Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

BALDINTZA OROKORRAK

ARAUDI JURIDIKO APLIKAGARRIA

Honako baldintza orokor hauek Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzen duen azaroaren 16ko1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak eta Kontratuetako Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legea (98-4-14) xedatzen dutenari atxikitzen zaizkio. Baldintza orokor hauek webgunean jasotzen diren programa/eskaintzak xede dituzten bidaia konbinatu guztietako kontratuei atxikiko zaizkie bi aldeek sinatuta, eta kontratuan adosten diren edo kontratua sinatzeaz batera jasoko den bidaiako dokumentazioan jasota dauden baldintza partikularrekin batera bi aldeak behartzen dituzte. Honako web programa honetan edo haren osagarri diren eskaintza edo eranskinetan jasotzen diren bidaietako edozeinen erreserba egiteak baldintza orokor hauek onartzen direla esan nahi du, eta berehala kontratuari atxikitzat hartuko dira. Bidaia konbinatuaren kontratua bertan jasotzen diren klausulen, bidaiaren behin betiko edukia zehazten duen bidaiaren fitxa teknikoaren eta honako baldintza orokor hauen mende egongo da.

ANTOLAKETA

Web programa honetan jasotzen diren bidaien antolaketa teknikoa Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak egin du, aurrerantzean Sagardoa Route izen komertzialarekin aipatuko dena, (Gipuzkoa, IFK: G20132650, eik Lizentzia TItulua 2446). Harremanetarako helbide elektronikoa info@sagardoa.eus da.

BIDAIA KONBINATUA

Bidaia konbinatua osatzen duten prestazioak eta zerbitzuak web programan/eskaintzan kontsumitzaileari eman zaion informazioaren eta bidaiaren erreserba egin den unean informazio hari buruz agentziak emandako zehaztasunen araberakoak dira. Hala ere, agentzia antolatzaileak beretzat gordetzen du liburuxkan jasotzen den informazioa erreserba berretsi aurretik aldatzeko aukera. Aldaketa horiek balioa izan dezaten, kontsumitzaileari idatziz jakinarazi behar zaizkio argi eta garbi.

AIRE GARRAIOA, AIREKO TARIFAK ETA HEGALDI TASAK

Oro har, aurreikusitako irteera ordua baino gutxienez 3 ordu lehenago egon beharko da aireportuan. Kontsumitzaileak ezin badu bidaia egin eskatu zaion orduan agertu ez delako, IRTEERARA EZ AURKEZTEA atalean jaso diren ondorioak aplikatuko dira. Aire tarifen baldintza bereziek behartu egiten gaituzte jakinaraztera prezioa aldatu egin ahal izango dela plazen eskuragarritasunaren arabera. Nazioarteko edo barruko hegaldietan gorabeherarik egonez gero, bai operazio egunean bai ordutegian, ibilbidea ere moldatu ahal izango da. AIRE KONPAINIAK HEGALDI BAT EZEZTATZEN DUENEAN, berak eman beharko die laguntza eta arreta kaltetutako bidaiariei, eta konpainiak hartu behar ditu bere gain jatorduen, telefono deien, garraioen eta, kasu bada, ostatu-gauaren gastuak CEE 261/2004 Araudian xedatzen denari jarraikiz; bertan jasotzen baitira aire bidaiarien konpentsazio eta urgazpenari buruzko arau komunak, hegazkinera igotzen ez uztearen eta hegaldien ezeztapen edo atzerapen handien kasuan. Hegaldia bertan behera geratzen bada, aire konpainiak konpentsazioa ordaindu beharko dio bidaiariari, eta bidaiariak aukera hori hautatzen badu, hegaldiaren txartelaren prezioa itzuli beharko dio. HEGALDIA APARTEKO INGURUABARREN ONDORIOZ EZEZTATZEN BADA, hau da, zentzuzko neurriak hartuta ere saihestu ezin izango ziren inguruabarren ondorioz, hegaldiaren arduradunak ez ditu konpentsazioak ordaindu behar izango, baina beharrezko laguntza eta arreta eskaini beharko dizkie kaltetuei, eta aukera hori hautatzen badute, txartelaren prezioa itzuli beharko die. Zenbait kasutan, aire tarte batzuk ez txartelean ez erreserbaren konfirmazioan agertzen ez den aireko linea batekin egiten dira, konpainien artean dauden kode partekatuen erabilera eta aliantzengatik. Akordio horiek Hegezkineria Zibilak aintzatesi eta onartuak dira. HEGALDI TASAK: Argitaratzen den tasen zenbatekoa gutxi gorabeherakoa da, bidaiaren eguna, dibisa, ibilbidea eta geldialdien araberakoak direlako. Behin betiko zenbatekoa hegazkineko txartelak jaulkitzean jakinaraziko da. ERREGAI TASAK Hegazkineko txartelean sartuta egon behar dute, eta azken zenbatekoa hegaldi tasak jakinarazten diren une berean adieraziko dira. AIREPORTU TASAK Herrialde bakoitzean sartzeko eta/edo bertatik irteteko tokiko zergak dira, ezin dira hegazkin txartelean sartu, eta kontsumitzaileak aireportu bakoitzean ordaindu beharko ditu.

OSTATUAK

Herrialde bakoitzean establezimenduaren kategoria ofizialari buruzko informazioaz gain, beste azalpen batzuk ere jaso ahal izango dira kontsumitzaileak hobeto uler ditzan: goi mailako turista, erdi-luxua, etab. kasu…; horiek ez daude ofizialki onartuta, eta Agentziak egiten duen balorazio subjektiboaren araberakoak dira. Aurreikusitako logelak kategoria estandarrekoak dira beti, web programan/eskaintzan besterik azaltzen ez bada edo ibilbide bakoitzaren KONTUAN HARTU BEHARREKOAK atalean besterik jasotzen ez bada, eta banakako logelak eta logela bikoitzak soilik hartzen dira kontuan. Logela bikoitzetan bi ohe bereiz edo bi lagunentzako ohe bikoitza egon daiteke. Logela hirukoitzak, oro har, logela bikoitzak izaten dira, eta bertan ohe bat edo bi gehitzen dira; sofa-ohe bat, ohe tolesgarria edo litera izan daiteke. Logeletara sartzeko ordua herrialde bakoitzean ezarritako arauen mende dago. Oro har, iristeko eguneko 13:00etatik 15:00etara okupa daiteke logela, eta irteera eguneko 11:00etatik 13:00ak arte hustu behar izaten da, hotelera iristeko aurreikusitako ordua edo bidaiarekin jarraitzeko aurreikusitako ordua zeinahi dela. Mantenu erregimena: Oro har, mantenu osoko erregimenak (MO) gosaria, bazkaria, afaria eta ostatua hartzen ditu barnean. Pentsio erdiko erregimenak (PE) gosaria, afaria eta ostatua bilduko ditu, bestelakorik adierazi ezean. LG agertzean, esan nahi du logela eta gosaria soilik sartzen direla, eta LB, logela bakarrik. Dena Barne (DB) erregimenari dagokionez, hotel bakoitzak zehazten du bertan sartzen duenaren kopurua eta kalitatea (Premium markak, freskagarriak baino ez, tokiko markak, etab.), aplikagarria den ordutegi eta guneak eta/edo jatetxeetan aurretik erreserbatu behar den ala ez. Mesedez, kontsultatu kasu bakoitzean. Hotelera sartzeko eta bertatik irteteko ordutegia dela eta gosari, bazkari edo afari zerbitzua erabiltzerik ez badago, ez da dirurik itzuliko. Hotelera 12:00ak baino geroago iritsiz gero, lehenengo zerbitzua afaria izango da, eta 19:00ak baino geroago iritsiz gero, logela. Oro har, bazkaria edo afaria sartzen duten mantenu erregimenetan ez dira inoiz edariak sartzen, eta horiek establezimenduan bertan ordaindu beharko dira. Ez da dieta berezirik bermatzen (begetarianoak edo erregimen bereziak). . Gabonetako edo Urte Zaharreko Galen kasuan, zenbait hotelek aldatu egin dezakete mantenu erdia edo mantenu osoa, egon litezkeen gala horietara moldatzeko. Gabonetako Gala horiek afari edo buffet bereziak izan daitezke, eta zenbait kasutan nahitaezkoa da gala horien truke osagarri bat ordaintzea. Era berean, data horietarako, gutxieneko egonaldiak ere ezar ditzakete, eta aplikatu egin behar dira bete ez arren. Kreditu-txartelak: Zenbait hoteletan, kreditu baimena duen kreditu txartelaren zenbakia eskatuko dute, kaudimenaren berme gisa. Mesedez, hoteletik irtetean gastuak ordaindu, eta gasturik ez baduzue, eskatu bertan inprimakia, bete gabe, sinatuta itzultzeko, zuen kreditu txartelaren datuekin. Agentziak ez du kreditu txartelen inguruko erantzukizunik hartuko.

LEKUALDAKETAK

Lekualdaketa guztiak zerbitzu erregularrean egingo direla ulertzen da, kontrakoa adierazten denean izan ezik. Aireportura iristean ekipajea galdu dutelako edo pasaporteen, poliziaren edo aduanako kontroletan atzerapenak egon direlako zure hegaldia atzeratzen bada, mesedez, jakinarazi transferista/auto gidariari edo gure ordezkariari, zure lekualdaketa berrantolatzerik izan dezaten, bestela, ezin dugu zerbitzua beteko dela bermatu.

EZ DAUDE PREZIOAREN BARNEAN

Bisak, maletategiak, eskupekoak (zenbait herrialdetan nahitaezkoak), hegaldi tasak, gobernu tasak, bidaiaren ibilbidean sartuta ez dauden txangoak, txertoen ziurtagiriak, mantenu erregimen bereziak, arropa garbitu eta lisatzea, aukerako hotel zerbitzua, eta, oro har, web programaren "PREZIOAREN BARNEAN DAUDE" atalean, kontratuan edo ematen den dokumentazioan beren beregi jasota ez dagoen beste edozein zerbitzu.

EKIPAJEA

Agentzia antolatzaileak ez du bere gain hartuko bezeroen ekipaje edo norberaren gauzekin gertatutako intzidentzien erantzukizunik. Horiek garraiatzea bidaiaren ardura da guztiz. Bezero guztiei gomendatzen diegu beren ekipajeen zamaketa manipulazio guztietan aurrean egon daitezela. Lojamendu turistikoko establezimenduak izango dira, haien araudi bereziari jarraikiz, ekipajearekin eta norberaren gauzekin zerikusia duen eta bertan ostatatuta dauden bitartean jazotzen den edozein gertaeraren arduradunak. Aire, itsaso edo ibai garraioari dagokionez, garraio konpainiaren baldintzak aplikatzen dira, eta bidaia txartela izango da konpainia horien eta bidaiariaren arteko kontratu lotesle bakarra. Atzerapen edo ekipajearen galera edo kalteren bat gertatuz gero, unean bertan (aireportu edo portutik irten baino lehen) garraio konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkeztea gomendatzen dugu. . Oporretarako bolumen handiko ekipajea garraiatu nahi baduzu (bizikletak, surf oholak, etab.), dagokion osagarria ordaindu beharko duzu. Mesedez, galdetu aurrez.

PASAPORTEAK ETA BISAK

Bezeroak nahitaez eraman behar du beti bere NAN eta, eskatzen bada, bai eta pasaportea ere, biak ere jatorrizkoak eta indarrean. Txikizkako agentzia saltzaileak nahitaez informatu behar du bidaiaren norakoan, herrialdera sartzeko eskatzen diren dokumentu bereziei buruz (bisak, txertoei edo osasunari buruzko medikuaren ziurtagiriak, etab.), eta bezeroak espresuki bere gain hartzen du horien tramitazioaren ardura eta dokumentu horiek ez eramatearen edo baliozkoak ez izatearen edo indarrean ez egotearen ondorioak. Bezero atzerritarrek bermatu egin beharko dute bisei dagozkien betekizunak betetzen dituztela, norako herrialdean arazorik gabe sartu eta bertan ibili ahal izateko, eta hori ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituzte. Agintariren batek dokumentazioa atzera botatzen badu edo herrialdean sartzea debekatzen badu eskatzen diren betekizunak ez betetzeagatik edo dokumentaziorik ez edukitzeagatik, Agentzia Antolatzaileak ez du bere gain erantzukizunik hartuko halako gertaeren aurrean, eta ez dira bere ardurakoak izango horrek eragin ditzakeen gastu gehigarriak edo bidaiaren prezioaren itzulketa. Dokumentaziorik ez edukitzeak eragin ditzakeen kalte guztiak bezeroaren ardurapekoak izango dira; bereziki, bidaia eteteak eragindako gastuak eta balizko aberriratzea. 18 urtetik beherakoek bidaia egiteko baimen-agiria eraman behar dute, bi gurasoek, zaintza eta babesaren ardura duen aitak/amak (senar-emazte banandu edo dibortziatuen kasuan) edo tutoreak sinatua. Adingabeek eta haurrek zeinek bere NAN eta/edo pasaportea eraman behar dute, beharrezkoak diren beste dokumentuez gain (bisa, etab.).

PREZIOA

Bidaiaren prezioaren barruan web programa bakoitzaren barruan sartuta eta zehaztuta dauden zerbitzu guztiak daude. Bidaia konbinatuaren prezioa web programa editatzen den egunean aplikagarriak diren kanbio tasa, garraio tarifa, erregaien prezio eta tasa eta zergen arabera kalkulatu da. Aipatutako elementuetan aldaketak egonez gero, bidaiaren azken prezioa berrikusi ahal izango da, irteera eguna baino 20 egun naturalera arte. Azaldutakoez bestelako arrazoiengatik, agentziak bidaia konbinatuaren prezioa modu nabarmenean eta gora aldatu behar duenean, ahalik eta lasterren jakinarazi behar dio kontsumitzaileari (idatziz edo egindako komunikazioa jasota uztea ahalbidetzen duen beste edozein modutan); kontsumitzaileak, hori jakinda, osagarria onartu edo erreserba edo kontratua (sinatuta badago) bertan behera uztea erabakitzerik izan dezan. Ekitaldi berezi, inauteri, azoka, kirol ekitaldi, zubi, tokiko jaiegun, agintarien bisitaldi, eta abarrengatik prezioaren bidaia (ostatuak, sarrerak, tokiko garraioak, etab.) aldatu egin daitezke webgunean argitaratu diren prezioen aldean. Aplikatuko diren osagarriak kontsultatzea eskatzen dizuegu, ibilbide bakoitzaren KONTUAN HARTU BEHARREKOAK atalean. Web programa honetan argitaratutako prezioen oinarria gutxienez 2 lagun dira, ibilbide guztian zehar, data eta zerbitzuetan bat datozenak; bakarrik bidaiatzen duen bidaiariaren kasuan, aplikatu beharreko osagarriak daude, galdetu mesedez.

IZENA EMATEA ETA DIRUA ITZULTZEA

Erreserba bat eskatzen den unean, agentzia saltzaileak aurrerapena eska diezaioke kontsumitzaileari; diru aurrerapen hori inoiz ez da izango erreserbari dagokion bidaiaren prezio osoaren % 40 baino handiagoa. Erreserba baieztatutakoan, aparteko gordailuak eskatu ahal izango dira erreserbatutako zerbitzuak bermatzeko, hornitzaileen baldintzen arabera (aire konpainia edo hotelak). Zenbatekoaren gainerakoa bidaiaren bonoak edo dokumentazioa jasotzean ordainduko da, eta hori, irteera eguna baino 15 egun lehenago egin behar da gutxienez. Zenbateko hori agentziak eskatutako epean ordaintzen ez bada, kontsumitzaileak ez duela eskatutako bidaia nahi ulertuko da, eta “Kontsumitzailearen atzera egiteko eskubidea” atalean jaso diren baldintzak aplikatuko zaizkio.

KONTSUMITZAILEAREN ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Kontsumitzaileak edozein unetan utz ditzake alde batera eskatu edo kontratatutako zerbitzuak, eta ordura arte ordaindu dituen zenbatekoak bueltan jasotzeko eskubidea izango du, bai prezio osoa bai aurreratutako gordailua, baina antolatzaileari kalteordaina ordaindu beharko dio bezeroaren eskura dagoen aurrekontu eta erreserba baieztapenean zehazten diren kontzeptuengatik. Bidaia konbinatuaren aire zatiari dagokionez, hegazkin txartelak jaulkitakoan, gastuen % 100 eragingo dira, aurrez adierazitakoez gain. Ezinbesteko kasuan, agentzia antolatzaileak konpromisoa hartzen du goian aipatutako ezeztatze gastuak baliogabetzeko behar diren eta ahal diren gestio guztiak egiteko. Ondorio horietarako, ezinbesteko kasua izango da kontsumitzailearen edo berarekin bizi den pertsonaren baten heriotza edo bidaian parte hartzea eragozten dion istripu edo gaixotasun larria. Hala ere, aurreko penalizazioak aplikatzen ez badira ere, kontsumitzaileak atzera egitearen ondorioz eragindako kudeaketa eta ezeztatze gastu guztiak ordaindu beharko ditu kasu guztietan. Bidaia bertan behera uzteak eragina izango du handizkako agentziak horren berri jakiten duen unetik aurrera. Bertan behera utzi izana jakiten duenean, ordaindutako zenbatekoak itzuliko dizkio agentziak kontsumitzaileari gehienez hilabeteko epean, zenbateko horretatik kudeaketa gastuak eta, kasu bada, ezeztatze gastuak justifikatuta eta penalizazioak kenduta. Bidaia konbinatua kontratazio baldintza berezietara lotuta badago (hegazkin edo itsasontzien pleita, tarifa bereziak edo antzeko beste batzuk), kudeaketa eta ezeztatze gastuak eta penalizazioak bidaia horretarako liburuxkan/eskaintzan modu esplizituan jasotakoak edo aldeen artean kontratuan hitzartutakoak izango dira, eta horren berri emango dio kontsumitzaileari handizkako agentziak erreserba egiten den unean eta, idatziz, baieztapenari lotuko dizkio.

IRTEERAN EZ AGERTZEA

Irteeran ez agertzea izango da kontsumitzaileak ez badu bidaia ez egiteko asmoaren berri aurrez eman eta irteerarako aurreikusitako une eta lekuan agertzen ez bada. Kasu horretan, emandako zenbatekoen itzulketa jasotzeko eskubidea galtzen du eta ordaintzeke leudekeenak ordaindu behar izaten jarraitzen du. Nolanahi ere, ez agertzea ezinbesteak bultzaturiko arrazoi batek eragin badu, kontsumitzaileak eskubidea izango du emandako zenbatekoak jasotzeko, betiere kudeaketa eta ezeztatze gastuak kenduta. Ondorio horietarako, ezinbesteko kasua izango da kontsumitzailearen edo berarekin bizi den pertsonaren baten heriotza edo bidaian parte hartzea eta irteera egunaren aurretik agentziari ezinezkotasun horren berri ematea eragozten dion istripu edo gaixotasun larria.

KONTSUMITZAILEAK BIDAIAN ZEHAR BERTAN BEHERA UZTEA

Kontsumitzaileak eskubidea dauka bidaia konbinatua bertan behera uzteko bidaia hasita dagoenean ere, baina ezin izango du emandako zenbatekoen itzulketa eskatu eta ordaintzeke leudekeenak ordaindu behar izaten jarraituko du. Bidaia bertan behera uzteko arrazoia kontsumitzaileari bat-batean etorri eta bidaian jarraitzea eragozten dion istripu edo gaixotasun larria bada, Agentziak behar duen laguntza eskainiko dio eta, kasu bada, kontsumitzaileak erabili ez dituen zerbitzuen zenbatekoa itzultzeko ahalegina egingo du dagokien hornitzaileekin. Bezeroak jakin behar du ezin dugula itzulketarik bermatu, diru itzulketak kontrataturiko hornitzaile bakoitzaren ezeztatze baldintzen araberakoak direlako. Jakinarazi nahi diogu bezeroari garraioen zenbatekoa (autobusa, itsasontzia, hegazkina, trena, etab.) ez dela itzulgarria. Halaber, jakinarazi nahi dugu abuztuan, zubietan eta Gabonetako eta Aste Santuko oporretan ia ezinezkoa izaten dela hornitzaileengandik zenbatekoak berreskuratzea, gainerako urte sasoietan baino askoz baldintza zorrotzagoak izaten baitituzte garai horietan. . Kasu guztietan, bidaia bertan behera utzi izanak eragindako gastu osagarri guztiak, eta bereziki aberriratzea edo jatorrizko lekura eramatea, kontsumitzaileak ordaindu beharrekoak dira.

ERRESERBA LAGATZEA

Kontsumitzaileak bere erreserba beste pertsona bati laga nahi badio edo hartara behartuta badago, aurretik kontsultatu beharko du ea egiterik badaukan; izan ere, aire linea eta hotel gehienek ez dute izen aldaketarik onartzen. Lagapena egiterik badauka, bidaia hasi baino gutxienez 15 egun lehenago egin beharko da. Edozein kasutan, kontsumitzaileak eta erreserbaren lagapena jaso duen pertsonak solidarioki erantzuten dute agentziaren aurrean geratzen diren ordainketak egiteko; bai bidaiaren prezioa, bai lagapen horrek eragin ahal izan dituen gastu osagarriak.

KONTRATUA ALDATZEA

Kontsumitzaileak: Irteera aurretiko edozein momentutan kontsumitzaileak norakoen, garraiobideen, iraupenaren, egutegiaren, bidaiaren ibilbidearen edo prestazioei buruzko beste edozein alderdiren inguruan aldaketak egitea eskatzen badu eta Agentzia antolatzaileak egiterik badauka, aldaketa horrek eragindako gastu osagarri justifikatuak ordaintzeko eskatu ahal izango dio agentziak, bai eta erreserba aldatzeagatiko gastuak ere, baina hori ezin izango da bidaiaren prezioa baino % 3 handiagoa izan. Agentzia antolatzaileak: Irteera egunaren aurretik, bidaia konbinatua behar bezala joateko beharrezko aldaketak soilik egin ahal izango ditu agentziak; eta aldaketa horiek ezin dira oso nabarmenak izan (hau da, ezin dute, ezaugarri orokor edo bereziengatik, bidaiaren xedea eragotzi). Antolatzaileak bidaia konbinatuaren kontratuaren funtsezko elementuak nabarmen aldatu behar baditu hura hobetu ondoren eta bidaiaren irteera eguna baino lehen, idatziz jakinarazi beharko dio bezeroari ahalik eta lasterren, hark erreserba edo kontratua bertan behera utzi eta ordaindutako zenbatekoa osorik itzul diezaioten ala hasierako bidaiaren aldaketaren ondorioak onartu nahi dituen aukera dezan. Bezeroak bere erabakiaren berri jakinarazpena jaso eta hiru egun baliodunetan idatziz ematen ez badu, erreserba edo kontratua bertan behera uzten duela ulertuko da. Aurreko paragrafoetan jasotakoaren arabera, bezeroak kontratua bertan behera uztea erabakitzen badu edo agentzia antolatzaileak, azkenean, bidaia bertan behera uztea erabakitzen badu, kontsumitzaileak bi aukera izango ditu: hilabeteko epean, ordaindutako zenbatekoak osorik jasotzea edo, agentzia antolatzaileak eskaintzerik badauka, balio bereko edo balio handiagoko beste bidaia konbinatu bat hartzea. Eskaintzen zaion bidaia kalitate txikiagokoa bada, agentzia antolatzaileak prezioaren aldea itzuliko dio bezeroari.

ZERBITZUA AKATSEKIN BETETZEA EDO ZERBITZUEN PRESTAZIOA EZ BETETZEA

Kontsumitzaileak bidaia egiten duen bitartean egiaztatzen badu akatsen bat dagoela edo kontratatutako zerbitzuren baten prestazioa falta dela, tokian bertan eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio antolatzaileari edo txikizkako agentziari eta, hala badagokio, zerbitzu horren emaileari. Jakinarazpena idatziz egin beharko da edo jasota geratzeko moduko beste edozein bide erabilita. Komunikazioa jaso ondoren, txikizkako agentziak edo antolatzaileak konponbide egokiak eta legeak eskatzen dituenak bilatzeko arretaz jokatuko beharko du. Jakinarazpena goian adierazitako epe eta moduan eginez gero, hori ziurtatzen duen dokumentuak salbuetsi egingo du aurrerantzean akatsari buruzko beste probarik eman behar izatetik, antolatzaileek, txikizkako agentziak edo zerbitzu emaileek, kontsumitzailearen aurrean, akatsa ez dela existitzen edo ez dituela betetzen adierazitako ezaugarriak egiaztatu badute eta hala jasota utzi badute izan ezik. Kontsumitzaileak jakinarazpena adierazitako epe eta moduan egin ez badu, aipatzen dituen akatsak froga irizpide orokorren arabera egiaztatu beharko ditu, eta berak ordaindu beharko ditu jakinarazpenik ezak eragindako edo larriagotutako kalteak.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEKO ARRAZOIAK

Agentzia antolatzailearen erantzukizuna bertan behera geratuko da ondorengo inguruabarren bat gertatzen baldin bada:

  • Kontratua betetzeko garaian hautemandako akatsak kontsumitzaileari egozteko modukoak baldin badira.
  • Akats horiek kontratuan aurreikusitako prestazioen hornitzailearekin zerikusirik ez duen hirugarren bati egotz badakizkioke eta ezin aurreikusi edo ezin gainditu badaitezke.
  • Adierazitako arrazoiak ezinbesteak bultzatutako arrazoiak baldin badira. Ezinbesteak bultzatutako arrazoiak honako hauek dira: argudiatzen dituenarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak, ohiz kanpokoak eta aurretik ezin ikus daitezkeenak, eta saihestu ezin diren ondorioak dituztenak, behar bezalako arretarekin jokatu arren ere.
  • Akatsak txikizkako agentziak edo, kasu bada, antolatzaileak aurrez ikusi ezin zezakeen edo gainditu ezin zezakeen gertaera baten ondorioak direnean, behar bezalako arretaz jokatu arren ere.

BIDAIA KONBINATUAN JASOTA EZ DAUDEN PRESTAZIOENGATIKO ERANTZUKIZUNA

Bidaia konbinatuaren kontratu erantzukizuneko arauak ezin zaizkie ezarri honako prestazio hauei: txangoak egitea, kirol edo kultur ikuskizunetara joatea, erakusketa edo museotarako bisitak egitea edo antzeko beste jarduera batzuk, baldin eta bidaia konbinatuaren prezio osoaren barruan ez badaude eta kontsumitzaileak bidaia dela eta edo bidaiaren barruan aukeran kontratatu baditu. Halakoetan, agentziak adierazi egin beharko dio prestazio hori aukerakoa dela eta ez dagoela bidaia konbinatuaren barruan.

ERREKLAMAZIOAK

Bezeroak erreklamazioa aurkezten badu, agentzia antolatzaileak edo agentzia saltzaileak, bidaiaren kudeaketan dagokien eremuagatik dituzten betebeharren arabera, erreklamazioa aurkezten den egunetik 3 hilabeteko epea izango du bezeroari erantzuteko. Bezeroak aukera izango du eskumena duten administrazioei bitartekari jardun dezaten eskatzeko, eta horretarako jartzen ditugu bezeroen eskura erreklamazio orriak. Bitartekaritzaren mende jartzea borondatezkoa da bidaia agentziarentzat; beraz, agentziak balioetsiko du kontsumitzaileak eskatuta administrazioak egiten dion bitartekaritza proposamena onartzen duen ala ez. Gatazka bide horietako ezeinen bidez konpontzen ez bada, kontsumitzaileak arbitraje edo auzibidetik jotzeko aukera izango du. Kontsumitzaileari jakinarazi nahi diogu gure agentzia ez dagoela kontsumoko arbitraje sistemari atxikia. Bezeroak epai bidetik jotzea erabakitzen badu, kontuan hartu behar du bidaia konbinatuaren kontratutik eratorritako epai ekintzen preskripzio epea bi urtekoa dela, bidaia amaitu zen edo amaitu behar zuen egunetik hasita.

PROGRAMAREN BALIOGARRITASUNA

Irteera eguna zehazten den kasuetan edo adierazitako azken data argitaratutakoaren aurretikoa den prezioen taulen kasuan, bidaiaren prezioa eguneratzeko eskatu beharko da, bai eta proposatutako paketea osatzen duten tarifen arabera berkotizatu behar diren bidaien kasuan ere.