Sagardoa Routeko online denda, euskal sagardo sektoreak duen denda bakarra da, sagardo munduan espezializatua eta 160 erreferentzia baino gehiago dituena. Bertako, estatuko zein nazioarteko bidalketak egiten dira bertatik, modu erraz eta erosoan.
Euskal sagardoa botilan, latan, bag in boxean... eros daiteke. Gama zabala du sektoreak eskuragarri. Jatorri deituradun sagardoak, premium sagardoak, ekologikoak, apardunak, monobarietalak edo lupuluarekin; alkoholik gabeko formatuak eta izotzezkoak; eta sagarretik eratorritako produktuak ere, hala nola; zukua, bermuta, ozpina edo konpota zein sagar gozoak.
6 sagardo mota desberdin dituen pack berezia da gure kutxa, Eguberrietako opari aproposa eta urte osoan kontsumitzeko egokia, familian edo lagunartean dastatzeko aukera polita. Proposamen honek goi-mailakoak biltzen ditu, bakoitza gama desberdin batekoa, ohiko sagardoa eta aukera bereziak bilatzen duenarentzat. Oparitarako kutxa da, eta batez ere partekatzeko egokia: dastaketa egin eta bakoitzaren ezaugarriak komentatzeko. Konpainian gozatzen den oparia da eta ez badakizu zer oparitu, seguru asmatuko duzula aukera honekin!
6 sagardo berezitako kutxak gama hauek biltzen ditu, guk bereziki aukeratuak:
- Euskal Sagardoa Jatorri Deitura
- Premium Euskal Sagardoa
- Sagardo Ekologikoa
- Sagardo Aparduna
- Sagardo Gastronomikoa
- Sagar-zuku naturala
6 sagardo berezitako kutxa, xehetasun gehiagorekin
Pack hau esklusiboa da, kalitate handikoa: sei sagardo botila desberdin, bakoitza gama batekoa:
Jatorri Deituradun Euskal Sagardoa. Hasteko, betiko euskal sagardoa: bertako sagarra, elaborazio tradizionala.

Sagardo premiuma. Tradizio bera, euskal sagardoa jatorri deitura barruan aukeraketa berezia.

Sagardo ekologikoa. Nekazaritza ekologikoko sagarrarekin eta ziurtagiriarekin egina. Sagastitik hasi eta botilaraino ekologiko bermea duena.

Sagardo aparduna. Burbuilak ditu eta ahoan testura bizia. Aperitibo eta topa egiteko egokia.

Sagardo gastronomikoa. Mahaiko plater nagusiarekin bikain ezkontzen duen sagardoa.

Sagar-zukua. Alkoholik gabe sagar zuku pasteurizatua. Naturalki gozoa.

Nola erosi Sagardoa Routeko orrian
- Sartu www.sagardoa.eus webguneko dendan eta aurkitu 6 sagardo berezitako kutxa Sagardoa Routeko DENDA atalean.
- Gehitu saskira eta aukeratu nahi duzun kutxa kopurua.
- Adierazi bidalketa-helbidea.
- Osatu ordainketa eta eskaeraren berrespena jasoko duzu posta elektronikoz.
- 2 edo 3 lan egunetan jasoko duzu kaxa eskaera bertakoa edo nazioanala bada.
Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan: info@sagardoa.eus

