Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Zer zen lehenago, sagarra edo baserria?

Sagarra da euskal lurretako fruitua, gure baserrien etekin ekonomikoa eta gure edari nagusiaren oinarria. Hasi gure lurraldeko barnealdeko mendien magal malkartsuetatik eta Donostiako Kristina Enea parkera bitartean sagarra izan da erregina.

Hori dela eta, etxeko txikienekin landu nahi dugu fruitu honen esanahia, paisaiarekin duen lotura, gure kultura eta hitzekin duen zerikusia eta egun duen funtzioa.

Natura bizia da, eta naturaren bizitasun horrek eman dio freskura gai honi ere. Sagarra urte osoan zehar bizirik dagoen fruta arbola delako. Eta baserria, euskaldunon oinarri sendoa ere izan badelako.

Sagarraren Txokoaren lehen harriak Oihana Unanue Albizurik jarriak dira, bere jakintza eta pasioa eduki didaktiko bihurtuz. Orain, Oihanak egindako lanari Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Euskal Sagardoa - Jatorri Deiturak eta Fruitel - Gipuzkoako Frutagileen Elkarteak bultzada eman nahi izan diote, sagarraren inguruko jakintza berriro ere hizketa-gai bihurtzea ezinbesteko bultzada delako sagargile eta sagardogileen lanaren ezagutza lantzeko orduan.

  

Sagarraren Txokoak hainbat ardatz izango ditu, urtaroaren eta adinaren arabera. Funtsean, hauek izango dira oinarri nagusiak:

LANDAKETA, TXERTAKETA eta KIMAKETA GARAIA

(Urtarrila - martxoa artean)

LORALDIA

(Apirila - maiatza artean)

UZTA GARAIA

(Iraila - azaroa artean)