On Egin Bonos - Euskal Saski Berezia
Euskal saski berezia, 100 % bertako produktuekin osatua: Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Premium eta ekologikoaz osatua, eta honen lagungarri Idiazabal JD gazta eta Nardin Eusko Label Hegaluzea. Egin erosketa eta gozatu Onegin alojamentuetako deskontuez!
Zertan datza Onegin kanpainak eta nola baliatu deskontuaz?
Hazi Fundazioaren ekimenez sortu da Onegin kanpaina. Bertan, bertako produktuen erosketagatik 50 €ko deskontu bonuak lortzeko aukera du bezeroak atxikitu diren alojamentuetan erabiltzeko:
1. https://www.oneginbonoa.eus/ webgunean atxikitu diren ekoizle eta denda txikien zerrenda ikus daiteke, tartean sagardo mundua!
2. Erosketa fisikoki edo/eta komertzio elektronikoaren bidez egin daiteke, establezimenduaren arabera. Gure kasuan, komertzio elektronikoa izango da.
3. 100 € edo gehiagoko bertako eta kalitatezko produktuen erosketa egiten duten bezeroek jaso ahal izango dute deskontu bonua. Produktuen zerrenda oneginbonoa.eus webgunean aurki dezakezue.
4. Gure webgunean pack berezi bat sortu dugu: euskal sagardoa, idiazabal gazta eta eusko labeldun hegaluzez osatutakoa. Dena den, Jatorri Deituraz osatutako 100 € edo gehiagoko gastua egiten duten bezeroek ere lortu ahal izango dute deskontu bonua. Kontutan hartzekoa: deskontu bonua lortzeko baliagarri diren gure webguneko produktu guztiek Onegin logoa izango dute beren deskripzioaren barruan.
5. Erosketa egin ondoren faktura bidaliko zaio bezeroari, erosi dituen produktuen zerrendarekin.
6. Faktura oneginbonoa.eus webgunera igo behar da, datuak sartu eta bertan emango dizute deskontu bonua alojamentuetan goza dezazun!
7. Kanpainaren oinarriak eta + info: https://oneginbonoa.eus/wp-content/uploads/2021/03/bases_onegin_eus.pdf
Comentarios
Deje su comentario