Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskadi Gastronomika Festa

28/02/2024

Sari berezia jaso du "Añanako Gatz Arana eta Sagardotegia" esperientziak Euskadi Gastronomikaren eskutik

AÑANAKO GATZ ARANA ETA SAGARDOTEGIA

Euskadi Gastronomika Festa

2024ren otsailak 26ean, Euskadi Gastronomikak antolatutako “Euskadi Gastronomika Festa” ekitaldi handian izan ginen Ficoba aretoan. Bertan, Sagardoa Routek, mimo handiz sortu dugun proiektu hau, saritua izan zen Euskadi Gastronomika sariarekin. 

Jaso dugun saria, Añanako Gatz Haranarekin partekatu dugu, elkarlanean sortu dugun esperientzia berri bat dela medio. Sagardoa Routek eta Añanako Gatz Haranak bat egin dugu eguneko esperientzia zoragarri bat sortzeko: Gatz Haranean murgildu eta Euskal Sagardoa elaboratzen duen upategi batez gozatzea konbinatzen dituen esperientzia berezia. 

Esperientzia konbinatu honi esker, Euskadin, milaka urtez izan ditugun bi produktu berezien historia ezagutu eta hauek dastatu ahalko ditugu: Añanako gatza eta Euskal Sagardoa, guzti hori, sagardotegian eskaintzen den bertako produktuez osatutako menuarekin batera: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, Idiazabal J.D. gazta, sagar dultzea eta intxaurrak. 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako sarea Euskadi Gastronomikari, jarrai dezan Euskadiko tradizio gastronomikoak babesten eta bultzatzen. Eskerrik asko! 

AÑANAKO GATZ ARANA ETA SAGARDOTEGIA

Comentarios

Deje su comentario