"Euskal Herriko sagardo sektorea ordezkatzen dugu!"
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea sektoreko sagardotegi profesionalek osatzen dute. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu baina guztiek gauza bat dute komunean: sagardo ekoizle naturalak direla. Gaur egun, 41 ekoizle ditugu gure Elkartearen barruan. Elkarteak 4 urtero izendatzen du zuzendaritza batzordea, sei kide eta lehendakariaz osatuta.

Lan taldearen barruan Amaia, Olatz eta Ana, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko langileak gaude. Bakoitzak, bere esperientzia eta trebakuntzatik, Elkartearen ideiak, proiektuak eta jarduera ildoak gauzatzeko ezagutzak eskaintzen ditu. Ekintza hauek sektoreko 7 profesionalek osatutako gure zuzendaritza batzordearen eskutik burutzen dira. Elkarte gisa, federazioko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kontseilu arautzailearen parte gara; eta sagardoaren sektoreko agentzia estrategikoa eta turistikoa sendotu genuen: Sagardoa Route.