Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Eskaintza gastronomiko berria Altzueta sagardotegian

03/07/2024

Uda denboraldia eta terraza garaia HErnaniko Altzueta sagardotegian

Eskaintza gastronomiko berria Altzueta sagardotegian

Altzueta Sagardotegiaren jatorria Altzueta baserria da. Baserria gutxienez XVI. mendeko dolare-baserria izan zitekeela uste da. Familiak sagardoa egiten zuen bertan 1910ean eraikin berria eraiki zen arte, 2004an Aitziber Goikoetxeak eta Ibon Alkortak berritu zutena, upategia eta elaborazio eremua handituz eta altzairu herdoilgaitzezko deposituak eskuratuz. Etengabeko birmoldaketan, Aitziberriren eta Ibonen eskutik!

altzueta sagardotegia

Udaran ere irekia!

Ba al zenekien udaran ere gure gastronomiaz eta Euskal Sagardoaz gozatzera etorri zaitezkeela sagardotegira? Altzuetan, udaran terraza ederra prestatzen dugu sagastiaren alboan, eguraldi onaz disfrutatzeko gure etxeko produktuak dastatzen dituzun bitartean!

Sagardotegia eta gure terraza ekainak 22tik abuztuak 10era egongo dira zuen zain, ondorengo ordutegian:

Asteazken eta ostegunak: 20:00 - 00:00

Ostiral eta larunbatak: 13:30 - 17:30 / 20:30 - 00:00

MAHAIA ERRESERBATU

ALTZUETA

Eskaintza gastronomiko berezia

Gainera, udaran zehar sagardotegira etortzeak baditu bere abantaila gastronomikoak ere! Sasoiko produktu goxoaz osatutako karta zabala izango duzu eskuragarri Altzueta Sagardotegian.

Ondorengo hauek, dastatu ahalko dituzun jakietako batzuk dira bakarrik: bakailao entsalada, bakailao tortilla, etxeko gindilak, bakailao saltsan, bakailao frijitua, begi handia, olagarroa, hegaluzea, txuleta, gazta sagar gozoarekin, tarta hotza, sorbetea, izozkiak eta etxeko torrija, adibidez.

Zeren zain zaude plater hauek dastatzera etortzeko?

MAHAIA ERRESERBATU

Eskaintza gastronomiko berezia

Euskal Sagardoa botilan

Gastronomia zoragarri horrez gozatzeaz gain, gure terrazan urteko Euskal Sagardoa botilan dastatu ahalko duzu ere. Altzueta Sagardotegian, urtarriletik apirilera sagardoa kupeletatik txotxean dastatzera joan zaitezke, eta ekainetik abuztura bitartean, urtean zehar dastatu duzun, eta gutxinaka eraldatuz joan den, Euskal Sagardoa hori botilatik dastatu ahalko duzu, urte guztiko lanaren ondorioa.

Altzuetan Euskal Sagardoa J.D. eta Euskal Sagardoa J.D. Premium botilak izango dituzu eskuragarri udara guztian zehar. Bertakoak eta kalitate handikoak!

SAGARDOA EROSI

Euskal Sagardoa botilan

Bisita gidatuak

Bertako gastronomiaz gozatzera eseri aurretik, gure sagasti eta upeltegian zehar bisita gidatua erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu. Bisita baserri zaharraren kanpoaldean hasiko dugu, Goikoetxea familiaren historia ezagutuz. Ondoren, sagastian eta elaborazio gunean zehar ibiliko gara, Euskal Sagardoaren elaborazioaren xehetasun guztiak ezagutzeko. Bisitan zehar, Euskal Sagardoa J.D. botilan dastatzeko aukera izango dugu, eta txotxean amaituko dugu bisita, sagardoa kupeletatik zuzenean dastatuz.

BISITA ERRESERBATU

Bisita gidatuak

Comentarios

Deje su comentario