Barre egin Petritegin!
Sagardotegiko denboraldi berriari ongi etorria emateko umorezko gaua antolatu du Petritegik.
Astigarragako Petritegi sagardotegiak Barre egin Petritegin! Umore ikuskizuna aurkeztuko du, datorren urtarrilaren 28an, ostirala, iluntzeko 19:30etik aurrera bertako bakarrizketalari onenekin. Ilunabar dibertigarr ibatez gozatu eta ondoren sagardotegiko menu tradizionala dastatzea da proposatzen dizuegun plana!
Gonbidatutako artistak Aitor Fernandino, Getari Etxegarai, Ibon Belandia, María Urzelai eta Alfonso Díez dira. Ikuskizunak ordu eta erdi inguru iraungo du eta euskara eta gaztelaniazko bakarrizketak tartekatuko dira. Barre saioaren ondoren, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko unea iritsiko da: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta postrea. Honekin uztartzeko, uzta berriko sagardoa pitxerrean zerbitzatua eta botilatutako sagardo onenetako batzuk aurkeztuko dira*
Sarrerak www.petritegi.eus webgunean edo 943457188 telefonoan eros daitezke, 39.95 €-ko prezioan. Umorez hasiko dugu sagardotegiko denboraldi berria!
* Indarrean dauden murrizketak direla eta, sagardoaren kontsumoa mahaian bakarrik egingo da. Covid Ziurtagiri Digitala aurkeztea ezinbestekoa izango da.
Comentarios
Deje su comentario