaz, gure kulturaz eta jatorriaz zipriztindu nahi baduzu, egin iezaguzu bisita! Itsas Festibalean izango gaituzu! Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak HAZI Fundazioarekin, Txerrizaleok Elkartearekin, Txomin Parrillarekin eta Lurlanekin elkarlanean aurrera eramandako proiektua da.
Kokapena: Pasai San Pedro, Portuko azken aparkalekuan.
ERRESERBAK SAGARDO DASTATZE EDO BALEZALEEN MENUA
