Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

Uzta berria azaltzeko sagardo dastatze gidatua Iparragirre sagardotegian

18/02/2020

NOIZ: Otsailak 21,ostirala, 19:30ean (20:30ak arte)

NON: Iparragirre Sagardotegian, Osiñaga auzoa, 10 (20.120 Hernani)

Uzta berria azaltzeko sagardo dastatze gidatua Iparragirre sagardotegian

Uzta bakoitzak baditu ezaugarriak, etxe bakoitzak sagar mota eta sagardo desbedinak eta txotx garaian sagardoak prozesu desberdinetan egoten dira: batzuk atzerago, besteak aurreratuago, gorputz handiagokoak, arinagoak… Iparragirre sagardotegiak jendeari azaldu nahi dizkio ezaugarri guzti horiek eta bide batez etxeko sagardoak aurkeztu, oraindik ere kupeletan daudela “egiteko prozesuan”. Arantxa eta Ana Eguzkiza Beobide ahizpek,Txotx garaia aukeratu dute proposamen berritzaile honi bidea irekitzeko:“Sagardogileon ardura da gure etxeko sagardoak aurkeztea eta honen iguruan pedagogia eta kulturaren zabalkundea bermatzea, dakigunaren neurrian”. Izan ere, txotxa horixe izan da oinarrian, sagardoak nola datozen probatu eta botilaratu aurretik aukeratzeko momentua. Eta dastatze berezi honek hori izango du helburu: Txiria irekitzen denean dastatzen dugun sagardo berria aurkeztea, gidari batekin.

Ekimen hau Iparragirre Sagardotegiak Euskal Sagardoaren laguntzarekin eramango du aurrera. Dastatze gidatua doakoa izango da eta izena eman behar da 943 55 03 28 telefono zenbakira deituta (plaza mugatuak izango dira).

Iparragirre Hernaniko erriberan kokatuta dagoen sagardotegia da. Sagastien paisaiaz inguratuta, etxeko sagarraren aldeko apustua egin du betidanik. Azken urteotan, sagasti eta sagardo ekologikoa eta bertako jakiak izan ditu apustu nagusi, Euskal Sagardoa jatorri deitura ekoiztearekin batera. Iparragirrek bere etxeko eta inguruko baserrietan ekoizten den sagarra du sagardoa ekoizteko lehengaia, kalitatezkoa eta ekologikoa, ENEEKen ikuskaritzapean.

Comentarios

Deje su comentario