Eguzkitza baserrian sagardoa aspaldidanik egin izan da eta 90. hamarkadan ekin zion sagardotegi jarduerari. Bertan daude ikusgai tolare zaharra eta garai batean sagardoa egiteko erabiltzen zituzten hainbat tresna ere.
Eguzkitza Sagardoa gaur egungo makinariaren abantailak aprobetxatuta egiten da, baina antzinako ohiturak mantenduz. Produkzio handia ez denez, sagardoa Tolosaldeko sagarrarekin egiten da. Sagardotegian dastatzeko aukeraz aparte, urte osoan dago botiletan salgai.
Tolosako erdigunetik minutu gutxira dagoen sagardotegi honek ohikoa den sagardotegiko menua eskaintzen du. Elbarrientzako egokituta dago eta bi jangeletan berogailua dago jendeak lasai eta gustura goza dezan.
