Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
BISITA ETA BAZKARIA ALTZUETA SAGARDOTEGIAN
Umeak (14-17): 49€
Umeak (4-13): 27€
Zatoz Altzueta Sagardotegia bisitatzera eta murgildu gure familiaren eta Euskal Sagardoaren historia liluragarrian!
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 3 ordu inguru
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Zatoz Altzueta Sagardotegia bisitatzera eta murgildu gure familiaren eta Euskal Sagardoaren historia liluragarrian! Bertako gastronomiaz gozatzera eseri aurretik, gure sagasti eta upeltegian zehar bisita gidatua erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu. Bisita baserri zaharraren kanpoaldean hasiko dugu, Goikoetxea familiaren historia ezagutuz. Ondoren, sagastian eta elaborazio gunean zehar ibiliko gara, Euskal Sagardoaren elaborazioaren xehetasun guztiak ezagutzeko. Bisitan zehar, Euskal Sagardoa J.D. botilan dastatzeko aukera izango dugu, eta txotxean amaituko dugu bisita, sagardoa kupeletatik zuzenean dastatuz.
- Zerbitzu osagarriak: zerbitzu gehiagorako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811 telefonoan.
Nahiz eta ez dagoen Altzueta Sagardotegiaren sorkuntza data zehatzik, zenbait dokumenturen arabera, 1878. urtean jada saltzen zen gure sagardoa, eta horretan jarraitzen dugu 4. belaunaldian.
Jatorrizko baserria gaurkoaren parean dago. 1910 urte inguruan eraiki baitzen Altzueta berria, eta 1982an Agustina Goikoetxeak eta Juan Goikoetxeak zaharberritu zuten. 2004an, bigarrenez eraberritu zuten Juan Goikoetxeak, Aitziber Goikoetxeak eta Ibon Alkortak. Berritze lan horietan sagardoa lantzeko guneak handitu eta egokitu ziren, eta makineria modernoa eta altzairu herdoilgaitzezko kupela gehiago jarri genituen, sagardogintza prozesuaren mesedetan.